Lutz Long jauzilariaren toalla

Falta zitzaiguna! Iker Jimenezen moduko txorrada parapsikologikoekin burua janda daukaten helduak nahikoa ez eta haurrei buruan pozoi hori sartzen hasiko ote gara ba?   Lehengoan, haurrei okultismoaren eta horrelako artaburukerien inguruko gaiak azaltzen zizkien liburu bat ikusi nuen salgai denda batean. Entziklopedia arin gisa, konbustio espontaneoa, Mothman, espirituak, poltergeistak, sendalari magikoak, leku sorginduak eta antzekoak eskura jartzen zizkien gaztetxoei, irudi alai eta testu irakurgarriz hornituta.   Ez zen kritika enpiriko bat, bufonada horien burugabeke...


Ez Zigic, ez Martí, ez Mark Gonzalez, ez Savio, ez David Castedo... Iñaki Badiolak masajista hau fitxatu beharko luke:


Sexuen arteko berdintasuna bilatzen duten ekimen batzuk hain justu kontrakoa lortzen dute. Hori dio, behintzat, gure kuadrillako ideologo teorikoak. Gabonetan opariak banatzen ibiltzen den Mari Domingiren azken urteotako asmakizuna jarri du adibide. Bere ustez, emakumeen figura prestigiatzeko sortu den pertsonaia hori, praktikan, Olentzeroren laguntzaile huts gisa ageri da, hau da, emakumearen bigarren mailako papera finkatzen du: Olentzero da garrantzitsua, eta Mari Domingi alboan du besterik gabe, edo Olentzero ezin joan den lekuetan agertzen da. Azken batean, 24ko gauean beti Olentz...


Antza, 2008an Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban jaiotako lehen haurrak etorkinen umeak izan dira (Nafarroari eta Iparralderi buruz ez dute ezer esan, edo ni ez naiz enteratu behintzat, edo "bertakoen" haurrak izango ziren...). Beno, Urte Berri On, denoi.


Atzo, ETBren iragarki baten bidez, jakin nuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Illumbetik erretransmitituko zutela. M hori ez zitzaidan hain arraroa egin ETBn, behean aipatzen ditudan RSSren kontu horiek ikusita, eta herri izenei buruz hartu dituzten erabakiak ezagututa. Hala ere, hain euskaldun-euskalduna den bertsolaritzarekin lotuta ikusteak halako min berezia eman zidan begietan. Esan bezala, inboluzio toponimikoa uste baino hurbilago dugu. Bertsolazaleen web gunera sartuta, ikusten dut zorionez Illunbe erabiltzen dela nagusi, baina ihes egin diela Illumberen batek (bai eta, n...


jmazkue izeneko batek estropadei buruzko hainbat bideo interesgarri jarri ditu Youtuben. Lehen sei bideoak Elias Querejetak 2001eko Kontxari buruzko dokumental bat dira. Bideo gustagarriak, arrauna maite dugunontzat.


Donostiako Kristina Enea parkearen sarrera nagusian hozkailu bat dago. Barruan liburuak dauzka, denen eskura. Emausen ekimena da: parkean dagoen edonork hozkailuko liburuak har ditzake, irakurri eta gero bertan uzteko berriro. Bertako liburu bat etxera eraman nahi izanez gero, etxean duzun bat utz dezakezu hozkailuan, besteentzat. Liburuak jendearengana hurbiltzeko modu berri bat da: nik neronek, hiruzpalau haur ikusi nituen parkeko bankuan eserita, hozkailuko liburuak irakurtzen. Hori behintzat lortu zuen, eta ez da gutxi, gaur egun!!!


Ez, ez... idazki hau ez da RSS jarioari buruzkoa. Larunbatean, ETBko futbol partiduan RSS jartzen zuen Realaren markagailuan (zero baten ondoan, noski), eta RSS hori zer den asmatu ezinik dabilela esateko deitu zidan atzo Anastasiok, kuadrillako erretxinak. Ba, buelta asko emanda ere, ez dut asmatzen... RSO, RSC edo RSD ulertuko nuke, baita, izen ofizialari erreparatuta, RSF ere. Baina RSS... zer ote da. Bueno, egia esan, ondotxo dakigu Anastasiok eta biok zer dagoen RSS horren azpian, baina ez dugu ulertzen zer pintatzen duen Realaren adierazgarri gisa ETBn.


Artaburuak artasoroetan sortzen dira. (Haur parkeetan ikusi ditudan hainbat jokabide txundigarriren ondorioz mamitutako esaldia. Azken aldian, hitzetik hortzera erabiltzen dut, edonon eta edonoiz. Patxi Lurraren eta aita (eta ama) berrion gogoetarako uzten dut.)


Transizioko lehen urteetan, euskal toponimoak euskal grafiaz idazteko joera sakondu zen, baita erdaraz aritzean ere. Ideologia espektru ia guztiak tazituki onartutako zerbait izan zen. Alegia, Donostiako toponimoak erabiliz, Alza Altza idazten hasi zen ia jende guztia, Eguía Egia, Igueldo Igeldo, Inchaurrondo Intxaurrondo, eta abar. Hala ere, azken urteotan, gezurrezko baskismoaren kareta kendu duten batzuek beren benetako gogoa islatzera ausartzen direnez, eta horrek sustatutako ezjakintasun faltsu batean ezkutatuz, Eguía, Alza, Igueldo eta antzekoak ikusten hasi naiz berriro. Uste dut zez...