Joan zaizkit blogean idazteko gogoak. Denboraz ere larri nabil. Lana, siestak, berenjena beteak prestatzeko hamaikagarren saiakera... ezkontza bat eta guzti daukat aste honetan! Imajinatu nola nabilen.
Atzo iritsi ziren lehenengo ondorio larriak: blog honetako iragarleek mehatxu egin didate, horrela jarraituz gero orri honetako publizitatea erretiratuko dutela.
Zer egin?
Eskerrak The Indezent lagunak bideoak posteatzeko modua irakatsi didan. Hemendik aurrera, youtuben arakatu eta hona tontakeriaren bat ekarriko dut egunero. Hauxe da nire plana, horrela mantenduko ditut publizitateagatik lortzen ditudan diru-sarrera mamitsuak.
Hasteko, bihotzera ailegatu zaidan bideo bat. (Idazteko gogorik banu, azalduko nuke zergatik sentitu naizen hain identifikatua).

Erantzunak
Esteiak espero eta idazteko gogorik ez? mmmmm
Youtube polifoniko hori, primeran!
Benetan sartu dela X-BOX zure alkoban?
ala otxote bat hezitzen ari da zure leiho alfeizar_ean?
Kontaezazu!
Nork: G.Jauntxoa.2007/02/22 18:30:55.742 GMT+1
Nork: indezent.2007/02/23 12:02:01.849 GMT+1
Nork: Indezenteagoa.2007/02/24 13:15:41.149 GMT+1
Irtenbide dramatikoek baino ez dute funtzionatzen, indar eta zarata haundikoak, baina ez noa ideiak ematera, ez nazaten konplizetzat hartu.
Ni zu banintz... Gauez... Eta azpikeriaz...
Nork: Patxi.2007/02/26 01:07:01.561 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com
RRRRRAAASSSSSS!!!!!...
Kablea.
Nork: Patxi.2007/02/27 22:01:14.823 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com