Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/10/22 10:39:44.789 GMT+2

RIP CURL PRO SEARCH

Hiru egun geldi egon ondoren eta itsasaldiak stand erdia txikitu eta gero gaur goizean Rip Curl Pro Search-a hasi da, danok dakizuen bezala Penicheko Supertubos hondartzan.

rip-curl-search

Zirkuitua bukatzeko bi froga gelditzen dira (hau barne) eta titulua pil-pilean dago, jende asko bait dago eskuratzeko bezala. Joel Parkinsonek, azkeneko hiru txapelketatan kale galantak egin ditu eta horrek (eta Micken bi garaipenak Lowers eta Frantzian) Mick lehen postuan jartzea laga du. Bestalde, Adriano, CJ, Bede eta Kelly ere bertan daude eta txapelketa honen ondoren gauzak oraindik beroago jarri daitezke. Baliteke ere titulua bertan erabakitzea.

Aritz ere azkeneko bi txapelketatan 33-etatik ihes egitea lortu du eta konfidantza lortzen hari da, zorte piskat behar du. Ea emaitz honak lortzen dituen bi txapelketa hauetan (epaileek lagatzen badiote...) eta hurrengo urterako mantentzea lortze duen.

Nork: zurrunbilo.2009/10/22 10:39:44.789 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ikusten dudanez jendea ez da animatzen blogean idaztean, ea astearteko mundakako bideo hau ikusi ondoren animatzen zeaten. Nork esaten du CT olatua ez dela??? ni oain dela ordu erdi ikusi dut eta oraindik aho zabalik nago:

http://www.youtube.com/watch?v=0Z1QdkaVwbc

I M P R E S I O N A N TE!!!!!

Nork: Txomin.2009/10/22 17:56:49.910 GMT+2

ni gaur nijua. Baten bat animatzen?? eguerdian?

Nork: pepi.2009/10/23 07:17:28.626 GMT+2

Aupa,
Ez da mundaka baina etxetik gertu dau!

http://picasaweb.google.es/jonpu55/Deba_2009Urria?feat=email#

 

Nork: Jonpu.2009/10/23 08:27:22.290 GMT+2

Pepi, gustora jungo nintzateke baina lan egin behar dut, eguerdian Deban sartzeakin konformatu beharko naiz, tutu onak hartu!

Nork: Txomin.2009/10/23 11:33:02.801 GMT+2

txomin!ondarruko bideoa??????

Nork: txapas.2009/11/09 14:12:13.460 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru