Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/10/19 08:58:48.876 GMT+2

eta zer?

Bloga sortu genunetik (pare bat aste baino geixau ezta izango) gaur arte, balorazio positibo bat bakarrik ein leiket.

Ni, hasiera dalako suposatzen dot, egunero zeozer idazten edo kontatzen saiatu naiz, baitta ariketak eitxen be.

Beraz, eskertzia besterik ez dakat, bihotzez, leku xume honi zuen denbora apurra dedikau diozuen danoi: Josu, Oier, Neretto (identifikatu, mesedez!;-), izengabeko hori, Irati K, Aiert, Mire, Eli ta nola ez, hau egitera bultzatu gaitxun Joxeri. Horrelako loriak ez dira egunero jasotzen! oin, gora Eibar!! esan biharko! Nik dakiten batzuk, ez dot izenik emongo, M. eta I., aspertuko dia lau urte luze hauetan, eta aurrerantzian ere hala izango dalakuan...gora gora Eibar!!

Besterik gabe, zuek be holan segi, eta danon artian ia blog onetako martxiak jarraitzen daben, BiZiPoZa kUtSaTuZ.

ah! ta ahaztu baino lehen: neri negrita aaasko gustatzen zait. sentitzen dot....nere burua ezagututa, konturau ordurako aspertuko naiz letra mota honekin...

           ...ta bihar ere, hemen izango nauzu...

Nork: malen.2006/10/19 08:58:48.876 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hori hori, eman matraka!! Nere gelan tipo bat aspertu da nere eibartarrismoaz! Ikusi. Hori da inkulturalidadea! jeje

Egunero zer edo zer idaztearena... kontuz nekatu barik ordea! Nik boladak izaten dittut. Minimo moduan astean behin artikulu bat sartzea erabaki nuen. Hile hasieran heldu nintzan 100. artikulura eta ez dakit subidoiarekin edo, baina kontua da gaur urriaren 19a dela eta hilabete honetan 29 artikulu dauzkadala dagoeneko. Asko tontakeriak... baaaaaaaale, egia da! Baña sorpresa artxiboa begiratu dudanean!

Jar zaitez minimo jasangarri bat. Astean behin ez da gutxi, jarraikortasuna baldin badakazu. Baina ez zure burua behartu egunero idaztera, ez dizut gomendatzen, agian saturatu egingo zara bestela.

Orain, egunero zerbait kontatzeko gogoa baduzu, Oier, Joxe, besteak eta ni hemen izango gaituzu. Baña baita lurker pilo bat be!


Ez eskerrik eman hau irakurtzeagaitik, neska!! Pozgarria da eibarnauten blogosfera hedatzea!

Nork: Josu.2006/10/20 11:02:41.591 GMT+2
http://www.blogak.com/josu

ah... eta Oier eta Joxerekin bat nator: negrita horrek pilo bat nekatzen dittu begixak!!

Nork: Josu.2006/10/20 11:05:18.258 GMT+2
http://www.blogak.com/josu

bueno bueno.......ez da hainbesterako izango negritiana,ez? baña bueno, kaaaaaaaso ingotzuet ez dot nahi eta hemen iñork nekatzerik!

ondo segiii!!!

Nork: malen.2006/10/20 22:41:57.860 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru