Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/28 09:12:14.467 GMT+2

Adobe Lightroom

Argazkiak birdoitzeko aplikazioa da Adobe Ligthroom©

Aplikazio hau gimp-ekin batera, ezinbesteko aplikazioa dela iruditzen zait argazkiak birmoldatzek. RAW formatuan ateratako argazkia hartu, eta argazkiak errebelatzeko laborategietan lez, digitalki errebelatu gabeko argazkiak ikutu ditzakegu. Argi gehiago, kontraste gehiago, gutxiago, saturazioa, zuri balantzea, etb. eman diezaiokegu.

Aplikazio honek akats bat du, ez dela software librea. Beno zer egingo diogu ba ...

Informazio gehiago nahi baduzu ikusi ondorengo estekak:

  • http://www.photoshopsupport.com/lightroom/tutorials.html [ingeleraz]
  • http://www.adobe.com/products/photoshoplightroom/
  • http://en.wikipedia.org/wiki/Adobe_Photoshop_Lightroom [ingeleraz]

Nork: ichitaka.2008/05/28 09:12:14.467 GMT+2
Etiketak: birdoikuntza lightroom argazki argazkilaritza softwarea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/19 12:55:00.502 GMT+2

Urnietako XV. argazkilaritza rallya

2008/05/12 egunean XV. argazkilaritza rallya jokatu zen Urnietan, eta bertan izan nintzen goiza pasatzeko asmoz.

Oraingo honetan, Asteasuko Rallyan ez bezala, gai zerrenda bat eman ziguten hauei buruzko argazkiak ateratzeko.

  • Lourdes iriondo parkea
  • Erliebeak
  • Autoerretratua
  • Kolore urdina
  • Kirola
  • Hostoak
  • Askea

Hau honela, argazki kamara hartu eta argazkiak ateratzeari ekin nion. Beno, egia esan lasai hartu nuen gauza, honi ekin baino lehen ongi gosaldu nuen.

Hauek dira ateratako argazkiak:

Lourdes iriondo parkea
txakurrak ez dioen kartel bat azaltzen den argazkia
Erliebeak
Udaletxeko armarriaren erliebea azaltzen den argazkia
Autoerretratua
Ni kamara atzean
Kolore urdina
Pintura urdinez margoztutako pareta zati bat, urdina L forma duen zatitxo bat besterik ez da
Kirola
Urnietako polikiroldegian, partidua ikusten ari zen baten hankak agertzen dira argazkian, Adidas markako zapatila eta txandala jantzita dituelarik
Hostoak
Pato Jurdan-en panpina zuhaitz baten hostoen gainean dago etzanda argazki honetan
Askea

Bi neska daude banku batean eserita, hauen aurrean putzu handi bat dago bertan izlatzen direlarik

Irudiak handian ikusi nahi badituzu bisitatu nire argazki bilduma

Emaitza Maiatzak 30 dituenean jakingo ditugu, Urnietako Lekaio kultur-etxean.

Nork: ichitaka.2008/05/19 12:55:00.502 GMT+2
Etiketak: urnieta rallya argazkilaritza | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/04/03 09:15:57.511 GMT+2

Adarrara igoera

Badira 4 hile post hau idazteko gogoa dudala, bertan Adarra mendira urte-zahar egunean egindako igoera kontatuko dut, bertan ateratako argazkiak ere erakutsiz.

Besabira iritsi eta kotxea utzi ondoren, igoerari ekin genion. Lainoa behean zegoen eta horrolako paisaiak ikusteko aukera izan genuen.

Adarra mendira igotzerakoan ikusitako bista, zuhaitz bat eta odeiezko itsaso bat azaltzen da

Bide asfaltatuaren bukaerara iritzi eta bidean jarraitu leia zapalduz. Piskat aurrerago gora begiratu eta ilargiak estanpa polit bat eskaini zigun.

Odeiezko itsaso bat azpian dagoelarik, lehenengo planoan egurrezko hesi bat ikusten da, eta goi goian ilargia presente dago egunargiz

Nork: ichitaka.2008/04/03 09:15:57.511 GMT+2
Etiketak: mendia mendira igoera adarra | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/01/17 10:35:58.734 GMT+1

Normandiako desenbarkua

Egia esan askotan ikusi dugu horrelako ezena, baina hau izugarria da! ikusi eta gozatu talentudun 4 mutilek diru gutxirekin egin dutena, Steven Spielberg kontuz ibili!

