Marte bizirik?

2
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2008-05-28 16:28

Aste honetan, Marteraino heldu da “Phoenix” izeneko zunda espaziala. NASAko adituen arabera azken maniobrak ondo atera dira eta Marteko ipar poloan  jarri dugu ( gizakiak) Lurretik  abiatuta tramankulu artifizial bat. Hemendik aurrera, lanean (lanetan) arituko da eta haren tresnekin Marten noizbait bizia egon zen edo badagoen ikertuko du. Betidanik Marte erakargarria suertatu da gizakientzat. Aro guztietako ( Edonoiz arotako) astronomoek euren begi eta teleskopioak planeta gorrian jarri dituzte. Eguzki sisteman dauden astroen artean, Marte da gure planetarekin antza  handi...


Zientzia.net eko multimedia atalean, zientzia dibulgazioa jorratzen duten “Norteko Ferrokarrila” irratsaioko elkarrizketak zein Teknopolis-eko bideoak aurki ditzakezue. Ez naiz ni egia esan bi saio horien jarraitzaile itsu-itsua, baina hori bai, gustuko gairen bat harrapatzen dudanean alper-alperrik arituko zarete mugikorrera deika ;-) Bart gauean, “Bizitzaren Sorrera” izenburudun elkarrizketa entzun nuen. Kaliforniako Universitatean ikerketak egiten dagoen Felix Olasagasti zientzialariari eginiko elkarrizketa mamitsua berau, oso era dibulgatiboan egina, erabat gomendagarria. Baina lasai, e...


Orgasmoa

1
josu 1456149891816 Josu | 2006-11-16 22:31

Deskargatu du deskargatu beharrekoa eta gustura gelditu da. Orgasmoa lortu du. Nekatu aurpegia du baina pozik dago. Harro, egin duenaz. Gorputza airean sentitzen du. Begiak ireki ditu eta butakari gogor eutsi dio. Irrintzia bakarrik falta izan zaio bere sentimenduak inguruan aireratzeko. Badaki bota duenak bizi berria ekar dezakeela. 450 cl odol isuri ditu. Litro erdi odol. Aurki bere beharrean dagoen batek jasoko duen litro erdi odol. Badaki bizi bat salbatuko duela, eta salbatutako bizia, jaiotza berria da. Harro dago egin duenaz, eta ezin du bere poztasunaren isla aurpegitik kendu. Besok...


Biziraupena, poltsa batean

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-23 01:21

Aitari bisita egitera joan nintzen Donostiara. Logelako atea ireki eta bertan zegoen, ohean etzanda. Inoiz ez nuen hain argal, hain ahul ikusi. Baina, aldi berean, indartsu nabaritu nuen. Begiratu ninduen eta irrifarre egin zidan. Erizaina heldu zen. "Vengo a ponerte la chuleta, ya verás luego qué bien" esan zion. Aita poztu egin zen. Erizainak odol-poltsa jarri eta alde egin zuen. "Esta sangre igual es la tuya" esan zidan aitak. Hitzik gabe geratu nintzen. Irribarrea itzuli nion. Zirrara bat sentitu nuen gorputz osoan. Hitz horiek nire bihotza bete zuten zartara  bilakatu ziren. Ordua...