Atal honetan Goierriko ibilbidea argazkiekin dokumentatuaz, aurrikusita dauden txikizio lanak fotomontaje batzuen bitartez irudikatu ditugu. Fotomontajeak ahalik eta zeatz eta fidagarrienak izaten saiatu bagara ere, posible da oraindik akatsen bat egotea, ojo.
Horrekin batera, fotomontaje grafikoak prestatzera mugatu gara, datu tekniko eta zeatzak alde batera utzi ditugu. Neurri osoan ikusteko klikatu ezazute beraien gainean. Creative Commons lizentzia medio, informazio hau nahi dezuten bezala erabiltzeko askatasuna dezutela esatea soberan dago.
Esker onekoak izatearren, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanatik Photoshopen fotomontajeak prestatzeaz arduratu eta makina bat ordu sartzen ari den Iurgiri esker bereziak eman nahi genizkioke.
Amaitzeko, azpikaldean dituzuen montajeak Beasain eta Itsasondo aldekoak dira soilik, Legorreta eta Ezkio-Itsasoko eremuak zai ditugula badakigu, pazientzi pixkat izan.
Euskal Herriko ibilbidea Google Earth-eko .kmz formatoan ikusi nahi badezute, klikatu ezazute azpiko irudietan.

Arriarango biaduktoa, Beasain.

Ittolako biaduktoa, Beasain.

Gudugarretako azalaratzea, Beasain.

Loinazko San Martingo biaduktoa, Beasain.

Erauskingo zabortegia, Beasain.

Mariaratz, Beasain-Ordizia muga.

Zubinako biaduktoa, Itsasondo eta Legorreta arteko mugan.


Erantzunak
Lan txukuna egin duzue!! Guk antzeko zerbait ari gara prestatzen, eta zuen laguntza estimatuko genuke:
- Argazki montajea nola egin duzue? Zuek atera dituzue, eta gero horren gainean marraztu? Ze programarekin egin daiteke hori?
- Hor agertzen diren planoak EJ-renak dira? Non lor daitezke? Eskaneatu dituzue, edo nonbaiten daude eskura formato elektronikoan?
Tira, badakigu lanpetuta ibiliko zaretela, eta guri ari zaigu kostatzen martxa hartzea, baina tarte bat duzuenean, ba erantzun motzean bada ere, faborezMila esker
Muxuak
Nork: Txingudiko AHT Gelditu! Elkarlana.2007/10/26 19:30:16.059 GMT+2
http://www.blogak.com/txingudiahtez/
Bestetik, zuen galderei atalez atal erantzuten dut.
"Argazki montajea nola egin duzue? Zuek atera dituzue, eta gero horren gainean marraztu? Ze programarekin egin daiteke hori?"
Fotomontajeetan lan hauek egin beharra daude:
"Hor agertzen diren planoak EJ-renak dira? Non lor daitezke? Eskaneatu dituzue, edo nonbaiten daude eskura formato elektronikoan?"
Goian erantzun dizut, Beasaingo Udalaren bitartez lortu ditugu. Beste plano kutrexeagoak ere non lortzea dituzuen azaldu dizut. Ez eskaneatu ezerrez!!!! Photoshop edo GIMPekin .pdf formatoan dagoen planoa ireki eta ondoren .jpg bezala gorde. Hori da dena.
Edozein zalantza dezutela galdetu lasai ta erantzuten saiatuko natzaizue.
Nork: Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana.2007/10/26 20:37:22.769 GMT+2