2007/11/25 16:20:23.586 GMT+1
Kirol pittin bat egiteko asmotan, Bilboko igerilekuetara joateko izena eman genuen. Prezioaren barne, igerilekua eta gimnasiora joateko aukera geneukala esan zigutenez, lehengo astean, Itziar eta biok Deustoko polikiroldegira joan ginen. Iristerakoan seguritateko tipoari ea gimnasioa non zegoen galdetu genionean, prezioaren barne sartzen ez zela esan zigun, eta Itziarrek bainujantzirik ez zeukanez San Ignacioko polikiroldegiko gimnasiora joatea pentsatu genuen.
Baina iristerakoan…zer aurkitu? Eta izugarrizko frontoi handi bat goiko aldean gimnasioko lau makina ziztrinekin… Imajina ezazue hartu genuen desilusioa…
Azkenean kirolik egin gabe hartu genuen etxeko bidea, eta hori gutxi izan balitz, bueltan, denda batetara joan ginen ea arroparen bat aurkitzen genuen. Nik gerriko dotore bat erosi nuen eta dendatik irten ginenean… amatxo maitia!! Lapurrak bagina bezala, alarma jotzen hasi zen eta denda guztia guri begira… Gorri -gorri jarri ginen…hau lotsa…! Berriro sartu behar izan genuen, motxilak ireki eta errugabeak ginela ikusi zutenean dendatik irten ahal izan genuen…
Hori bai, parrez lehertzen eman genuen etxerako bide osoa.
Nork: etxetikat.2007/11/25 16:20:23.586 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/17 16:00:44.359 GMT+1
Aurrekoan azaldu genuen moduan aste honetan zoroak pare ibili gara bideoblog-eko muntaketa egiten, eta gainera asteazkenean azterketa geneukan. Ez dugu ezertarako astirik izan, beraz. Eta horrek ondorio nabarmenak izan ditu gure etxean. Etxeko garbiketan (hautsa kendu...) egin gabe gelditu da, eta komunak ere garbitu gabe gelditu dira. Etxean onuz gero, "oesteko" filmetako hauts bolak ibiliko dira lurrean bueltaka. Tira, aste bategatik ez da asko inporta, datorren astean egingo dugu baina beno. Hau egia esan bigarren mailako arazo bat dela esango nuke.
Bideoblog horiek beste ondorio bat dute. Irakasleak gelakideen bideoblog-ak ikusi behar genituela esan zigun, eta gainera geure iritzia idatzi, eta puntuazioa eman.
Kontutan izanda bideo bakoitzak 3 minutu inguru irauten duela eta 70 pertsona inguru garela klasean imaginatu daiteke nola nagoen zoratu beharrean. Momentu honetan ikusten dut irakasleen lana ere ez dela horren erraza. 70
blog ikustea guztiz aspergarria izan behar da, honak izan arren. Neuk oraindik erdiak besterik ez ditut ikusi eta jada nazkatuta nago.
Uste dut biharko utziko ditudala beste guztiak.
Nork: etxetikat.2007/11/17 16:00:44.359 GMT+1
Etiketak:
bideobloga
muntaketa
etxea
garbitu
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/14 17:03:56.839 GMT+1
Aste honetako lehen hiru egunak eromena izan dira.
Alde batetik bideoblog bat egin behar genuen eta gaur azterketa izan dugu, aurreko astean gaixorik zegoela eta, etorri ez zen irakaslearena, hain zuzen ere.
Bideoa muntatzea uste baino askoz zailagoa izan da. Hiru egun behar izan ditugu hau egiteko, eta beraz, tentsiopean bizi izan ditugu egun hauek. Ainara oraindik gure atzean dago lana bukatu ezinik, gaurko egunean urduritasunez josita dabil. Baina gaurkoz, honekin amaitu eta ordenagailua baztertuta utziko dugu, aldi baterako behintzat, eta Alde Zaharrera joango gara trago batzuk hartzera.
Egin dugun lan guztiaren froga nahi izanez gero sartu
Ainhoaren
eta
Itziarren
bideoblogetan eta disfrutatu "kazetari" estilo bereziarekin.
Iritziak onartzen dira! jeje ;-) (Baina jarri onak, irakasleak notarako kontutan izango baititu).
