Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/13 23:49:56.741 GMT+1

The Indezents, garaile Sustaturen sariketan

The Indezents bloga izan da Sustaturen V. Urteurrena dela eta antolatutako lehiaketan garaile, Sustatuk duela ordu eta erdi jakinarazi duenez. 2 hilabete baino ez ditu blog honek eta dagoeneko euskal blogosferan ezagun egin da.

Azaroaren 21ean argitaratutako "Erlijioarekin jarraituz, Petxuga Jainkoa" artikulua izan da, hain zuzen, lehiaketan garaile suertatu den testua. Lehenago ere, testu hau Euskadi Irratian erreferentziatu zuten. Partehartzaile ugariren artean gailendu da blog hau. Garaileak 80 megako iPod bat eskuratu du.

Zorionik beroena "indezent" moduan sinatzen duen Mikel Alvarez beasaindarrari!

The Indezents blogari esker gureganatutako irudia.
Informazio gehiago Sustaturen eskutik.

Nork: Josu.2006/12/13 23:49:56.741 GMT+1
Etiketak: blog sariketa sustatu indezents | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru