Euskara erdigunean jartzeak beste kultur politikak behar ditu

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-11-30 21:49
1

Kulturgintzari buruz azken aldion artikulu batzuk idatzi ditut, eta hauxe izango da azkena momentuz. Irakurle batek esan dit jarraitzeko kulturgintzako gaiekin, baina pildora moduan edo. Eta ari naiz horri buelta pare bat ematen.

Sorguneak-ek egindako txostenak dioenez, euskara erdigunean jartzeak eskatzen ditu bestelako kultur politikak:

- Euskararen premiei erantzun beharrak hizkuntzaren egoera soziolinguistikoa kontutan izatea dakar.

- Euskararen egoera ez normalizatuak profesional zein zaletuak biltzeko ezinbesteko beharra du aurrera egingo badu, eta hortik behetik gorako ereduen egokitasuna (zaletuak elikatu behar dira sortzaileak izango badira).

- Euskara erdigunean jartzen duen diziplina orok transmisio bideak antolatzea ezinbestekoa du, transmisio naturala oso eremu gutxitan ematen baita.

- Euskara erdigunean jartzen duen ezein diziplinak merkaturatze eta hedatze sistema propia landu behar du.

- Euskara erdigunean jartzen duen ezein diziplinak administrazioarekin elkarlana ezinbestekoa du.

- Euskara erdigunean jartzen duen ezein diziplinak euskararen eta euskal kulturaren eragile eta sustatzaile izan behar du, eta horrela izanik kultura biziberritzeko gune estrategiko bihur daiteke.

Saileko beste artikuluak:

- Kulturgintzaren gakoak

- Euskara erdigunean, Bizkaian baita

- Euskara erdigunean kulturgintzan

txerra

txerra 2010-12-14 15:33 #1

Gaur Berriak ekarri du ikerketaren <a href="http://paperekoa.berria.info/plaza/2010-12-14/032/004/eltzea_sutan_jartzeko_garaia.htm">albistea</a>.<br />


Utzi iruzkina: