Espainiako gobernuari, Nafarroak Euskadi edo Euskal Herriaren parte ezin duela izan eskatzeko manifestatu  ziren atzo Iruñan milaka pertsona. Wikipediakoak nahastuta omen (hizkuntza guztietakoak), orain arteko entziklopedia guztiak ere oker omen dabiltza, eta Nafarroa ez omen da sekula Euskal Herriaren zati izango (eta ni, jada bazelakoan). Badakit, agian Sanz eta bere adiskideak zuzen ibiliko dira, azken batetan, badakitelako benetan Nafarroa ez dela Euskadi, Euskadi Nafarroa baizik. Hori izango da :-)Eta gaur, Euskal Herriaren ideia ezbaian jarri den honetan, nik ere nire aletxoa jar...


Enaitzen azken bidaia

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-02 21:42

Etorri zaite kotxean, lekua dut.Ez, bizikleta ekarri dut eta segituan izango naiz han.Afaria amaitu eta, zerua belztuta, ekin nion bideari. Heltzen nengoela etorri zen autoa. Eta zast, bizikletak eta biok hegan egin genuen.Errepidean, gurbilen markak. Alboan, lore sorta bat. Eta ni, lagunen oroitzapenean.Horiek dira 2004ko abuztuaren 26tik geratu zaizkigun Enaitzen aztarna bakarrak. Baina Enaitzek bizirik dirau, gure bihotzetan.Enaitz harrapatu zuenak familia salatu du kotxean eragindako gastuak ordaindu ditzan. Irakurri Enaitzen amaren sintesia eta bidaliozu zure babesa.


Euskal Jaia Errioxan

josu 1456149891816 Josu | 2006-07-28 01:09

Ustekabe Fanfarreak Errioxako Kanpingeko Euskal Jaiaren II. Edizioan parte hartuko du. Pasa den urtean Euskal Jaia antolatzea bururatu zitzaien Camping de La Rioja-koei. Zer egin, ordea? Ustekabe Fanfarrea eramatea bururatu zitzaien. Nik neuk beste ideia batzuk bota eta lanean gogor egin ostean jai itxurosoa lortu genuela esan dezakegu. Aurten ere gogor aritu gara lanean eta honako programa lortu dugu: 11.00 Trikitilariak eta kupelaren irikiera. 12.00 Ustekabe Fanfarrearekin kale animazioa (14.00ak arte). 13.00 Ikurriñaren igoera (Agur Jaunak-ekin). Jarraian, II. Pintxo Lehiaketa. 14.30 H...