Asier Imaz izaldar presoa espetxez aldatu dute

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2009-06-18 21:42


ESPETXEETATIK AZKEN BERRIAK:

    1.Asierren espetxe aldaketa:
    Badira jada, urte bete eta zortzi hilabete Asier Imaz Telleria atxilotu zutela. Soto del Real eta Mansilla espetxeetan egon da denboraldi luze honetan. Baina oraindela hiru hilabete Garzon epaile aurrera eraman eta Navalcarnero espetxera eraman zuten. Orain berriz, Dueñaseko espetxera eraman dute.

Espetxeko helbide berria:
    ASIER IMAZ TELLERIA
    Centro Penintenciario de Dueñas - La Moraleja
    Modulo 4
    Carretera Local P-120
    34120 Dueñas (Palencia)

    Tlf.  Informazioa : 979.71.63.01
    Tlf.  Bisitak : 979.71.63.17

    2.Bortxa Urberuagaren epaiketa:
    Irailaren 4ean izango da Gallizoren (PSOE) aurrean egin zuten protestaren epaiketa. Audientzia Nazionalera eramango dute, eta dispertsioak eragindako senitarteko baten hilketa salatzeagatik bi urte bota nahi dizkiote.

    Adi, mobilizazioak izango dira eta Uda partean

Hatortxu Eguna izan zen Lakuntzan
    Ekainak 19tik 20ra Sakanako Lakuntza herrian, Hatortxu Rock musika jaialdiaren 10 urteurrena ospatu zuten.

    Ekitaldi unkigarria izan zen Hatortxu Rock jaialdiko eszenatoki nagusian

    Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 / 8 / 9 .
    Kronika berezia: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 / 8 / 9 .
    Denetarik:
    - EPPK preso politikoen kolektiboaren inguruan: 1 / 2 .
    - 29 urte bete ditu espetxean Gatza presoak: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 .
    - Etxeratek UPVko errektoreari gutun bat eman dio: 1 / 2 .
    - Ares Barne Sailburuaren dimisioa eskatu dute: 1 / 2 / 3 / 4 .