Hibernatzetik betebeharrak besapean ditudala...

garagardobat 1456132715842 garagardo bat | 2007-02-17 13:17
5

Siberian dagoela dioen Beasaindar misionero batek idatziriko hitz batzuen erruz nator berriz ere blog hau kontuez betetzera, azterketak direla medio, nahiko abandonaturik egon baita egunotan.

Norberari buruzko bost sekreturen jokoa dela eta bewater-ek nire sekretutxoak jakin nahi omen ditu, bere zerrendako buru izendatu bainau. Eta nik, gizontxo edukatua naizen honek ez diot ezezkorik emango. Hemen nire biziko sekretuen arteko bost:

1. Kirolari buruz, nik ere egin nituen nire "pinitoak" futbolean. Futbitoan lizeoko pista-ireki edo frontoi hartan belaunmuturrak urratutakoa naiz eta promesa hutsa nintzenez futbol 11-n hasi nintzen bewater jenerala Igor Alustizarekin batera buru nituela. Entrenatzaile bikainak, azala taldearengatik uzten zutenak, kirola maite eta kirolagatik borroka egiten zutenak (kar kar). bewater-ek Javier Clemente gogorarazten zidan, Ducados paketean batez ere (kar kar berriz ere). Denborarekin aspertu egin nintzen futbolaz eta utzi egin nuen, nire indarra oraindik ezin bainuen dosifikatu, eta baloiak nire hankak ukitzen zituen bakoitzeko "patatal"-en ondoan dagoen Irizar-en pabelloian bukatzen baitzuen, nahiz eta alde hartakoa gure porteria izan. Ondoren atletismoan hasi nintzen, eta han nire biziko momenturik onenetako batzuk pasatakoa naiz, ahaztezinak dudarik gabe, kontzentrazio eta entrenamenduetan lagun bikainak egin nituen eta patuaren erruz utzi egin behar izan nuen, lastima.

2. Lau urte nituela, Beasaingo festen ondorengo klase egunetan, eskola-aurrean, kolorezko errotatxo horietako bat eraman nuen. Makil luxe eta zuri baten puntan kolore ezberdineko plastikoz eginiko errotatxo horietako bat, festetan postu guztietan egon ohi zirenetakoa. Errekreo ordua ailegatu zenean, han joan ginen ni eta nire errotatxoa korrikasaiotxo batzuk botatzera. Korrikasaio bakarrean geratu zen atariko ordua, hasi eta segituan estropozu egin bainuen zerbaitekin eta hegan egin nuen lorategiko petril baten aurka kopetarekin eman nuen arte. Ondorioa, zortzi puntuko oparitxoa. Ordundik gaur arte, 22 urterekin ez dut berriro errotatxo batekin korrika egin, eta ez naiz lotsatzen aitortzeaz.

3. Atletismoak belauneko lesio bat ekarri zidan, eta honek ebakuntza bat izan zuen ondorio. "Tendinitis rotuliana" omen zen nuena eta Gasteizko mediku batek egin behar omen zidan txapuza, berriz ere salto egin ahal izateko. Joan nintzen bada ebaketara eta aurreko eguneko afaritik hurrengo eguneko arratseko seiretara ezer jan gabe eduki ondoren, halako batean, herizaina agertu zen nire bila prozesuari hasiera emateko. Sartu ninduten kirofanora eta labanatxoarekin belauna irekitzera zihoazela oraindik anestesiak efekturik etzuela izan esan nien, eta faborez itxaroteko. Beraien harridura aurpegia hanka okerra loartarazi zidatenean izugarrizkoa izan zen, ezkerra anestesiatu partez eskuinekoa anestesiatu baitzidaten. Soluzioa? Txute bat. Ez naiz ezertaz akordatzen. Badakidan gauza bakarra da, muletekin ospitaletik irtetzera nindoala herizain batzuk eta harrerako emakumeak esan zidatena: "Cuando renueves el repertorio, vuelves otra vez!!". Txisteak kontatzen egon omen nintzen kirofanoan, sekula izandako ebaketarik dibertigarriena izan omen zen, izorrai!