Nork: etxetikat.2007/11/14 17:03:56.839 GMT+1
Etiketak:
hiru
bideobloga
egun
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/11 21:19:05.724 GMT+1
Pasa den astean, urduri xamar ibili ginen… Ikerkuntzako kontroltxo bat geneukan eta bideo blog bat osatu behar genuen. Beti bezala, bezpera iritsi arte ez ginen serioski ikasten hasi. Hura arratsalde aspergarria… bakoitza logela batean ikasteko ahaleginetan.
Azkenean gaua iritsi zen, afaldu eta telebista lasai lasai ikusten geratu beharrean, han ibili ginen 12ak arte eskema ziztrin bat egiten.
Hurrengo goizean, azterketa egiteko prest geundela… zer? …eta irakaslea gaixo zegoela…
Hau amorrua… aurreko arratsalde osoa eta azterketarik ez? Hala ere askok poza handia hartu zuten normala denez.
Asteburu hau ere gelditu gabe ibili nahiz bideo bloga egiteko saiaketak egiten…hau eromena, espero dut aste honetan pixukideek muntaia egiten laguntzea…( eh Itzi…..jeje)
Egia esan kurtso honetan martxa ederra daramagu.
Ea datorren aste hau lasaiagoa izaten den, gainera ostegunean primeran ahaztuko ditugu eginbeharrekoak, gure etxean afari bat antolatu dugu klaseko batzuekin eta gero parranda egiteko asmoa dugu.
Nork: etxetikat.2007/11/11 21:19:05.724 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/10 15:54:34.049 GMT+1
Pisu bat alokatzen duzunean garbi eduki behar da lehenengo bi hilabetetan gutxienez dena gastua izango dela.
Hilabete eta erdi goaz pisuan bizitzen. Denbora honetan gastu handiak izan ditugu, izan ere, alokatu dugun etxean, ez geneukan sukalderako materialik, beraz, platerak, edalontziak, kazuelak... erosi behar izan genituen. Honetaz gain, izarak, mantak eta baita gela bakoitzerako ikasteko mahaiak, eta beste mila gauza.
Konturatu orduko kontuan ez geneukan dirurik, eta beraz, berriz sartu behar. Baina gastuak ez ziren hor amaitzen, alokairuko diruaz gain, hilabete honetan beste era bateko zor-agiriak etorri zaizkigu. Kontuan 70 euro gutxiago geneukan bat-batean: tasas municipales zion bat, gasa besteak, ura, argia... Gainera orain etxean internet jartzeko asmoa daukagu, beraz, beste gastu bat.
Janaria erosten astero 50€ inguru gastatzen ditugu. Eta astero sortzen zaigu aparteko gasturen bat.
Beraz, alokairuaz gain, beste mila gauza ordaindu behar dira. Baina geuk, gure etxean ez ditugunez inoiz horrelako agiriak ikusten (izan ere, gurasoek ordaintzen dituzte), ez gara konturatzen etxe batek dituen gastu guztiez.
Egia esan, esperientzia ona dela uste dut, geure aldetik bizitzera joaten garenerako gauza asko jakingo baititugu jada. Elkarbizitza, janaria, garbiketak, fakturak, bizilagunak, leku berria... Gutxienez, ez gara berriz zerotik hasiko, eta dena gurasoei galdetzen ibili beharrik izango: -Zer da tasas municipales?; -Nola pizten da berogailua?; -Gasaren faktura zenbat hilean behin etortzen da?; -Nola...?; -Zergatik...?; -Zer...?...
19 urte ditugu eta ez daukagu inongo ideiarik horrelako ezerri buruz. Eskoletan ikasten ditugun alperrikako gauzak ikasi beharrean horrelako gauzak ikastea askoz baliagarriago izango litzateke.
Duela bi urte, ikastolan, lan-kontratuak nolakoak ziren ikasi genuen, baita fakturak eta antzeko beste mila dokumentu ere ikusi genituen giza eta gizarte zientzietako adarreko batxilerra egin genuenok. 50 ikasletatik 11ak. Nire ustez oso garrantzitsuak dira gauza hauek, baina ez dira inon ikasten, eta gero ikusi, beharra dagoenean guztiz galduta ibiltzen gara. Hori bai denok dakigu matrize bat askatzen, Espainiako klima mota guztiak, preterito pluscuamperfecto zer den, etab.
