Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/03/10 19:34:28.855 GMT+1

Hizkuntza normalizazio teknikarien lan-poltsa

IVAP-HAEEk hizkuntza normalizazioaren teknikarien lan-poltsa ireki du, gaurtik ostiralera bitartean.

Gaitegia begiratu dut eta harrituta geratu naiz. Gai guztiak oso teknikoak dira, administrazioari oso emanak. Denak dekretuak eta legeak, ia denak hobe esanda. Azken gaiak deskolokatu egin nau zeharo, baina tira.  Emakumeekiko berdintasun plana ez al dago soberan lan-poltsa horretan?

15. gaia ere absurdo samarra da. Eta 3. eta 5. ere ondo badaude ere, ez al da arraroa soziolinguistikari buruz gairik ez egotea, gai teorikoak diot, eta helduen euskalduntze-alfabetatzeari buruz gai teorikoak egotea?



 

Posted by: garaigoikoa.2008/03/10 19:34:28.855 GMT+1
Tags: hizkuntza-soziologia ivap teknikari sl soziolinguistika hizkuntza | Permalink | Comments (2) | References (0)

Comments

Helduen euskara-irakaskuntza, gaitasun komunikatiboa, EGA eta HHEEak... Seguraski euskara-teknikari bati horretaz zerbait jakitea ondo etorriko zaio, baina gaiak horrela hartuta, bua! Neuk ere gura nuke gai horietaz azterketa bat gainditzeko moduko temario zehatza edukitzea.
Bitxia gainera beste gauza bat ere izan daiteke: administrazioan halakoak eskatzen ibiltzea helduen euskara-irakasleen prestakuntzarako eskaintza publiko eta arauturik ez dagoenean.

Posted by: Benito.2008/03/11 00:57:07.406 GMT+1
http://karrajua.org

Ba bai, Benito, gauza bitxi asko dago deialdi horretan. Are gehiago, Soziolinguistika Klusterrak ikerketa bat egin duenean euskara teknikarien formazio premien gainean. Horietan aipatutako oso gutxi dago deialdi horretan, oso gutxi. Burokraziaren ajeak???

Posted by: txerra.2008/03/11 15:53:05.852 GMT+1
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco