Aurrekoan aipatu nuen Oihana Lujanbiok nire artikuluari emandako erantzuna. Ba, gaur hona ekarri dut artikulu osoa. On egin!!! Oihana Lujanbio Begiristain (filologoa)    Nahi ez dugun egoera ororen aurrean bi jarrera hauek egon daitezke: zer egin dut gaizki? Ala, zergatik egin didate hau? Galderak egin ordez, jarrera hauek baieztapen baten bidez adierazi daitezke: Dena gaizki egiten dut. Ez dut gaitasunik. Ala dena beren errua da. Ezin dut deus egin.   Jarrera batera edo bestera bakarra hurbiltzea ez da komeni. Bistan da, egoera bakoitza alde batetik bestetik baino hurbilago...


Xirika aldizkarian artikulu bat argitaratu nuen maiatzeko zenbakian. Blogera ere ekarri nuen delako artikulua. Kontua da artikulu horri filologo batek, Oihana Lujanbio Begiristain izeneko batek, erantzuna eman diola Xirikan bertan. Aldizkarikoei eskatu diet artikulua hona ekartzeko asmoarekin. Ez dakit Oihanak irakurriko duen blog hau (ez dakit esistitzen denik dakienik ere), baina hala bada, eskerrik asko erantzunagatik. Normalizaziorako alderdi linguistikoak bigarren mailakoak dira (nire artikulua, pdfan ere). Bigarren mailarik gabe, lehenik ez. Eta orain? (Oihana Lujanbioren erantzuna). ...


Xirika gazte hilabetekarian urtean birritan idazteko gonbita egin zidaten urte hasieran. Nik baiezkoa eman nuen eta lehen artikulua maiatzeko alean agertu zen (Xirika 3, 2007ko martxoa). Artikulua pdfan. Argazkia Aner Mentxakarena da. Titulua Roberto Manjoni lapurtu nion eta hortik zehar agertzen den esaldi bat Benitori. Soziolinguistika. Berba potoloa da, mardula. Normalean entzuten dugunean atzera eragiten digun berba horietako bat. Baina soziolinguistikak gure bizitzan eragiten du, une orotan gainera, guk nahi ala ez. Horrexegatik, uste dut beharrezkoa dela soziolinguistikak ematen dizk...


Euskararen Erakunde Publikoak euskararen transmisioa, erabilera, motibazioa eta kalitatea hobetzeko asmoak jasotzen dituen egitasmoa aurkeztu zuen orain hilabete. Aurkezpen horretan gauza positibo batzuk egon baziren ere, orokorrean aspektu ilunak nabarmenagoak zirela iruditu zitzaidan. Aspektu ilunak diot, albo batera utzi diren kontuak izan direlako ofizialtasunaren beharra eta hizkuntza eskubideen aitortza. Baina badira beste kontu batzuk egitasmo horretan, ondorengo idatzian argitzen saiatu naiz guzti horiek:  Egiten den proposamenean, ez zaio euskarari izaera ofizialik aitortzen. ...


Udalerri euskaldunak euskararen biziraupenerako estrategikoak izan dira eta izango dira aurrera begira ere. Berauetan azken garaiotan gertatzen ari den fenomeno baten inguruan jardungo dut gaurkoan. Horietako herri batetik hitzalditxo bat emateko dei bat jaso eta bertaratzeko aukerak bertatik-bertara ezagutzeko aukera eman zidalarik fenomeno hau. Hona gertatzen ari dena ulertzeko adibidea: Berriatua (Berritxu), Markina eta Ondarroa bitartean dagoen herrixka bat dugu. Berriatuan 2001eko neurketa batek ondokoa eman zuen, 965 herritarretatik 910 ziren euskaldunak (ia-euskaldunak kontatuta 950 ...


Urte guztian zehar, batean eta bestean ikusten ditugu Euskal Herriko txoko ezberdinetan erdarazko seinaleak ezabaturik. Hamaika era ezberdinetan eginiko ezabaketa, euskarak jasaten duen zapalkuntza argiki islatzen den ikurretan, euskararen presentzia aldarrikatu asmoz. Hala ere, azaroa inguruan Euskal Herrian Euskarazek deitutako ezabaketa egunen testuinguruan ezabaketa dinamikak asko ugaritzen dira, iaz adibidez 1.500 seinaletik gora ezabatu zirelarik garai honetan. Ez zen marka makala izan iazkoa, baina aurten guztion artean gainditu behar dugu kopuru hori. Azken urteetan gorantz doa kopu...


Gaurkoan, Euskal Herrian euskara normalizatzeko beharrezko neurrien inguruan jardun nahiko nuke. Hizkuntza eskubideak bermatu behar direla esan eta esan gabiltza batean eta bestean, baina badirudi agintariek ez dutela eskubideen bermerako pauso egokirik eman nahi. Edo eman nahi dute baina ez dira pauso hori ematera ausartzen? Ze pausoren inguruan nabilen? Ba, euskal herrian euskara ezagutu beharra derrigorrezkoa izatearen inguruan. Bada behingoz gauzak argi eta garbi esateko ordua, epelkeriak alde batera utzita. Eta puntu hau ekarri nahi dut gaurkoan hona, azken aldian euskararen aldeko pau...