Nork: etxetikat.2007/11/10 15:54:34.049 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/05 21:57:14.906 GMT+1
Gaur egun gogorra izan dut benetan. Gaurkotasun azterketatik korrika ta presaka irten gara eta justu-justu hartu dugu autobusa, baina Ainhoari maleta gelan ahaztu zaio eta beraz, autobusetik irten eta gelara joan behar izan du, ondorioz autobusa galdu duelarik.
Behintzat etxera iritsi orduko janaria prest zeukan.
Arratsaldean, 4ak aldera, Itsasori eta niri erosketa egitea tokatu zaigu. Gauza guztiak hartu ostean kaxara joan gara ordaitzera, eta hori zen hori ilara. 45 minutu egon gara itxaroten. Nik gustora egiten ditut erosketan baina ilaran itxaroten egotea benetan gorrotatzen dut. Gure etxean erosketan astelehenetan egiten dira, eta binaka joaten gara astero aldatzen garelarik.
Ostean lanak egiten ibili naiz eta gero afaria prestatzera. Entsalada eta San Jakobo tokatzen zitzaigun.
Entsalada prestatzen hasi naizenean tomatea erostea ahaztu zaigula ikusi dut, beraz, zerbait desberdina egitea bururatu zait. Orduan Ainara eta Ainhoa etorri dira eta hiruron artean prestatu dugu entsalada eta San Jakoboak. Azkenean entsaladari letxuga, artoa, atuna, arrautza, azeituna, txaka eta intxaurrak bota dizkiogu. Egia esan, eta gaizki badago ere neuk esatea, ederra irten zaigu.
Nork: etxetikat.2007/11/05 21:57:14.906 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/04 13:11:37.511 GMT+1
Irakurri ahal izan duzuen bezala Itziar eta biok bikote ederra sortzen dugu etxe batean bizitzeko. Ezkerrak ez garen bakarrik bizi eta ordena ezartzeaz arduratzen diren beste pixukideak ditugun… Baina hauek ere…beti dute zerbait…Aurreko batean kontatu genizuen Ainara eta Nerea gaixorik zeudela lehenengo astean, ba momentuz ez da aste bakar bat egon inor gaixotu ez dena.Itziar eta ni falta gara bakarrik, ( asteburu honetan katarro galanta hartu dut, baina espero dut larria ez izatea).
Pasa den aste honetan Itxaso gaixotu zen berriz ere, dirudienez ez zen behar bezala sendatu anginak hartu zituenetik eta aste oso bat etxean geratu ostean, berriro ere gaixotu zen.
Nerearen kasua ere antzekoa izan zen, aurreko aste batean Ainararekin batera gaixotu zen, eta oraingoan unibertsitatean lan bat egiten hari ginela botaka egiteko gogoa sartu zitzaion. Autobusa hartu zuen lehenik eta azkarren etxera iristeko eta autobusa martxan egonda, bi aldiz gelditu behar izan zuen Nerearen egoera zela eta.
Libratuko ote gara Itziar eta biok?
Nork: etxetikat.2007/11/04 13:11:37.511 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/01 12:44:28.429 GMT+1
Halakoan bururatu zitzaidan niri Ainhoari gertatzen zitzaizkion gauza xelebre denak kontatzea. Hurrengo goizean buelta etorri zitzaidan.
Sukaldera joan nintzen, erdi lo, zerealak ireki eta nire katilura bota nituen. Zerealen poltsa mahaian utzi nuen, baina ez behar zen bezala, poltsa buelta eman eta zereal guztiak lurrera erori zitzaizkidan. Poltsa lurretik jaso eta ondo jartzen hasi nintzenean mahaian zegoen edalontzi bat ukitu nuen, eta hau lurrera erori zen zati txiki txikitan puskatuz. Alboan Ainhoa eta Ainara nituen, barrez lehertzen.
Arratsaldean palomitak egin genituen. Microondasetik atera nituen, baina asko egin gabe gelditu zirela ikusi nuen. Beraz, egindakoak kanpora atera eta poltsa berriro sartu nuen egiteko falta zirenak egiteko asmotan. Baina atera nituenean asko erreta zeudela ikusi nuen, eta etxe osoan izugarrizko kiratsa zabaldu nuen.
Gainera, egun horretan, edalontziekin zerbait berezia nuen, eta arratsaldean, ontzi-garbigailutik edalontziak jasotzen ari nintzela beste BI hautsi zitzaizkidan.
Eta beste hainbat gauza ere gertatu zitzaizkidan.
Eskerrak segituan Oñatira, nire etxera etorri nintzen bestela... etxea sutan egongo zen onuzkero.
Arazo "tekniko" hauek aparte oso ondo moldatzen gara etxean, bakoitzak bere lanak betetzen ditu, eta beraz etxea garbi daukagu eta jatordu guztietan dago jana, eta gainera denetarik jaten dugu. Hori bai, ez dakit zela egiten dugun baina niri beti arroza eta makarroiak egitea tokatzen zait, Nereari beti patata tortilla, Itxasori potajea, etab.
Nork: etxetikat.2007/11/01 12:44:28.429 GMT+1
Etiketak:
abenturak
bilbo
pisua
alokairua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/30 22:47:35.397 GMT+1
Ainhoaren eguneroko bizitza liburu bat idazteko moduko izango litzateke. Emakume honi zer etzaion gertatzen, ai ama!
Gaur ere ez da ezberdina izan.
BBKra joan beharra izan du eguerdian dirua ateratzera, baina txartela sartu duenean "no identificado" jarri dio. Orduan, takilan zegoen neskarengana joan da, eta honek ideiarik ere ez zuen, telefonoren batera deitzeko esan dio, eta Ainhoa haserre etxera bueltatu da. Bilbon gaudenetik hirugarren aldia dela uste dut txartelen batekin arazoren bat duena.
Ez dakit komunarekin arazo bereziren bat duen edo zer, baina bertan sartzen den bakoitzean zerbait gertatzen zaio. Pisukide batek esaten duen moduan, ezin dugu bakarrik utzi, jeje!
Dutxatu ostean, azazkalak mozten hasi da, beste guztiak salan geunden bitartean. Bat-batean oihuka hasi da, "ai ama, ai ama, lagundu, lagundu!" (egia esan komunean sartzen den bakoitzean berdina esaten duela uste dut). Neu, larrituta komunera joan naiz. Eta hara non ikusi dudan eskua komuneko zuloan sartuta azazkalak moztekoa hartu ezinean. Hori bai, ez zuen nahi ura ukitzerik, eta beraz artazi batzuekin aritu da denbora luzez kanpora ateratzea lortu arte.
Orain salan gaude, Goenkale ikusten. Duela bost minutu, Ainhoa begiekin keinu arraroak egiten ari zela ikusi dugu. Begi bat itxita hobeto ikusten zuela eta harrituta zebilen, baina ez dio garrantzi handiagorik eman. Orduan eskuarekin zerbait arraroa ukitu du, eta ea non ikusi duen bere lentila bat zela. Horregatik ikusten zuen telebista gaizki.
Espero dut gaurkoz ez duela beste abenturarik izango. Tira, egia izan, gaurko eguna nahiko lasaia izan da normalean izaten dituen abenturekin konparatuz. Ea zer gertatzen den bihar.
Nork: etxetikat.2007/10/30 22:47:35.397 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/28 13:29:22.114 GMT+1
Bi komun ditugu pisuan, bata bi pertsonentzat dutxa txiki batekin eta bestea hirurentzat bainuontzi batekin . Itxasok eta biok, bikoa konpartitzen dugu eta dutxa hartzeko garaian sekulako komeriak izaten ditugu.
Pasa den astean, dutxa bero bat hartzen hari nintzen lasai lasai, ilea xaboiaz igurztu nuen bitan , urarekin xaboia kendu, bukatzeko ur hotz pixka bat… eta dutxako gortina alde batera bota nuenean ateratzeko asmoz…ama!!! Komun txiki osoko zorua urez gainezka zegoen.!!
Oihuka hasi nintzen norbaitek fregona bat ekar zezan eta han ibili nintzen… arropa ezin jarri, biluzik komuna garbitzen.
Zirudienez ile multzo bat zegoan dutxako zulotxoan, horregatik ez zen ura tututik pasatzen.
Azkenean, sardexka batekin lortu genuen zikinkeria kentzea.
Nork: etxetikat.2007/10/28 13:29:22.114 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak