Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea

OLATU IRAGARPENAK, BERRIAK, GORABEHERAK ETA ASKOZ GEHIAGO

Dirudienez hondartzako bankuak betikora bueltatu dira, ez ezker eta ez eskuin. Iragarpenak dioenez, gaur metro inguruko olatuak edukiko ditugu eta bihar goizean metro erdikoak. Baina eguerditik aurrera itsasoa igotzen astekoa da eta igandean metro t'erdi inguruko olatuak eukiko ditugula dirudi. Haizea oso leun ibiliko da asteburuan eta igandean (hau pista bat da) ipar-ekialdetik joko du. Ea zortea dagoen. Asteburu ona pasa!!


Iuuujuu!!! Iritsi da azkenean!!! Gaur da Quikpro-ko lehenengo txanda astekoa da. Atzo, Cory Ziems-ek irabazi zuen trialetan, beraz Dany Will eta Julian Wilson-ekin batera wildcar-a izango da. Gure Aritzek manga gogorra dauka hasteko (Parko eta Dane), baina ea olatu onak hartzen dituen eta urtea ondo asten duen. Estekatan dago txapelketako link-a,  beraz gaur gauen danok etxean ordenadora piztuta!!! QUIKSILVER PRO GOLD COAST ROUND 1 MATCH-UPS: Heat 1: Jeremy Flores (FRA), Roy Powers (HAW), Tim Boal (FRA) Heat 2: Bobby Martinez (USA), Ben Dunn (AUS), Dustin Barca (HAW) H...


Gauza gutxi esateko olatueri buruz. Iganderarte ez da ezer ere egongo, eta orduan ere, goizean hasiko da igotzen. Baliteke arratsalderako 1.5m inguruko olatuak egotea. Ea zortea dagoen.


Egun batzuetako atsedenalditxoaren ondoren, olatuak datozkigu berriz ere. Gaur gauean medebaldeko itsalditxo bat sartuko zaigu eta biharko 0.5-1m-ko olatuak ekarriko dizkigu. Ostegunean ere beste swell bat sartuko zaigu eta itsasoa igoko da piskat, 1.5-2 olatuekin. Larunbat arratsaldean berriz periodo oso luzeko itsasaldia dator (20sg) eta baliteke iganderako itsaso handi xamarra izatea. Dena den itsasaldi guztiak oso mendebaldekoak (285ยบ inguru). ala pues 


Hemen lagatzen dizkizuet Urtarrileko itsasaldiko argazki gehiago. Ez laister Aimarrek portugalen ateratakoak igotzen ditudan


Hemen lagatzen dizkizuet Urtarrileko itsasaldiko lehenego argazkiak. Hauek Sorginetxekoak dira, Rafa, Gorka mafre eta Eritz-ek ateratakoak (klik egin arkazkian) Bigarren zatian Roka Puta eta Playa Griseko argazkiak jarriko ditugu. Disfrutatu


Itsasoa gora beheraka ibiliko zaigu astean zehar, baina behintzat ostegunetik aurrera hegoaldeko haizea edukiko dugu. Gaurtik biharrera itsasoa jeitsi egingo da 1.5-2m inguruko olatuak bidaliz eta bihar arratsaldean berriz goraka 2.5m inguruko olatuak egon arte. Ostiralean berriz jeitsiko da itsasoa piska bat, 2m inguru egongo dira. Eguneratu det gure Flickr-eko kontua eta hasi naiz argazkiak igotzen. Hemen dituzue aurtengo Zurrunbilo eguneko argazkiak, Rafa Txumok bidaliak. Ea gustoko dituzuen (klik argazkian):


Kaixo Zurrunkidez!! Dagoeneko badauzkat swell-aren argazki batzuk igotzeko Jonpuk bidaliak eta baita Deba River Session-eko batzuk ere Arozenak bidaliak. Bestalde Alkoleako eta Zurrunbilo eguneko beste batzuk ere dauzkat. Baaaainaaa, Flickerreko kontua kadukatu egin zaigu eta argazkiak igotzeko 100mb-ko limitearekin ba... gauza gutxi. Beraz zurrunbiloko txartela nork dauka?? zenbakia behar dut!!! Mesedez esan nork daukan eta eman bere telefonoa edo e-maila. Azkar please!!!!


Atzokoarekin nahikoa izan ez bazan, aste osorako olatu indartsuak espero dira. Iragarpenean ikusten den bezala itsasoa mantendu egingo da bihar arte eta asteazkenean piskat gehiago igoko dela dirudi. Baliteke iragarpeneko igoera hau haizearen ondorio izatea besterik ez, zeren eta bihartik aurrera ipar-mendebaldeko haize indartsuak astinduko du gure kostaldea. Ostegun eta ostiralean berriz hegotik izango dugu haizea eta olatu piskat txikiagoak, 3-4m inguru (jajaja, ze txikiak eh?). Atzoko itsasaldia bildurgarria izan zen, ni aspaldi horrelako olatuak hartu gabe nengoen behintzat, eta b...


Amatxo!!! kaka egin nahi dut... Ederra datorkigu bidean; atlantikoa sutan dagoela dirudi, borraskak bata bestearen atzetik bidaliz. Eta ez edonolakoak gainera, 940-970 mb arteko sakontasuna dutenak eta fetch bildurgarriekin gure kostaldearentzako. Hemen lagatzen dizuet asteburu honetarako irudi pare bat: Ostiral goiza:  Igande arratsaldea: Hemen lagatzen det prebisioa: Ikusten dezuten bezala, bihar itsasoak goraka egingo du 4m pasatxoko olatuak bidaliz, baina laister hasiko da beheraka larunbat arratsaldean berriz ere gora joateko. Fijatu batez ere zer nolako periodoak datozkig...