Alfontso Mtz. Lizarduikoa Ingeniaritzan doktore eta filosofoa Thomas S. Kuhnen arabera, iraultza zientifikoak gerta daitezen zientziaren anomaliak eta paradoxak ditugu oinarri. Jarraia/desjarraia bikoiztasunaren paradoxa, fisika kuantikoa sortuko zuen pentsamendu emankorraren hazia izan zen. Ispiluen irudien alderanzketek, gero, unibertsoaren sorrera eta eboluzioa azalduko zituzten simetrien matematizazioak sortu zituzten. Geometria euklidearrarekin bat egiten ez zuten tximista, ibai, zuhaitz edo biriken bihurgunen anomaliek Mandelbroten geometria fraktala moldatu zuten. Gaur, ...


Alfontso mtz. lizarduikoa Ingeniaritzan doktorea eta Filosofoa Nanoteknologia osagai atomikoen gain diseinaturiko materialen teknologia da. Beraz, mikromunduaren teknologia dugu. Bere garapenean Fisikak eragin handia izan du, baina azkeneko urteetan bioteknologiarekin batera elkartzen hasia dago, materia bizidunaren manipulazio atomikoa lortu arte. Aurreko ikerkuntza lerroak gehien jorratu dituztenak AEB, Japonia eta Europar Batasuna dira, eta azkenekoaren barnean Alemania eta Frantzia, batez ere. Nanoteknologiaren ikerkuntzari aurrekotasuna ematerakoan planetako hiru gune aberatsenak age...


Alfontso Martínez Lizarduikoa ingeniaritzan doktore eta filosofoa dugu. Liburu desberdin eta interesgarri asko idatzi ditu, Euskal Zibilizazioa ultrapolemikoa horien artean, eta "Egunkaria" zein "berria"n  artikulu arras interesgarriak idatzia da. Gaur egun Gaiak argitaletxean arduradun eta EHUko filosofia fakultateko irakasle da besteak beste.Ondorengo zerrenda honetan aipaturiko egunkarientzat idatziriko artikuluak biltzen ditut. Batzuk bere garaian "Egunkaria"rako idatziak izan ziren eta gaur egun amaraunean egunkariaren orrialderik topatzerik ez dago. Halere, nik neuk zorionez aspa...