Behin baino gehiagotan kontatu izan du Amatiñok duela zenbait urte San Blas hotelean izan
zuen ausardia "euskaraz galdetzerik badago?" galdetzeko,
Euskaltzaindiaren prentsaurrekoan. Gazte elkarte berri bat aurkeztu
dugu gaur goizean prentsaurrekoan, Portalea kultur etxean. Hasi eta
bukatu euskara hutsean egin dugu, bertan zeuden kazetari guztiak
erdal-komunikabideetakoak izan arren. Nik dakidala DV, Correo, Noticias
de Gipuzkoa, Herri Irraita, Cadena Ser eta KTB izan dira. Gure mitina
bukatu dugunean, orduan ohartu naiz kazetari guztiak
erdal-komunikabideetakoak zirela, eta, galdetzeko aukera eskeini
ostean, "gazteleraz ere galdetzerik baduzue, nahi izan ezkero" eskeini diet, baina
ez dute galderarik egin.
Pena komunikabide guztiak erdaldunak izatea, baina gutxienez euskararen
normalizaziorako bidean urratsa eman dugula sentitu dut. Kazetari
izateko euskara ezagutu behar. Orain eman berri dute KTBn, Vocentoren Eibarko telebista erdaldunean, elkarte
berriaren informazioa. Titularretan eta albistegian lehen albistea, eta
nahiko luzea. Erreportaje osoa, goitik behera, euskara hutsean.
Nolabaiteko irribarrearekin noa orain, berriro ere, Portaleara,
irribarre horrekin ea zeozer estudiatzen dudan.
2007/06/07 21:03:40.194 GMT+2
Gazteleraz galdetzerik badago
Nork: Josu.2007/06/07 21:03:40.194 GMT+2
Etiketak:
euskara
euskaldunizazioa
erdara
gaztelera
normalizazioa
prentsa
| Permalink
| Erantzunak (7)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: batzarras.2007/06/11 11:57:06.177 GMT+2
Nork: Josu.2007/06/11 12:00:44.226 GMT+2
http://www.blogak.com/josu
Asko asko ikasi bai, San juanetan ondo ondo ospatzeko,
animo Josu!
Nork: malen.2007/06/11 13:01:44.208 GMT+2
http://www.blogak.com/josu
Euskararen normalizaziorako urrats oro dira onak, egokiak eta aurrerapauso gisa eman beharrekoak. Bestela eztugu ezer lortzerik. GAltzeko ordea, larregi dugu, gure ama-hizkuntza. Beraz, ZORIONAK prentsaurrekoan emandako urratsagaitik eta orain besteei dagokie honegaz aurrera eitxia.
ZORIONAK benetan.
EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ.
Galdera bat planteau nahi dt:
Lagun talde euskaldun baten euskeraz hitz egiten zaozen bitxartian erdaldun bat agertu eskero, ze in bihar da? Erderaz hasi hizkuntza traizionatuz, edo bestea denez atzerritarra ikas dezala?
Nork: Ainhoa.2007/06/12 15:28:06.641 GMT+2
Adibidez, GASTE elkartekook prentsaurrekoa euskara hutsean emango zenuten, baina gaur nire buzoian utzitako paper batean, testu oso gazteleraz zegoen. Bueno ez, barkatu, euskeraz bazegoen zerbait:
"El próximo día 23 pasarán las cuadrillas por debajo de tu casa. Con el fin de refrescarnos un poco más estas fiestas nos gustaría que nos echaseis un balde de agua (a poder ser ni muy fría ni muy caliente, una vez de pedir...:-))
Eskerrik asko
GASTE"
Ondo pasa jaiak.
oier.
Nork: oier.2007/06/22 21:38:22.706 GMT+2
http://www.dantzan.com/blogak/oier
Ondo pasa jaiak!
Nork: Josu.2007/06/23 03:24:32.811 GMT+2
Nork: malen.2007/06/23 03:53:22.508 GMT+2
http://www.blogak.com/hankazgora