Bi egun daramatzat diska honi bueltak eman eta eman eta ez naiz nazkatzen (sukaldean ari zarela, horrelako musika baduzu soinu banada moduan, dena goxoago irteten da). Son handia hartzen ari da Wolfmother talde australiarra azkenaldian baina erenegun arte ez dut diska osoa entzuteko paradarik izan. Aurreko udan, Gasteizko Azkena Rock Festivaleko talde sorpresa izan ziren eta han izan ziren guztiak ahoa bete hortz utzi zituzten. Gerorago, Ben harperri eginiko elkarrizketa batean, azkenaldian gehien entzuten zuen taldea zela aitortu zuen. Ez dira erreferentzi txarrak baina diska entzun ondoren, ez dute espektatibarik zapuztu.
Beste puta-semeren batek gu baino zorte gehiago izan eta Londresen talde australiarra zuzenean ikusteko aukera izan du. Ea ez den denbora gehiegi pasatzen berriz ere gurera etortzen diren arte eta hirukote aussie honetaz gozatzeko aukera izaten dugun. Afroa itzuli da eta indarrez dator!! Gora Ama-otsoak! Aauuuuuuuuuuuuuuuuuuuuu!!
Erantzunak
Auuuuuuuuuuuuuuuuu!
Nork: i eme.2007/02/09 15:26:40.024 GMT+1
Nork: indezent.2007/02/09 16:41:29.111 GMT+1
Nork: i eme.2007/02/09 20:04:05.621 GMT+1
Nork: bewater.2007/02/11 15:08:42.143 GMT+1
Nork: indezent.2007/02/11 17:27:37.367 GMT+1
Pufa!!! Kriston kantua!!! Astelehena ganoraz hasteko egokixa!!!
Nork: nerediamond.2007/02/12 13:08:39.898 GMT+1
Nork: indezent.2007/02/12 13:46:46.624 GMT+1