Guztiz legala da herri-kontsulta barik AHT eraikitzea. Nik dakidala sistema-aldaketak bai, kontsultatu behar dira, baina sistema horren arabera egindako gestioak ez, ez dago zertan, behintzat. Beraz ulertzen dut Eusko Jaurlaritzak (EJ) ez duela zertan AHTri buruzko galderarik egin behar.
Baina bai EAEn zein Nafarroan parlamentuen %86aren babesa badu, eta hori herriaren nahiaren isla bada, zein beldur dago ba, AHTri buruzko kontsulta egiteko? Ibarretxeren planaren inguruko kontsultan, parlamentuaren erdiaren babesak konfidantza nahikoa ematen badio EJri, zergaitik AHTren kasuan parlamentuaren %86ak ez dio EJri konfidantza hori ematen, galdeketa egiteko?
AHTren aurka sutsu ari da jende nahikotxo, baina nik gizartean ez dut antzematen AHTren aldeko mugimendu handirik. Gehiago nolabaiteko pasotismoa. AHTren aurka ez daudenetatik, ez dakit zenbat joango lirateken aldeko botoa ematera, eta horretaz EJn jabetuta daudela antzematen dut, Amatiño, zure artikuluan. Bestela ez ditut ulertzen ariketa demokratiko (nahiz eta legalki beharrezko ez izan) hau egiteko beldurrak.
2007/11/14 19:12:27.792 GMT+1
AHT eta kontsulta
Nork: josu.2007/11/14 19:12:27.792 GMT+1
Etiketak:
tav
tren
euskaly
ej
trena
euskotren
aht
euskal-hiria
eusko-jaurlaritza
y-vasca
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Irakurri dut nola zioten Lemoizko zentral nuklearraren aurkako protestetan zebiltzanei "hau ez bada egiten Euskadin ezin izango dugu bombilla bat ere piztu etorkizunean". Zentrala ez zen eraiki eta eskerrak. Interes ekonomikoak edo jendearen beharrak asetzen dituzte honelako megaproiektuek?
Nork: batz.2007/11/15 14:03:39.075 GMT+1
Nork: Josu.2007/11/15 21:20:03.625 GMT+1
http://www.blogak.com/josu