2008/03/26 11:41:46.764 GMT+1
Webgunetxo hau egiterakoan, gure abiapuntua Piezas para un retrato liburua izan da, María López Vigil egilearena. Hainbat eta hainbat testigantza jasotzen ditu liburu honek Oscar Romerori ...
Aldaketa, konbertsio edo bihotz berritze handia ematen da bere bizimoduan. Hasierako urteetan, apaiz bezala eta gotzain laneko lehen urteetan ohizko fede bizi batetan murgilduta ikusten dugu ...
Rutilio Grande apaizaren hilketa da, hain zuzen ere lehen apaiz eraila El Salvadorren (104), Romeroren bihotzberritzearen abiapuntua.Bere fede tradizionalean, apaiz baten hilketak asko suposatu zuen. ...
Liburuan zehar argi eta garbi ageri dira Romeroren arazoak bere hitz ausarta eta ekintza konprometituagatik.Arazoak herri agintariekin eta familia aberatsekin. Hau prozesu luze baten ondorioa izan ...
“Mi otro temor es acerca de los riesgos de mi vida. Me cuesta aceptar una muerte violenta, que en estas circunstancias es muy posible, incluso el señor Nuncio de Costa Rica me avisó de peligros ...
Gure idazlana amaitzen dago. Esanguratsua Romeroren ibilbidea. Normalean zenbat eta urte gehiago eduki, gutxiago arriskatzen dugu gure bizimoduan. Romerok alderantzizko bidea egin zuen: edadean gora, ...
Bukatu orduko, hona Romerok El Salvadorreko katedralean, 1978. Irailaren 3an eginiko homiliaren pasartetxo bat. Egun horretan Jer 20, 7-9 suertatzen da igandeetako irakurgaien artean. Hona Jeremiasen ...
Kristok gizon egin nahi izan du, berak dakarren Aitaren argia gizon-emakume eta herri guztien bizitza bihur dadin. Badakit zuetariko asko asaldatu egiten dela hitz hauekin eta uste dutela eta diotela ...
Posted by: romero.2008/03/26 11:41:46.764 GMT+1
Tags:
askapen
oscar
romero
erlijioa
teologia
urteurrena
| Permalink
2008/03/26 11:38:13.091 GMT+1
Webgunetxo hau egiterakoan, gure abiapuntua Piezas para un retrato liburua izan da, María López Vigil egilearena. Hainbat eta hainbat testigantza jasotzen ditu liburu honek Oscar Romerori buruzkoak.Egia esan oso atal autobiografiko gutxi dago. Hala ere, sarri bere hurbileko lagun eta lankideen hitzak direnez pertsonaia honen barne erretratua egin dezakegu.
Oso liburu hunkigarria da, emozioz idatzita eta ez neutraltasun hotz eta aseptiko batekin. Idazleak ere parte hartzen du testigantzen aukera egiterakoan eta idazteko eran. Behin baino sarriago, negar malkoak ere ateratzen dira pasarteok irakurri eta pertsonaiarekin eta herriarekin identifikatuz.
Nire kasuan, hortik aparte, azken urteotako bizipenak gogoarazi dizkit liburuak, jakinik Ekuador eta El Salvadorreko egoera ez dela berdina. Hala ere baserrietako elkarteen egoera, jende xehearen larritasunak, fede bizia... oso antzekoak dira.
LÓPEZ VIGIL, MARÍA, Monseñor Romero. Piezas para un retrato, UCA editores, San Salvador, 1993. Guk dakigula gaztelaniaz sei argitalpen izan ditu gutxienez liburu honek, El Salvador eta Cuban, et itzulpenak ingelesez, frantseseraz eta alemaneraz.
Posted by: romero.2008/03/26 11:38:13.091 GMT+1
Tags:
askapen
oscar
romero
erlijioa
teologia
urteurrena
| Permalink
2008/03/26 11:34:36.611 GMT+1
Aldaketa, konbertsio edo bihotz berritze handia ematen da bere bizimoduan. Hasierako urteetan, apaiz bezala eta gotzain laneko lehen urteetan ohizko fede bizi batetan murgilduta ikusten dugu Romero.Denon lagun izan nahi, baina adiskide min aberats asko. Pobreenganako bada aukera eta ardura bat, baina apolitikoa, egiturak ukitu gabe.
Medellin hirian eman zen Amerikako Gotzain Konferentzia dela eta ez dago hasieran bat ere konforme: “El vivía en pie de sospecha, no arrancaba. Desde un comienzo, cada vez que yo o cualquiera le mencionaba Medellín, el hombre se ponía nervioso y de qué manera le agarraba un tic” (65 or).
Aipamen berezia merezi du Los Naranjosetako Nekazarien hezkuntza etxearekin izan zituen gorabeherak. Hango hezitzaileen aurka apaiz komunistak zirela eta salaketa zegoen. Zuhur eta zalantzaz beterik ibili zen horretan Romero. Eta istiluak ere izan zituen (68-70).
Hala ere, bere ideologia guztia arren, ez zituen bazter batera utzi baserritarrekin elkarrizketak (65), Jainkoaren Hitzari buruzko elkarrizketak (67).
Profetikoa eta poetikoa gertatzen da santugile batekin daukan elkarrizketa (70), baserri munduko poesiaz beterik, santugileak laster bertako santu baten irudia egingo duela iragartzen dionean.
Eliz eredu ezberdinak, apaiz joera ezberdinak... ez dakit nik Jainko irudi ezberdinak ez ote dauden borrokan. Azkena zaila da justifikatzen, baina lehen bi puntuak argi eta garbi agertzen zaizkigu gotzaiberri San Migueleko apaizekin egiten duen lehen bilera (56).
“Zer itxaroten duzue gotzain honengandik?” galdetzen die elizbarrutiko apaizei. Apaiz bat estipendioak direla, beste bat bilerak direla... eta badira gutxi batzuk, honela diotenak:
“Monseñor, lo que esperamos es que usted nos deje equivocarnos. Y si nos equivocamos, usted nos dé razones y no órdenes”.
Posted by: romero.2008/03/26 11:34:36.611 GMT+1
Tags:
askapen
oscar
romero
erlijioa
teologia
urteurrena
| Permalink
2008/03/26 11:31:09.167 GMT+1
Rutilio Grande apaizaren hilketa da, hain zuzen ere lehen apaiz eraila El Salvadorren (104), Romeroren bihotzberritzearen abiapuntua.Bere fede tradizionalean, apaiz baten hilketak asko suposatu zuen. Horren ondorengo ekintzek (hiru egun eskola gabe ikastetxe katolikoetan, meza bakarra bere hiletarako beste guztiak bertan behera utzita...) zurrumurru eta arazo asko ekarri zuen.
“Ese aplauso ratifica la alegría profunda que mi corazón siente al tomar posesión de la arquidiócesis y sentir que mi propia debilidad, que mis propias incapacidades, encuentran su complemento, su fuerza, su valentía, en un presbiterio unido. ¡El que toca a uno de mis sacerdotes a mí me toca! (109)” hileta elizkizuneko hitzak ditugu.
Alde batetik bere ahulezia aitortzen du jendearen aurrean, bestetik bere apaiz eta herriarekin bategin nahia: barne kontraesan honek jarraitu egingo du bere bizi guztian.
“Herri bateoa” une honetan izan zuela dio testiguak (109), ur-bateoa eta odol-bateoarekin konparaturik.
Bere aldaketa eta bihotzberritze bidea horretan doa.
Alde batetik bere artzapezpiku lanean eraginkortasuna bilatu: Caritasen (124, 120), irratian (123, 129).
Baina era berean pobreak eskaintzen dion janari apurra onartzen ikasi (119) bere txikitasunaren ezaugarri, jendeari entzun eta orduak eta orduak eman horretan (128, 134),...
Bere aldaketa eta horren arrazoiak kontatzen dizkio lekuko bati, honela bukatuz:
“Cambié, sí, pero también es que volví de regreso” (148-149), horrela laburbilduz: herritik Erromara, eta gero umeen heriotza, miseria, nekazarien hilketak, pobrezia, Rutilio apaizaren hilketa ikusirik herriarengana itzuli.
Kasu bat aipatzekotan, Felipe Chacón izan zenaren gorpua aurkitu zutenean, desitxuratua, zakurrez inguratua, aurpegiko azala kenduta: ez al da Isaiasek kantatzen duen Jainkoaren zerbitzariaren irudia bera? (162)
Posted by: romero.2008/03/26 11:31:09.167 GMT+1
Tags:
askapen
oscar
romero
erlijioa
teologia
urteurrena
| Permalink
2008/03/26 11:27:33.051 GMT+1
Liburuan zehar argi eta garbi ageri dira Romeroren arazoak bere hitz ausarta eta ekintza konprometituagatik.Arazoak herri agintariekin eta familia aberatsekin. Hau prozesu luze baten ondorioa izan zen. Hasieran euren laguna izan bazen ere, urteak aurrera joan eta aldendu egiten zaizkio, eta azkenean aurka jarri. Jende aberats horrek ezin du jasan bere gehiegikeriazko jabetzaren aurkako hitzarik, eta gutxiago Eliz goi agintari baten ahotik badator.
