Lutz Long jauzilariaren toalla

Hori mania dutena pilota partiduak telebistan ematen dituzten erralizadoreek, kamarari zoom eraginarazi eta emakume bat pantaila aurrea jartzekoa!!! Hori pelmakeria!! Niri behintzat, matxista ez ezik (jakina), oso kutrea eta zahitsua iruditzen zait, garai bateko klixe negargarrien jarraipen inertziazko bat. Joaquin Prat-ek lehiakideei esaten zizkien moduko estilokoa: “- Usted es señora o señorita? –Señorita. –Será porque usted quiere”. Ba antzeko nazkatxoa sortzen didate frontoietako plano horiek. Zer arrazoi arrarorengatik iruditzen zaie interesgarria zaigula arratsaldeko 6etan pilota par...


Zenbat eta arriskutsuagoa izan txakur baten arraza, zenbat eta askeago joan txakur arriskutsu hori inguruan sortzen duen beldur edo enbarazoari jaramonik egin gabe, zenbat eta gehiago sartu txakur arriskutsu hori leku debekatuetan (adibidez, haur txikiak dauden parkeak)... orduan eta txikiagoa izango da txakur horren jabearen koziente intelektuala, orduan eta handiagoa izango da tipo horren kinki eta/edo pastillero inpresentable itxura, eta orduan eta sineskaitzagoa izango da horrelako tipoek horrelako txakurrak edukitzeko eskubidea izatea. Inolako hutsik ez duen teorema da. Errepara iezai...


Inork pentsa al lezake, Gernikan txaranga edo otxoteak ibil litezkeela kaleetan zehar apirilaren 26an, 1936ko bonbardaketa "ospatzeko"? Edo are okerrago, garaiko tropa batzuen desfile antzeztua, musika martzialaren doinuz girotuta?  Ba, antzeko hilketak danborrada alaiz ospatzen dabiltza Donostian azken urteotan, inauterietarako egindako doinuez. Eta danborrada gutxi balitz, hona hemen bestelako burugabekeria guztiak. 1813ko abuztuaren 31n tropa ingeles-portuges-espainolak hirian sartu ziren, harresian Bretxa ireki ondoren, eta parean topatu zuten dena lapurtu, erre, hil eta bort...


Badator Kontxako estropada, arraun munduko estropada nagusia, gailurra. Aurten ere, izango da zeresana traineru donostiarra dela eta ez dela, eta zer edo zer esan nahi nuke urtero-urtero donostiarroi buruz errepikatzen diren hainbat topiko gogaikarriren inguruan. Hasteko, onartzen dut ez dela atsegina hasiera hasieratik atze-atzean geratzen den traineru baten ikuskizuna (azken urteotan pasa den bezala) eta kategoria kentzen diola estropadari (eta Donostiako klubei berei). Donostiako klubek dute ematen duten itxura horren ardura, eta zerbait egin beharko lukete hori konpontzeko (udala behin...


Mezu pare bat beherago hegaluzeari dedikatutako lerroen harira: Gipuzkoako kostako herri bateko plaza nagusian (ez, alegia, arrain bizirik apenas ikusi ez duten Erriberan), hau dio pintxo kartak: - Antxoak. – Bokeroiak (sic). Erdaraz, horra: - Anchoas en aceite. – Boquerones en vinagreta. Erdarazkoa ere ez da makala, baina euskarazkoa...


Nire lagun batzuek diote kristoren grazia duela bideo honek. Nire beste lagun batzuek diote pito graziarik ez izateaz aparte, oso gusto txarrekoa dela. Nik uste dut denbora libre gehiegi duela jende askok. Zuek zer uste duzue?


Gaur goizean, ez dakit zenbat kilo bonito (sic) harrapatu dituztela entzun dut euskarazko irrati batean. Beno, “bonitoa edo hegaluzea” esan dute, eta gero beste bi aldiz bonito bakarrik. Bitxia. “Bonitoa edo hegaluzea” esanez zein arrainez ari ziren argitu dute (argitu behar bazen behintzat), eta uste nuen gauza argitu eta gero euskarazko izena (hots, hegaluze) bakarrik erabiliko zutela, baina... Igual erredaktorea lehorrekoa izango da eta oso arraroa irudituko zaio hegalabur eta hegaluzeen mundua. Gero, lasai asko botako du, ordea, segapotoa asko erabiltzen dutela gazteek hitz egiteko... p...


Hasi berri da arraun denboraldia. Arrauna, kirol eder eta ikusgarria! Txiki-txikitako oroitzapen kuttunen artean daukat Kontxako estropada egunetako ikuskizuna: goizean goizetiko kaleetako zalaparta, kolorez jantzitako zaleak, arraunlari eta traineruak nahaspilan Kai Arriban, irabazteko grina, galtzeko beldurra, eupadak, elkarri ziria sartzeko gogoa, Portaletako apustuak, etxafuegoak, oriotarren sirena, Herri Irratiko trikiti melodia...     Arraunak, alderdi ludikoaz aparte, faktore emozional sendoak pizten ditu herritarrengan. Horretaz gainera, gaur egun, telebistari esker, ikus...


Ezaguna da Donostian –Pasaian eta Gipuzkoako ipar ekialdeko beste hainbat lekutan bezala– garrantzi handikoa izan zela eragin gaskoia. Eragin hori lausotuz joan da mendeetan zehar, eta, gaur egun, toponimoetan (Monpas, Urgull, Enbeltran, Sagues, Puiuelo –gaur egun, Fermin Kalbeton izena du kale horrek, herri ondarea hankapean hartu zuen erabaki ilustre baten ondorioz–, eta abar) eta zenbait abizenetan utzi duen aztarnaz aparte ez da ia ezer gelditzen. Agustin Anabitartek, Donostia liburuan (1930), XIX. mendean Donostiako kale sagardotegietan ohikoa zen joko hau azaltzen digu: “Ordea, norbai...


1) Adiskide bat India aldetik itzuli da, oporretan izan eta gero. Bide ez oso komertzialetatik ibili omen da, eta bertan ikusi duen miseria kontatzen ari zela, honakoa bota digu: “han konturatzen zara ze suertea dugun, han ikasten duzu hozkailua ireki eta jogurt bat jan ahal izateari benetako balioa ematen”... (!!??). Ez da horrelako “sermoiak” entzuten ditudan lehen aldia, eta beti mingainari kosk egin diot, edukazioz-edo. Nik ere ez dut psikologo merkearen sermoirik botako, baina benetan miseriaz inguratuta ikusi behar duzu zeure burua, mundu honetan pribilegiatu batzuk garela ikusteko? ...