Nork: ichitaka.2008/01/17 10:35:58.734 GMT+1
Etiketak: bideoa normandiako desenbarkua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/01/14 17:00:58.127 GMT+1

Elliott Murphy galdakanon

[1]Elliott Murphy Leioara, Bilbora eta Galdakanora etorriko da hil honetan. Bihar hilak 15 Leioako unibertsitatean egongo da, Urtarrilak 20 dituenean bilboko euskaldunan egongo da, eta 25 dituenean berriz Galdakanoko Torrezabal kultur etxean.

Ni galdakanoko emanaldira joango naiz. Badator badator eguna :)

2008ko Urtarrilak 25, 20:3022:30Elliot Murphyen kontzertua Non: Torrezabal kultur etxea Galdakano
Elliot Murphy Galdakanoko torrezabal kultur etxean kontzertu akustikoa emango du.
  1. http://www.elliottmurphy.com/
  2. Sarrerak: http://www.generaltickets.com/bbk

Nork: ichitaka.2008/01/14 17:00:58.127 GMT+1
Etiketak: elliott murphy kontzertua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/01/14 11:17:21.711 GMT+1

Genero indarkeria:

Gaur goizean berri hau irakurri dut garako edizio digitalean:[1]Genero indarkeriari buruzko berri bat. Askotan entzuten ditugu horrelako gauzak baina kasu hauen berezitazuna protagonistak 17 urte eta 24 urteko gazteak izan direla da.

Nik ez dut ulertzen, 21.mendean gaude eta horrelako gauzekin gira eta bueltaka ibili behar... Mundu zibilizatua ez al gara ba?

Zein da arazoa? Eskolan edo ikastolan gizaki guztiok berdinak garela esaten digute, etxean ez dakit, batzutan gauza bat esango da eta beste batzutan beste bat. Kalean zer ikusten dugu? eta telebistan? Azken honetan matxismo handia ikusten dut nik.

Baina matxismoa al da arazoaren erantzule? Nik uste dut matxismoak baino maitasunari buruz dugun irudia dela erantzule. Niri ez zait gustatzen nire neska, nire emaztea, ... esatea. NIRE hitzak jabetza adierazten du eta askotan, hizkuntzan erabiltzen dugun jabetza fiktizio hori sinistu egiten da, horrelako berriak sortuaz.

Gaurko gazteek lehengo gazteek egiten dutena egiten jarraitzen dute tamalez. Soluzioa? maitasuna jabetza ez dela ulertaraztea? ez dakit. Ea denon artean hau aldatzeko modurik bilatzen dugu!

  1. http://www.gara.net/azkenak/01/57676/es/Dos-jovenes-detenidos-Bilbo-delitos-violencia-genero
  2. http://www.gara.net/azkenak/01/57683/es/Un-detenido-Gasteiz-agredir-su-pareja

Nork: ichitaka.2008/01/14 11:17:21.711 GMT+1
Etiketak: indarkeria genero | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/01/10 13:38:48.515 GMT+1

Crazy

Gnarls Barkley nor da? Agian zuetako askok ezagutuko duzue baina nik egia esan behar badut ez nuen gaurrarte entzun. "Crazy" abesti bikaina benetan!

Hona hemen abestiaren letra:

  • I remember when, I remember, I remember when I lost my mind
  • There was something so pleasant about that place.
  • Even your emotions have an echo
  • In so much space
  • And when you're out there
  • Without care,
  • Yeah, I was out of touch
  • But it wasn't because I didn't know enough
  • I just knew too much
  • Does that make me crazy?
  • Does that make me crazy?
  • Does that make me crazy?
  • Possibly
  • And I hope that you are having the time of your life
  • But think twice, that's my only advice
  • Come on now, who do you, who do you, who do you, who do you think you are,
  • Ha ha ha bless your soul
  • You really think you're in control
  • Well, I think you're crazy
  • I think you're crazy
  • I think you're crazy
  • Just like me
  • My heroes had the heart to lose their lives out on a limb
  • And all I remember is thinking, I wanna be like them
  • Ever since I was little, ever since I was little it looked like fun
  • And it's no coincidence I've come
  • And I can die when I'm done
  • But Maybe I'm crazy
  • Maybe you're crazy
  • Maybe we're crazy
  • Probably
  • Uh, uh

Nork: ichitaka.2008/01/10 13:38:48.515 GMT+1
Etiketak: crazy gnarls barkley | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/01/09 11:33:46.248 GMT+1

Cadillac Debuting Provoq

Gaur goizean, General Motorsek Cadillac Debuting Provoq autoa presentatu dutela Las Vegaseko CESen entzun dot irratian. Eta zer? esango duzue.

Petroliorik erabili gabe dabilen kotxe elektrikoa dela. Litio ionezko bateriekin dabilela esan dabe baina detaile teknikoak ez ditut ezagutzen.

Petrolioaren prezio altuari erantzuna emango dioen soluzioaren aurrean al gaude? Nork daki?

Hona hemen [1]Autoblogen aurkitatako kotxearen argazki batzuk:

Cadillac Debuting Provoq berriaren argazki bat azaltzen da hemen. Bertan kotxearen eskuineko aldea azaltzen da show baten tipikoak diren argiekin argiztatuta. Autoak itxira modernoa du eta grisa da

  1. http://www.autoblog.com/2008/01/08/pics-aplenty-cadillac-provoq-live-reveal/
  2. http://jalopnik.com/341536/cadillac-debuting-provoq-alternative-energy-concept-tomorrow-at-ces

Nork: ichitaka.2008/01/09 11:33:46.248 GMT+1
Etiketak: cadillac debuting ekologikoa auto provoq | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/01/09 11:20:27.406 GMT+1

Denok sgaeren "canon"aren aurka

Gaur goizean honako hau bidali didate: "gazteleraz dago, sentitzen dot"

Te imaginas que cada vez que entres en un edificio le tengas que pagar al arquitecto?. Todos hacemos nuestro trabajo y no pretendemos que el del mes pasado nos lo paguen todos los meses hasta la muerte, nuestros artistas son especiales...

¡TODOS CONTRA LA SGAE!

La SGAE , y compañeros (entre ellos Ramoncín, Ana Belén, Fernando Arbex...), van a hacer rentable convertirse en creador de canciones en España, y a los datos nos remitimos. El nuevo canon que se nos prepara es abusivo e injusto, y aquí van unos ejemplos:

  • 1 ordenador con 160gb de disco duro (22 EUR de canon)
  • 1 regrabadora de dvd's de ordenador (16,67 EUR de canon)
  • 1 impresora multifunción (10 EUR de canon)
  • 1 cámara de fotos con memoria para 200 fotos (9 EUR de canon)
  • 1 reproductor de dvd de salón (6,61 EUR de canon)
  • 1 Equipo de música de salón (0,60 EUR canon)
  • 1 línea adsl 1 MB (35 EUR canon anuales)
  • 200 cd's vírgenes para grabar diversos datos (50 EUR de canon)
  • 100 dvd's vírgenes para grabar diversos datos (140 EUR de canon)

En definitiva, que cualquier familia española con un ordenador pagará unos 303 EUR de canon al año. Antes no se sabía que era lo del canon, pero ahora nos vamos a enterar de sobra. Señores esto no es para paliar los datos de la piratería. Que expliquen qué van a hacer con este dinero.

Firma si no quieres pagar esta burrada. La ley está debatiéndose en el congreso y pronto vera la luz si no hacemos nada al respecto.

TU FIRMA SI ES IMPORTANTE http://www.todoscontraelcanon.es

Pasa este correo si no quieres pagar a estos usureros. Necesitamos 500.000 firmas y ya llevamos mas de 200.000. Copia y pega este mensaje en uno nuevo, no lo reenvíes que da más la lata leerlo y debemos facilitar el fin de este timo

Ea denon artean zerbait lortzen dogun! Denok Kanonaren aurka!!

Nork: ichitaka.2008/01/09 11:20:27.406 GMT+1
Etiketak: sgae com canon todoscontraelcanon | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/12/19 16:06:46.214 GMT+1

Hotmailek ere failatzen du

Hotmailek ere failatzen duela ikusi dut gaur arratzaldean! nire kontua ikusterakoan honako errore hau ikusi dut:

Hotmailek hemandako errorearen pantailazoa Server application unable dioen mezua azaltzen da.

Bueno ez da berrabiaraztea esakatzen duen "Akats larria" dioen pantaila urdin bat beintzat.

Nork: ichitaka.2007/12/19 16:06:46.214 GMT+1
Etiketak: hotmail error | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)