Arazoak epaileekin, haien epelkeriagatik (180), irratiaz ere zabaltzen ziren bere igandeetako sermoietan ageri zirenak.
Arazoak militarrekin, eta Junta militar eta bere gobernu txotxongiloekin...
Bere garrasia Amerikako Estatu Batuetako lehendakariari ere zuzenduko dio gobernu errepresiboari ematen dion laguntza ekonomiko eta militarragatik.
Baina Romero era berean kritikoa da gerrillari eta oposizioko taldeekin, eta zerbait esan beharra badauka, askatasunez esango die.
Nire ustez, hala ere, bere barru barruan arazo gehien sortu zizkioten iskanbilak, Eliz barruko jendearekin izandakoak dira.
Ikus dezagun puntutxo hau astiroago.
“Estos curas han armado una cosa que se llama Iglesia Popular, que no es nuestra Iglesia del Vaticano, la Iglesia que dirige el Papa, la Iglesia de la que nosotros somos creyentes” (156) esan omen zuen behin Roberto D´Aubuisson militarrak, telebistaz, Romeroren argazkia erakutsiz. Militar honek hain zuzen ere, eman zion tiro Romerori meza ematen zegoela, bere bizia akitu zien tiro erailea.
Hitz horiek gogorrak dira, baina hauen arabera, hiltzailea eta eraila, biak ari dira Jaunaren izenean!!!
Kasu larri hauetara heldu aurretik, hor daude arazoak El Salvadorreko gotzainekin (226), Nuncioarekin (174), Pueblako Gotzain Konferentzian izanikoak (223), Aita Santuarekin (284)...
Bere sensibilidadeko pertsona batengan horrek guzti horrek egonezina eta zalantza sortzen zizkion. Zeresanik ere ez bakardadea Elizako goi agintarien artean.
Aukera bat egiterakoan, lekukoek maiz azaltzen digute hitz egiteko eta elkarrizketa luzeak egiteko ohitura zeukala. Taldeka eginiko bilerak ere, arazoa larria bazen ongi asmatzeko irtenbidean. Eta beti beti, otoitz luzeak, Jainkoarekin hitz egin ilunpean argia ikusteko, aukeran bide zuzena asmatzeko, arazoetan indarra eukiteko .
“Yo le pregunto mucho al Señor en la oración si estoy equivocado y espero que él me ilumine. Se lo pido a ustedes también. Díganmelo, ayúdenme a aclararme” (300).
Hain larria gertatu zitzaion egoera hau, barne krisia, zalantza, batzuen konprentsio eza... azkenean ea burutik gaizki ote zegoen bururatu zitzaion. Hori dela eta, beste nortasun batetan ezkutatuta, Mexikora joan zen psikiatra batengana. Hiru egun egin zituen bertan azterketak, testak eta elkarrizketak egiten medikuarekin. Azkenean aitortu zion nor zen eta bere bisitaren zergatia (301-303). Medikuak argi esan zion burutik sano zegoela, oso sano, nekatuta, hori bai, eta atseden egun batzuk hartzeko.
Romeroren zalantza nagusi bat ea askea zen hainbat eraginen artean zen.
Halako pertsona batek halako bitartekoak hartzeko, barruko egonezina eta zalantza astun eta handi egin zitzaizkiolakoan izan behar. Mexikon, batzuen eta besteen presiopetik libre, bere burua sano ote zegoan ziurtatu nahi zuen laguntza neutral batekin. Jeremias gureak ez zituen bere garaian halako mediorik, eduki bazituen, ez ote zen joango medikuarengana?
Posted by: romero.2008/03/26 11:27:33.051 GMT+1
Tags:
askapen
oscar
romero
erlijioa
teologia
urteurrena
| Permalink
2008/03/26 11:15:50.611 GMT+1
“Mi otro temor es acerca de los riesgos de mi vida. Me cuesta aceptar una muerte violenta, que en estas circunstancias es muy posible, incluso el señor Nuncio de Costa Rica me avisó de peligros inminentes para esta semana...Pongo bajo la providencia amorosa de Dios toda mi vida y acepto con fe en él mi muerte por más difícil que sea (...). Me basta para estar feliz y confiado saber con seguridad que en El está mi vida y mi muerte, que a pesar de mis pecados, en él he puesto mi confianza y no quedaré confundido y otros proseguirán con más sabiduría y santidad los trabajos de la Iglesia y de la Patria” (bere azken erretiro espiritualean, 1980. Otsailaren 25ean) (355).
Hitz gogorrak. Hitz argiak. Jakitun dago arriskuan bizi dela.
Hasieran nekazariak, oinarrizko kristau elkarteetako kideak eta katekistak izan ziren erailak. Ondoren apaizak. Bere fedeak ez zion ezkutatzen bere bizia arriskupean, arrisku larrian zegoela.
“A mí también, pronto me van a barrer a mí también...” (368) esan omen zuen martxoaren 17ean.
Militar bat ere joan zitzaion adi egoteko eta seguridade pertsonala eskaintzera (369-370), beraz zurrumurrua zabalduta zegoen.
Kazetari batzuei ere, Mexikoko Excelsior egunkarian agertzeko, honela esan zien:
“Sí, he sido frecuentemente amenazado de muerte, pero debo decirle que como cristiano, no creo en la muerte sin resurrección. Si me matan, resucitaré en elpueblo salvadoreño. Se lo digo sin ninguna jactancia, con la más grande humildad. Ojalá, sí, se convencieran de que perderán su tiempo. Un obispo morirá, pero la Iglesia de Dios, que es el pueblo, no perecerá jamás” (370-371).
Romerok bertan, Kristoren piztueraren fedeaz, Jeremiasen aldean abantaila handia dauka. Arazoa arren, heriotza hurbil sentitu arren, piztueraren fedeak bizkortzen du fededuna.
Eta Romero bizizale da, ez da gaixo bat edo masokistaren bat.
“Se lo digo honradamente: yo no tengo vocación de mártir, no la tengo. Claro que si eso es lo que Dios pide de mí, ni modo. Yo sólo le pido entonces que las circunstancias de mi muerte no dejen ninguna duda de lo que sí es mi vocación: servir a Dios, servir al pueblo. Pero morir ahora no, quiero un poco más de tiempo...” (371).
Gizakia hemen barne barnetik puskatuta ikusten dugu: alde batetik bizi nahi du, ez da martiria... Zereginak ditu, egitasmoak, bere Eliza eta herriarekiko betebeharrak... Bestetik jakitun dago bere pastorala bide berdinetik jarraitu ezkero, heriotza hurbil duela. Nahi eta ezin. Bizi eta hil. Jaunaren hitzari zintzo erantzun arazoa arazo...
Egun gutxi barru, martxoaren 24ean, arratsaldeko 6etan, Meza ospatzen zegoela balaz hil zuten “profeta zela ez zekien profeta” (198), Oscar Romero.
Posted by: romero.2008/03/26 11:15:50.611 GMT+1
Tags:
askapen
oscar
romero
erlijioa
teologia
urteurrena
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2008/03/26 10:33:10.198 GMT+1
Gure idazlana amaitzen dago. Esanguratsua Romeroren ibilbidea. Normalean zenbat eta urte gehiago eduki, gutxiago arriskatzen dugu gure bizimoduan. Romerok alderantzizko bidea egin zuen: edadean gora, profeta bilakatu zen herri harentzako. Ez berak hala nahi izanda, herriak eskatu eta Jainkoarekin otoitz luzeetan elkarrizketatuta baizik.Elizaren hierarkian gorantz egin beharrean, une batez behera begiratu, bere herriaren sufrimendua eta fedea sufritu eta sinistu eta bihotzberritu zen.
Ez arazorik gabe, tentsio artean baizik. Jeremiasek Erregeri egiten bazion oihu, bere apaiz eta jauntxoei, Romerok Gobernuari, militarrei, herriaren goseaz asetzen direnei egingo die salaketa.
Alde handia ostera, Romerok Kristo berpiztuarengan jarri du esperantza eta horrek beste kolore bat ematen dio bere barne barneko egonezinari. Beraz azken hitza bizitza da:
“El país está pariendo una nueva edad y por eso hay dolor y angustia, hay sangre y sufrimiento. Pero como en el parto, dice Cristo, a la mujer que le llega la hora sufre, pero cuando ha nacido el nuevo hombre se olvidó de todos los dolores.
¡Pasarán estos sufrimientos! La alegría que nos quedará será que en esta hora de parto fuimos cristianos, vivimos aferrados a la fe en Cristo, y eso no nos dejó sucumbir en el pesimismo.
Lo que ahora parece insoluble, callejón sin salida, ya Dios lo está marcando con una esperanza. Esta noche es para vivir el optimismo de que no sabemos por dónde,pero Dios sacará a flote a nuestra patria y en la nueva hora siempre estará brillando la gran noticia de Cristo” (397).
Posted by: romero.2008/03/26 10:33:10.198 GMT+1
Tags:
askapen
oscar
romero
erlijioa
teologia
urteurrena
| Permalink
2008/03/25 20:24:58.918 GMT+1
Bukatu orduko, hona Romerok El Salvadorreko katedralean, 1978. Irailaren 3an eginiko homiliaren pasartetxo bat. Egun horretan Jer 20, 7-9 suertatzen da igandeetako irakurgaien artean. Hona Jeremiasen testua:
“Liluratu egin nauzu, Jauna,
eta ni zure lilurapean erori;
bortxatu egin nauzu eta menperatu.
Barregarri gertatu naiz egun osoan,
burlaka ari zaizkit denak.
Hitz egin behar dudan bakoitzean
garrasi egin behar izaten dut
laguntza eske,
indarkeria eta zapalkuntzaren aurka
hots egin.
Zure hitza iragartzen dudalako, oi Jauna,
irain- eta iseka-bide naiz egun guztian.
Pentsatu izan dut:
“Ez dut berriro Jauna aipatuko,
ez dut haren izenean hitz egingo”.
Baina, orduan, suaren antzeko zerbait
sentitzen dut barruan,
eta hezurretaraino erretzen nau;
saiatzen naiz itotzen, baina ezin!”
Eta orain irakur ditzagun Oscar Romeroen komentarioa:
“Pero el ejemplo, para mi, mas conmovedor en esta mañana es el de la primera lectura: el profeta Jeremías. Yo no encuentro en la Biblia unas frases que expresen más al vivo la crisis de un hombre en sus relaciones con Dios.
Me sedujiste, -le dice al Señor- me has engañado, me has dicho que me mandabas a arrancar, a destruir; pero también a construir, a plantar, a edificar y de mi boca de profeta, donde quiere salir sólo lo que tú dices, no sale más que violencia, guerra, destrucción. Imaginen hermanos, el temperamento de Jeremías, un profeta dulce, un profeta más inclinado al amor, un profeta de delicadezas espirituales que representa precisamente, en el Viejo Testamento, la figura dulcísima de Cristo; pues este profeta de amor, de dulzura, de ternura, de bondad, es escogido por Dios para anunciar a un pueblo pecador, la destrucción, la amenaza de Dios si no se convierten. ¡Y le duele! Cuántas veces, dice, quise callar la voz de Dios en mi y la palabra de Dios era en mis huesos como fuego que devora y me obliga a hablar. Esta es la crisis del profeta. No quisiera decir lo que dice, pero Dios le manda a decir. (...)
Para que vean que la Cruz no es conformismo. Es exigirle al hombre, muchas veces, hasta contra su temperamento, contra su modo de ser, es lo que está pidiendo Cristo a Pedro: que no se acomode, que no se instale, que van a subir a Jerusalén a sufrir. Es lo que llora el profeta Jeremías, es lo que siente en esa misión durísima”.
Posted by: romero.2008/03/25 20:24:58.918 GMT+1
Tags:
askapen
oscar
romero
erlijioa
teologia
urteurrena
| Permalink
2008/03/24 21:46:14.218 GMT+1
Kristok gizon egin nahi izan du, berak dakarren Aitaren argia gizon-emakume eta herri guztien bizitza bihur dadin. Badakit zuetariko asko asaldatu egiten dela hitz hauekin eta uste dutela eta diotela Barri Onaren iragarpena albo batera utzita, politikan sartu naizela.
Baina nik ez dut salaketa hau onartzen. Izan ere, ni gogotik ahalegintzen naiz Batikano II.ak, Medellin eta Pueblako biltzarrek bultzatu nahi izan duten guztia, idatzita eduki eta teorian ikasteaz gain, bizitzen eta gaur eguneko gure errealitate gatazkatsu honetara ekartzen Berri Ona behar bezala iragarriz... gure herriarentzat. Horregatik, Jaunari eskatzen diot aste osoan zehar, herriaren deiadarra eta hainbeste krimenek sortutako samina; hainbesteko gogorkeriak sortutako bidegabekeria jaso eta biltzen dudan bitartean; Jaunari eskatzen diot, beraz, eman diezadala kontsolatzeko, salatzeko, bihotz berritzera deitzeko hitz egokia. Eta basamortuan oihu dagien ahotsa bada ere, badakit Eliza bere lana betetzeko ahaleginetan ari dela (...)
Eta honen guztiaren inguruan, gaur goizeko eredua zoragarria da: Estatu Batuetako Jesusen jarraitzaileak honaxe etorri dira, hemengo, Salvadorreko Jesusen jarraitzaileekin konpartitzera; eta eurak, iparraldeko nazio boteretsuan, bertako gizarteko bidegabekerien aurkako Berri Onaren ahotsa dira... Horrela, euren elkartasuna erakustera datozkigu, guk ere, Jainkoaren herri garenok hemen, El Salvadorren, jakin dezagun adoretsu salatzen geure gizarteko bidegabekeriak (...)
Gaurko Jaunaren hitzen argitan, izenburu hau daraman nire haurnasketa aurkeztu nahi dizuet: Eliza, norbere eta komunitatearen askapenerako zerbitzua.
Hiru ideia hauek izango dira nagusi gaurko sermoian: 1.: Pertsonaren duintasuna da askatu beharreko lehena. 2.: Jainkoak herri oso bat salbatu nahi du. 3.:Askapenak duen trazedentzia, bere benetako eta azken neurria.
Anaia-arreba maiteok: oso interesgarria litzateke orain aztertzea zer egin duen azken hilabeteotan egoera ezin txarragotik atera nahi gintuen gobernu berriak, baina ez dut gehiegi luzatu nahi. Eta egitan egin nahi dena herriaren antolaketa lanari burua moztu eta herriak aurrera eraman nahi duen prozesua oztopatu, hori egin nahi bada, ez dago aurrera egin dezakeen beste prozesurik. Gobernu batek beren erraiak herrian sustraituta izan ezean, ez du zereginik; eta are gutxiago odolez eta saminez inposatu nahi izanez gero(...)
Armadako gizonei dei berezia egin nahi nieke; zehatzago, kuarteletako Poliziaren Guardia Nazionaleko kideei. Anaiok, herri berekoak zarete, zuen anaia-arreba nekazariak ari zarete hiltzen; eta gizon batek eman lezakeen hiltzeko aginduaren gainetik dago Jainkoaren legea, EZ INOR HIL dioena. Soldadu bakar bat ere ez dago behartuta bere Jainkoaren legearen aurkako agindu bat betetzera... Lege inmoral bat ez dago inor betetzera behartuta... Bada garaia zuen kontzientzia berreskuratu eta, bekatuaren esana baino zuen kontzientzia horren esana egiteko.
Eliza Jainkoaren eskubideen, Jainkoaren legearen, giza duintasunaren, pertsonaren defendatzailea da; ezin da, beraz, isildu honenbesteko nazka sortzen duen egoera honen aurrean. Gobernuak serioski eta benetan kontuan hartu beharra du aldaketek ez dutela ezertarako balio odoletan blai egiten badira... Beraz, Jainkoaren izenean; bere arrangurak eta kexuak zeruraino iristen diren herri honen izenean eskatzen dizuet, erregutzen dizuet, agintzen dizuet Jainkoaren izenean: eten dadila errepresioa!!! Elizak bere askapena aldarrikatzen du gaur Liburu Santuetan ikasi dugun bezala. Eta askapen honek, gaur egun, gizakiaren duintasunaren errespetua, herri osoaren ona eta Jainkoari begira dagoen, eta bere indarra eta itxaropena Jainkoagandik datorkion trazendentzia suposatzen du.
Oscar Romero, 1980ko martxoaren 23a
San Salvadorreko Katedrala. Bere martirioren aurreko azken homilia.
Posted by: Oscar Romero.2008/03/24 21:46:14.218 GMT+1
Tags:
askapen
oscar
romero
erlijioa
teologia
urteurrena
| Permalink
Next posts