4. Gurutze gorrian ere ibili izan naiz anbulantziarekin aurrera eta atzera, eta oraindik ahal dudanean ere jarraitzen dut. Honetan nengoen gau batetan Arrasaten 112ko zerbitzua atenditzen, goizaldeko ordubiak aldera sabelaldean ikaragarrizko minak eraso zidan, hasieran gaua bukatu arte helduko niola pentsatzen nuen, baina 3ak aldera minaren minez Arrasateko ospitalera eraman behar izan ninduten, nirekin batera, zerbitzua betetzen ari zirenak. Hasieran apendizitis bat zela pentsatu zuten eta ireki egin beharko nindutela, eskerrak analisiak ailegatu eta "colico nefritico" bat nuela adierazi zuten goizaldeko lau t'erdiak inguruan, ordurarte ezer hartu gabe eduki ninduten, malko potoloak begietatik erortzen zitzaizkidala minaren ondorioz. Etxekoak esnatu behar izan nituen nire bila etortzeko, benetan gaizki bainengoen nahiz eta dagoeneko, medikamentuei eskerrak, minik ez nuen.

5. Hau, familiartean ez da sekretua, egin bezain laster domeinu publikokoa bihurtu baitzen. 19 urte nituela etxean afaltzeko bakarrik geratu nintzen batean txorixoa errioxar erara egitea bururatu zitzaidan, entzuna bainuen errezeta eta ezitzaidan konplikatua iruditu. Beraz ekin egin nion. Materiala banuen, zartagia, txorixoa (inportante), olioa eta ura. Errezeta aplikatu nuen eta izugarrizkoak geratu zitzaizkidan, hori zen hori gauza goxoa. Beraz hori izan zen nire afaria patatatxo batzuk eta xolomo batzuez gain. Gurasoak ailegatu zirenean galdegin zidaten ea zer afaldu nuen, eta nik harro harro esan nien txorixoak errioxar erara prestatu nituela. Denbora falta izan zitzaien galdetzeko ea nola prestatu nuen. Eta nik pozik esan nion egin nuena. Tontoaurpegia nirea parrez akabatu beharrean hasi zirenean. Ez nekien zergatik. Eta halako batean, arnasa berreskuratu zutenean,  txorixoa zartagian hasieratik jarri behar zela esan zidaten. Momentu batez motza, sentitu nintzen. Errezeta honakoa zen. Ura olioarekin batera zartagian jarri eta txorizoa bota, hauek tapatuta gera daitezen. Ura lurruntzen denean olioarekin zertxobait prejitu eta atera. Nik egin nuena. Ura olioarekin batera zartagian jarri. Lurruntzean txorixoa bota eta prejitu, eta ondoren atera. Ez galdetu zergatik egin nuen hau, nik ere ez baitakit. Oraindik famili bazkarietan adarra jotzen didate horrekin, eta nik uste luzerako joango dela.

Nire partetik gehiago ez. Espero dut zuek ez didazuela adarjotze handirik egingo txorixoaren inguruan.

Beraz, jarrai dezala, sardina bat bezala, orain: Borborka, Karakate magaletik, Tutikeriak, Logaritmo nepertarra eta Bush-ek. Azken honek izango dik zer kontatu sekretu aldetik, eta nik uste bostekin motz geratuko zaiola.

bewater

bewater 2007-02-17 15:22 #1

JOder hi, hire historial medikua izutzekoa dek, kolikoarena oso mingarria izango huan, fijo. Gogoratzen al haiz ateko sakeak nola atera behar diren erakutsi nian eguna, punteroiak eman eta eman, pasa huan arratsaldea, eta azkenean ikasi huan...

indezent

indezent 2007-02-17 16:37 #2

Txorixoarena antologikoa duk jajaja. Atletismo emango zian lesio batez gain beste zerbait. Titulu batzuk irabazi ittun motel

kukue

kukue 2007-02-17 20:43 #3

jajaja bai bai, historial medikoa izutzeko moukoa dek bai, ta bazerek kontau eztizkiatenak.

Akordatze nok ondo eitten nian gauza bakarretakoa hoala, ateko sakek atatzea, ze buruz kateto hutsa nitzean.

Atletismotik ata nizkian bai titulu batzuk, politte dek espaƱi mailako konpetizio baten podiumea ikurrinaz josita igotzea, jeje. Gogoratzeko moukoa. Esateiat, nere biziko momentu hobenetako asko atletismoi eskerrak izan nizkian. Bizitzako beste etapa bat, sekula ahaztuko eztiatena.

Bueno, ta txorixonak mito bat sortu dikela uste diat, jeje.

itziar

itziar 2007-02-18 12:43 #4

bo ni txistian asuntuakin geau naiz... ke no cambia la cosa...
lotan re etzea ixiltzen  !!! jajaja:D

indezent

indezent 2007-03-08 09:34 #5

Bueno hi! blog hau bizik zeok, hilda zeok o urte guztie azterketatan hau?!

Utzi iruzkina: