sare zabalean

zientzia, teknologia eta askatasuna

Heldu da dagoeneko zientzia eta teknologiak oinarritzat izan beharko luketen laugarren printzipio bat (beti ere, noski, nire eritziz, ziur bait nago norbaitek dudatan jartzerik izango duela...) - Zientzia eta teknologia gizartearen beharretara oinarritu behar lirateke, ez gizartea zientzia eta teknologiaren emaitzetara. Azkenengo boladan, ikertu ala hil lemapean, hainbat ikerketa eta horien emaitzak ikusi ostean, nire buruari benetan txoratu garen galdetzen diot. Asetuta nago ikerketa eta berrikuntza gure salbatzaileak izando direla entzuten, eta hori oinarritzat hartuaz, ikerketa ber...


Azkenengo artikulua idazten ari nintzela nire buruari lan bat jartzea erabaki dut: Zientzia eta Teknologia lagungarri izan daitezen kontutan izan beharreko printzipio batzuk jaso eta ikertzea. Dagoeneko, bi printzipio agertu dira idatzitako artikuluetan: 1.- Teknologia berak badu pertsonen askatasuna errazteko ahalmena. Norberak teknologiaz egiten duen erabileran dago gakoa. 2.- Zientzia edo Teknologia jakin baten arrakasta baldintza jakin batzuen baitan dago. Baldintza horiek ematen ez badira, teknologiak ez du askatasuna errazteko ahalmenik izango. Beraz, baldintzak jorratzea da lehentasu...


Badirudi OLPC (One Laptop per Child) ekimena aurrera dihoala. Martín Varsavsky-ren Blog-ean ikusi ahal izan ditut kaleratzear dauden ordenagailuen diseinua eta Nicholas Negroponterekin izan duen elkarrizketa baten oinarrituta badirudi dexente aurreratu dutela.   OLPC MIT Media Lab-ek koordinatutako proiektu bat da non 100$ balioko duen ordenagailu bat lortzea du helburu munduko haur guztiek bat izan dezaten. Ideia izugarri interesgarria da eta lorpena are interesgarriagoa. Dena dela, badago ulergaitza egiten zaidan zerbait proiektuak bere helburu orokorra lortu nahi badu, hau da,...


Azkenaldixan ofizinatik kanpora ibiltzia asko tokatzen jata. Egun osua kanpuan pasau ta 1, 2, 3, 4,... 44 email... Eskerrak erdixak SPAM diala! Azkenian SPAMari eskerrak emon bihar! Bueno, oindiok 22 gelditzen jataz eta irakurtzen jun ahala, batzuen kasuan, kolore ilun bat etortzen jata burura... Baina hau dana historia bihurtu da zer eta teknologiari esker. Oin dala urtebete mugikorren enpresa batetik promozio bat jaso nuen. Emailak irakurtzea posible zan aparatu bat eta email zerbitzua oso prezio onian. Hau da nire salbazinua pentsau eta ordutik hemen nabil, benetan askeago edo esklabu h...


Berandu nabil, atzoko berriak gaur irakurtzen... Idatzi honen izenburua madri+d web orritik atera dut, konkretuki bertan argitaratu den artikulu baten izenburutik (espero dot plagio egiteagatik ez salatzea...;-) Gure gaiaren ildotik, interesgarria oso iruditu zait Txetxu Ausín bilbotar filosofoak madri+d web orrian idatzitako artikulua. Behin eta berriz aurkitu dezakegu zientziak eta teknologiak mantentzen duten inkoherentzia. Badirudi ikerketen emaitzak eta ezagupen berriak denon onerako izan beharko liratekela, baina nire ustez, baieztapen honen lehen kontraesana osasun, mediku...


Egunon!

5
sarezabalean 1456152656460 sare zabalean | 2006-03-03 08:05

Egunon! hemen daukazue jaioberri bat. Lehen bits izpiak aurpegian eman eta begiak zabaltzearekin bat egun ona opa die sarea osatzen duten pertsona guztiei. Jaioberri honek badauka bere zeregina sare zabalean, eta lepotik eutsiko dio bere izateari. "Zientzia, teknologia eta askatasuna" lelopean izkutatzen den nortasuna piskanaka-piskanaka denon zerbitzura jarri nahi du. Informazio eta gogoeta puntu bat eskaini. Hori bai, informazioaren objetibotasuna erabat alde batera utziz. Aspertuta gaude jada denak zeinen objetiboak diren entzuteaz eta gero beraien hitzak izkutatzen duten maltzurkeria le...