Ba asteburu osoa Lekeition pasa dugu (laburrak, luntxak eta parranda ederra nola ez) eta azkenean, opari eta guzti etorri gara. Xabiertxok, Amateur Argumentuzko kategorian 1. saria eraman du XXXI. Euskal Zine eta Bideo Bileran (EZBB).   Jaialdi honetan ez dute aurretik abixatzen eta ezusteko ederra eraman genuen irabazlea Xabiertxo zela entzutean. Aurreko postean esan nuen bezala Xabiertxo sasi-dokumentala gaur bertan blogean jartzeko intentzioa nuen eta atzokoa eta gero, askoz ere estreinu aproposagoa dugu hau. Oraindik ez dugu erabat aterrizatu…   Amaitzeko, epamahaiari e...


  Joan den astelehenean (azaroak 17), hasi zen 2008ko Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilera (EZBB). Egun horretatik, euskal sortzaile ezberdinen lanak eman eta eman ari dira eta gaurkoan, guri tokatzen zaigu.   Azken Trena eta Xabiertxo aukeratuak izan dira eta gaur bertan botako dute Xabiertxo eta bihar, Azken Trena. Amateur kategorian argumentuzkoen artean izan dira aukeratuak biak eta egia esan, oso gustora gaude gure lana gure herritik kanpo ikusi behar dela jakitearekin.                ...