Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/02/09 15:37:42.162 GMT+1

legeak babestutako lapur aberatsak

gaurkoan blog honi zentsu aktibista bat emango diot. gaur SGAEren aurkako eguna dela erabaki dugu nik eta beste hiru tipok. horregatik gaurko gure blogak lapur horien aurka erabiliko ditugu, horretarako bakoitzak bideotxo bat jarri dugu.
mezua argia da, SGAE, arma gabeko eta legeak babestutako lapur inteligenteen babeslekua baita. pirateriaren aurkako kanpaina salbatzaileak, cd birginen gaineko kanon lotsagabeak, taberna eta txoznetan musika jartzeagatik kobratzen, kontzertuetatik etekinak ateratzen, musikazaleak zentsu gabeko epaiketetan juzgatzen...
zer uste duzue kabroiok, inozoak garela? ipuin honetatik jende asko bizi da, eta badakigu nortzuk diren. berriz diot enfasi berezi batekin, legeak babestutako lapurreta da! kulturak ez du jabetzarik! graba ezazue musika, jaitsi ezazue internetetik

begira tipo honek munduko arrazoi guztiaren SGAEra deitu duenean zer erantzun dioten, edo hobe esanda zer ez dioten erantzun 

gaur egun badira alternatibak SGAE eta copyrightaren aurrean, copyleft eta anticopyright esate baterako. EZgae!!! secam EZ!!!

Nork: ezk.2007/02/09 15:37:42.162 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bideo horretan argi ikusten da SGAEkoek beraiek ere ez dakitela zergatik ezarri duten kanon puta hori! SGAEri ez! Ez utzi lapurtzen! 

 

Nork: Pol Emika.2007/02/09 15:51:34.628 GMT+1

RamonciN erakunde-estafadore horren burugazi izateko gai bada, ez nau harritzen langileen inteligentzia eta jakituria maila bideo honetan agertzen den langilearen bestekoa izatea. Zeinek kobratzen du kanona? Zeinen izenean? Nor geratzen da jasotako diruarekin?

Kanonik ez! Musika librea da!

Nork: SMD.2007/02/09 15:54:43.749 GMT+1

Ez dugu kanonik nahi ez diruzkoa eta ezta musikazkoa ere; hori bai talde txarra (kanon vamos)

Nork: indezent.2007/02/09 17:16:40.051 GMT+1

Umorea erabiliz gure eskubideak errebindikatzea posible dela argi erakusten duen eredua.

SGAE=iruzurra

Nork: .2007/02/12 11:35:59.646 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru