Hemen eskeintzen dizuet Fidel Nadal-en azkenengo bideoklipa: "International Love" abestiarena, diskari izena ematen diona. Artista argentindarra 2008ko amaieran kaleratu zuen azkenengo diska hau eta orain 2009an kaleratu berri du "Crucial Cuts" errekopilatorioa. Besterik gabe, gozatu ezazue guztiok beste kontinenteko reggae zoragarri honekin!! Bless!! Bere abestiak, kontzertuak eta azkenengo berriak aurkitu ditzakezue Fidel Nadal-en myspace ofizialean.


Aupa lagunak! Oraingoan, Youtuben bideo batzuk ikusten aritu naiz eta nire abeslari gogokoenaren azkenengo singelaren bideoklipa nire blogean jartzea pentsatu dut. Laura Pausiniren Yo canto abestia hain zuzen. Hor doa! Disfruta ezazue abeslari italiarraren ahotsaz!


Berria.info webgunean jarri dute Fermin Muguruzaren bideoklip dotorea. Irakurle batek idatzi dit: Uste dut, komeniko litzaigukela bideo hori real playerretik liberatu eta adibidez you tuben, eta beraz hemen ere jartzea.... zer iruditzen? Eta nik, txintxo-txintxo, kasu egin diot irakurleari. Ez kasu egitea nahi niolako bakarrik; baita bideo hau ikusteko gogoa neukalako ere. Dotorea baita bideoklipa. Fermin Muguruza, Euskal Herria Jamaika Clash


Bideo musikalak

bideoak 1456131602734 Bideoak | 2006-04-03 15:14

Egunotan, bi euskarazko bideo musikal ikusi ditut euskarazko blogosferan. Uztarria.com-en aurrena, Tiobibo taldearena; gaztelumendi.org-en, bestea, Berri Txarrak hirukotearena. Ez da modu txarra bideo musikalak zabaltzeko. Hona hemen biak.