Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/23 22:02:10.478 GMT+1

Estreinu ederra Xabiertxorena!

 

Ba asteburu osoa Lekeition pasa dugu (laburrak, luntxak eta parranda ederra nola ez) eta azkenean, opari eta guzti etorri gara. Xabiertxok, Amateur Argumentuzko kategorian 1. saria eraman du XXXI. Euskal Zine eta Bideo Bileran (EZBB).

 

Jaialdi honetan ez dute aurretik abixatzen eta ezusteko ederra eraman genuen irabazlea Xabiertxo zela entzutean. Aurreko postean esan nuen bezala Xabiertxo sasi-dokumentala gaur bertan blogean jartzeko intentzioa nuen eta atzokoa eta gero, askoz ere estreinu aproposagoa dugu hau. Oraindik ez dugu erabat aterrizatu…

 

Amaitzeko, epamahaiari eskerrak ematea gustatuko litzaidake, EZBB antolatzen ibili diren guztiei bezalaxe eta nola ez, Xabiertxon parte hartu duten guztiei beraiek gabe, gezur izugarri hau kontatzea ezinezkoa izango baitzen.

 

Besterik gabe, Xabiertxorekin uzten zaituztet. Ea zer iruditzen zaizuen!

 

Sinopsia: Zer gertatuko litzateke gaur egun El Mesias bat jaioko balitz? Ba ziur ez zela lehendakari edo banku bateko buru izango. Galdera honi erantzuten saiatu gara Xabiertxo ezagutu eta maitatu zutenen ahotik.

 


Xabiertxo from indezent on Vimeo.

Nork: indezent.2008/11/23 22:02:10.478 GMT+1
Etiketak: ezbb hikheuk laburmetraiak xabiertxo | Permalink | Erantzunak (12) | Errenferentziak: (4)

Erantzunak

zorionak berriz ere!

Nork: oier u..2008/11/24 09:55:07.334 GMT+1
http://anpulubila.murgilduta.net

ERES UN CRACK, ni oaindik resakakin txo, baina ondo ospatu genuen eh, behar bezala...ia beste nunbaiten ere horrelakoak ospatzen segitzen dugun

Nork: bewater.2008/11/24 17:10:49.705 GMT+1

Ba eskerrik asko berriz ere Oier!

Eta Bewater, parranda ona bai. Nahiko neska espantau zenitun lanbaten? jajajaja. Tu si k eres un krak!

Hurrena Durangon!

Durango alla vamooooooors!

PD: Blog bat daukekela akordatzen haiz? ;)

Nork: indezent.2008/11/24 17:15:08.731 GMT+1

iepe!!asko gustatu zait xabiertxoren istoria hau.Hurrengorako gezurren bat kontatzeko norbait behar izanez gero bakizue abisau....Enteratu naiz bai lekeition ondo asko ibili zaretela, pena da ni zaragoza aldean ibili naizela....ea urrengoan  ikusten garen ta bestela berriro saloun!!jaja

muxu bat

maider

Nork: maider.2008/11/24 17:48:17.530 GMT+1

HOSTIA HI! DEPUTAMADRE TIO! :-D
DEPUTAMADRE ZEOK!
ZORIONAK TIO! UAU! ZORIONAK!

Nork: borthuzai.2008/11/24 20:09:42.033 GMT+1
http://www.goierrikohitza.info/blogak/borthuzai

Maider: Hombre! Lekeition falta zena! Ba eskerrikasko. Salouen juerga ederra zeon bai baino aukeran nahiago Lekeitiokoa. Ea berriz e tokatzen dan juerga bat bertan. Ondo izan!

Borthuzai: Bueno, hire maiuskulak emozioa bezela ulertuko dizkiat beraz, eskerrik asko. ordun ze? Uzten diek hau beste eunen baten errepikatzen jajaja

Nork: indezent.2008/11/25 09:20:24.781 GMT+1

    Zorionak! asko gustatu zait Xabiertxo...
Orain Vimeon jarraitu beharko :)

Nork: newton.2008/11/26 14:08:11.854 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/29A

Ba eskerrik asko zuri ere! :)

Nork: indezent.2008/11/26 15:44:46.215 GMT+1

Oso historia ona! Uste dut hori dela ziurrenik gaur egun gertatuko litzatekeena, bete betean asmatu duzue! Zorionak!

Azkenengo irudiak musikarekin... ikaragarriak!

Nork: Sugoi.2008/11/27 21:13:50.242 GMT+1
http://www.blogak.com/amets

Hori Jeff Buckleyren meritua da. Bera bai Xabiertxo...

Nork: indezent.2008/11/28 09:16:25.917 GMT+1

Zuk beti esatezu aspektu tekniko guztin gainetio istorio bat kontatu nahi dezula. Zorionak Mikel, lortu dezu ta, eta nola gainea! gertutasun berezi horrekin...

Nork: guirado.2008/12/07 18:20:56.607 GMT+1
guirado

Eskerrik asko! Halare, aspektu teknikona  ezjakintasunaren ondorio da beste ezer baina gehiago ;). Ea hurrengoan hori ere hobetzen dugun...

Nork: indezent.2008/12/07 18:24:34.871 GMT+1

Errenferentziak:

...a eman ari dira eta gaurkoan, guri tokatzen zaigu.   Azken Trena eta Xabiertxo aukeratuak izan dira eta gaur bertan botako dute Xabiertxo eta bi...

Erreferentzia: Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilera (EZBB): Gure txanda! - The Indezents bloga >> 2008/11/24 18:20:39.531 GMT+1

...>The Indezents bloga >> 2008/11/26 12:09:01.328 GMT+1 Aurkikuntza bat eta harrikara bat (vimeo.com eta Frunklen)   neraman Xabiertxo sarera igotzeko intentzioarekin baina beti arazo berdinarekin topatzen...

Erreferentzia: Aurkikuntza bat eta harrikara bat (vimeo.com eta Frunklen) - The Indezents bloga >> 2008/11/26 12:09:37.476 GMT+1

...go Manolo. Axel Casas 3 Pim, pam, pum. Asier Urbieta 4 Xabiertxo. Mikel Alvarez 5 Canguros. Borja Gonzalez 6 Las dos caras del 8. Mik...

Erreferentzia: Goieniz zinekluba » VIII.Gau Laburra 2008/12/01 16:53:36.216 GMT+1

...ntentzioa nuen eta bapatean, Imanol Aizpuru original bat nuela konturatu nintzen.   Xabiertxo sasi-dokumentalerako egin zuen murala da eta obraren hiru piezak enkoa...

Erreferentzia: Logela janzten - The Indezents bloga >> 2008/12/22 18:07:16.719 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.