2010/03/06 11:37:07.480 GMT+1
Nafarroako AHT Gelditu! Elkarlana AHT-ren egoerari buruzko azken adierazpenaren aurrean
Egun Estatuak bizi duen krisi ekonomiko larriaren ondorioz, AHT-ren proiektua finantzatzeko moduak ika-mika dialektiko batean murgildu ditu UPN nahiz PSN ere.Antza, bi alderdi politiko hauek aurreikusitako finantzatzio mota, Estatua eta Nafarroako Gobernuaren arteko hitzarmen ekonomikoarena alegia, ezinezkoa baita gaur egun. PSN-k obra hasiera Nafar Gobernuak bere gain hartu behar duela esaten duen bitartean, UPN-ek obrek suposatzen duten ditutza izugarria lehen unetik Estatuaren esku uztearen aldekoa agertzen zaigu.
Egoera honen aurrean, AHT Gelditu! Elkarlanak honako hau adierazi nahi du:
1.- UPN-k eta PSN-k AHT-ren proiektuaren inguruan nafarroako jendartearen baitan eman beharreko benetako eztabaida izkutatu eta sahiesteko nahian dabiltzala uste dugu. Bi alderdi hauek, eztabaida parametro formalen inguruan kokatzeko saiakeraren aurrean guk indarrean den garraio, mugikortasun eta lurralde antolaketa ereduaren baitan nahiz nafarroako gizartearen behar sozialen baitan kokatzen dugu eztabaida.
2.- AHT-ren proiektua egin nahi dutenen, bereziki UPN eta PSN bezalako alderdien, hipokrisia salatu nahi dugu. Alde batetik krisiaren erruz AHT-ren aurreikuspenetan eragindako arazo guztiak onartzen dituzten bitartean, bestetik era batera edo bestera nafarroako herritar bakoitzak proiektua finantzatzeko ordaindu beharko genituzkeen 4.700 euroak ordainarazteko lotsarik ez dute. Badirudi UPN eta PSN-rentzat krisia beraiek bakarra pairatzen dutela eta ez gaineko herritar guztiok.
3.- Guzti honengatik, informazioa eta eztabaida zabaltzeko eskatzen diogu UPN-ri eta PSN-ri. Egun izaten ari diren jarrera inposatzailea alde batera utzi eta nafarroako gizartea izan dadila inoiz Euskal Herrian planifikatu den proiektu erraldoiena egin ala ez erabakitzen duena.
Nork: Martintxo.2010/03/06 11:37:07.480 GMT+1
Etiketak:
elkarlana
politikariak
adierazpenak
aht
krisia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat