BERTSO ABENTURA BARRIAN!!

laube 1456150861201 LAUBE | 2012-01-03 11:01

Lautada, Lautada garaitezinak gara!!   Gabonak helduta, azken urteetan lez Lautadako piztitxoekin 3 egun zoragarri igaro ditugu Barrian, eta oheak soberen genituenez… Gasteizko eta Mendialdeko lagun batzuk ere gonbidatu ditugu gurekin gozatzera. 45 lagun izan gara, 40 ttiki eta 5 altuago, Barriako aterpetxeko une isilak gure doinu gozoekin konkistatzen.     Lehen momentutik hasi gara giroa aztoratzen, gure jolas eta irriek alboko zelaian bizi diren animaliak ere jolas egarriz eta inbidiaz egon baitira. Puzzlearen jolasa, soinuen jolasa ilunetan, basoan zehar ezkutaturik: ze...


Araiako Bertso Eskola

laube 1456150861201 LAUBE | 2011-10-14 19:31

  Aguraingo Bertso Eskola ez badatorkizu ondo... edota Araialdekoa bazara  Animatu, ez zara damutuko! Osteguna, hilak 27, arratsaldeko 18:00etan  Araiako Kultur Etxean  Informazio gehiago behar izan ezkero: 945-010505  


Oiartzunen badago txoko bat, museo bat: herri musikaren txokoa izenekoa. Juan Mari Beltranek jarri zuen martxan orain dela urte batzuk.Gure herri musikaren biltzaile, ikertzaile eta dibulgatzaile dugu Beltran. Eta, herri musikaren txokoa, bide horretan beste aurrerapauso bat da.Museoa bisitatu dezakezue fisikoki. Hala ere, nahiago baduzue, webgunean bertan badago bisita birtuala egiteko aukera.


Astebururako agenda estua... Mendialdean euskararen eguna eta Barrundialdean gazte eguna... por tzierto, ezagutzen al duzue gazte eguneko karteleko beheko-eskumako izarrean g letraren gainean agertzen den tipoa??? ez duzuela ondo ikusten? ba egin klik kartelean eta ikusi handiago!


Karteltxoa egin zuenari ahaztu egingo zitzaion, baina arrasaldeko lauretan hasiko da...


Bertso-eskola martxan!

laube 1456150861201 LAUBE | 2009-10-12 12:04


   Otsailaren 27an, Uxue Alberdi bera etorriko da  "aulki bat elurretan" bere liburuari buruz hitz egiteko. Solasaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da  Deustuko gazte lokalean.  


Zer diozu?

3
irrintzi400 1456147996001 Irrintzi400 | 2007-04-26 13:06

Irrintzi Euskaltegiko ikaslea al zara? Idatz ezazu hemen nahi duzuna. Zuk zer diozu?



Jardunaldi interesgarriak gure elkartearen eta Asapalaren eskutik.  Hauen berri irakurlearen blog berri hontan ere izango dugu. Hurbildu lasai gurera!


Nork ez ditu maite Etxahun Iruriren kantak? Ezagutzen badituzu gustura kantatzeko, eta ezagutzen ez badituzu poliki-poliki ikasten joateko, hau da zure txokoa. Iparragirre, Laboa, Lertxundi, Lete edo Valverderenak ere hautatutakoen artean dituzte Kantuzaleen Txokoko kideek eta noski, zuk ere eska dezakezu zure kanta gustokoena abestuenen sortan sartzea. Ikasturteari hasiera eman diote txokoan, eta astelehenero aurkituko duzu urtero handitzen doan lagun multzoa. Ez da koroa, eta ez dago zertan ondo abestu beharrik. Ez kezkatu beraz, desafinatzen dutenak ere erabat on...