Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/02/16 09:38:29.654 GMT+1

aizpuru&indezent (Ilusioz beteriko proiektu berria)

Gaurkoan ere beste proiektu berri bat aurkezera nator. Aurrekoan, Imanol Aizpuru handiarekin izan nintzen eta zerbeza eta zerbeza artean, buruan bueltaka zerabilen ideia bat proposatu zidan. Kontua da, azken aldian asko marrazten aritu dela eta marrazki batzuekin zerbait ezberdina egiteko gogoa zuela. Orduan nitaz oroitu zen (asko eskertzen diodan gauza) eta bere marrazki bati testua jartzea proposatu zidan.

Asko gustatu zitzaidan ideia baina behin harremana sendotuta haur bat besterik ez izateak ez ninduen gehiegi konbentzitu eta horregatik, lanari jarraipena ematea erabaki genuen. Proiektuak badu pike edo reto kutsu bat gainera. Lehenik, berak marrazki bat emango dit eta nik testua jarriko diot, ondoren nik testu bat idatzi eta alderantzizko bidea egingo dugu eta horrela jarraituko dugu nazkatu arte.

Hala ere, bada biok komunean dugun zaletasun bat, proiektu honetatik kanpo geratu ezin zena; musika alegia. Imanolek, lanean dabilenean beti izaten du diskaren bat edo beste erreproduktorean kea atera beharrean eta nik ere gauza berdina egin ohi dut. Horregatik, lan hauek hiru zati izango dituzte; marrakia, testua eta musika edo soinu banda. Proiektu polita iruditzen zaigu eta ilusio handiz ekin diogu lanari.

Ideia, hilabeteko bat egitea da eta lehen haurtxoa bukatzear gaude. Azken ikutuak eman bezain pronto blog honetan izango duzue ikusgai, irakurgai eta entzungai. Ea nola irteten den.

Nork: indezent.2007/02/16 09:38:29.654 GMT+1
Etiketak: musika testuak aizpuru_indezent marrazkiak | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Bejondeizuela! Tandem emankorra izango da, ziur...

Nork: axi olano.2007/02/16 09:47:24.452 GMT+1
http://www.blogak.com/zabormila

Esto huele a komplot, pero del bueno...animo eta ia zer nolako zuhaitza ateratzen den horrelako hazi emankorretik...zuen ekutik etorriko al da artearen erreboluzioa????Who knows

Nork: bewater.2007/02/16 15:21:33.740 GMT+1
www.blogak.com/bewater

Hem sorry I let you a message on:
"2006/12/18  Eta gaur... azterketa!"

Nork: Lebster.2007/02/16 15:53:26.908 GMT+1
http://www.indezent.splinder.com/

I’m sorry Lebster but answer your cuestion in english is very complicated to me because my english is very bad but I’ll try. The indezents is word-game between euskera, spanish and english. “Indecente” in spanish means “not decent” but in euskera “c” don’t exist and for this I write with “z”. “the indezents” is a english joke to the name to seem a rock&roll band. This elucidation don’t means tha we are a not decent people because the indezent is a gratefull concept. Sorry my english but I think that this words are the better thing that I write iin english in my life ;).

Good life for Cento and yes, eukera isn’t a indoeuropean language ;)

Nork: indezent.2007/02/16 17:49:28.641 GMT+1

proiektu interesgarria ematen dik zuenak; kuriositatea zeukiat ze emaitza emango dituen zuen zerbezen inguruko kontuek.

nik inglesez ere ez diat nibel handirik baña horrelako esplikazio eman eta gero, Cento'koa gustora geatuko oan.

Nork: i eme.2007/02/16 22:17:08.399 GMT+1

...zeoze ulertzen badik ez zebilek gaizki...

Nork: indezent.2007/02/17 16:53:33.673 GMT+1

Thanks a lot!!! And thanks also for yuor translation! Good luck for everything and I do hope to visit euskera soon. Bye!

Nork: Lebster.2007/03/05 11:47:52.914 GMT+1
www.indezent.splinder.com

Errenferentziak:

...>The Indezents hikheuk Produxions (Finlandian Division) 2007/09/23 22:00:29.776 GMT+2 Little Miss America (aizpuru&indezent) aizpuru&indezent Arratsaldeon denoi! Bai ni naiz, ekuado...

Erreferentzia: Little Miss America (aizpuru&indezent) - The Indezents 2007/09/23 22:13:21.020 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.