Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/12/21 17:32:56.432 GMT+1

Bertsio Gaua Beasaingo Gaztetxean (Spurium Revival)

        

Egia esan, ez dut uste sekula eszenatoki baten gainean hain ondo pasa dudanik. Bost urte pasa dira (azkar esaten da…) azken aldiz Spurium eszenatoki batera igo zenetik eta Beasaingo Gaztetxeko 2008 Bertsio Gaua aukera ederra iruditu zitzaigun oroitzapen zaharrei forma berriak emateko.

 

          

 

Zortzi bat talde igo ziren taulara atzokoan, Nazka Naranja, Alopecia Genital, En un parque madrileño se me pone como un leño, Residuos Sistematicos, Igor Alustiza & The Surfing Secretas eta Spurium beste batzuen artean. Talde gehienak herriko gazteen artean bertsio gauerako espreski sortuak izaten dira eta honek bizi berezi bat ematen dio gauari.

 

Giro ederra izan genuen gau osoan zehar eta urtero gau honetan ohitura den bezala, humorea eta musika antzeko kopuruan izan genituen. Denetik entzun genuen gaueko hamaiketatik goizeko bostak arte iraun zuen makrokontzertuan; Pixies, Metallica, Hell Beer Boys, Batman, Judas Priest, Motorhead,  Ramones eta une honetan ihes egiten didaten beste mila talde.

 

Guk gure aldetik, Reefen Place Your Hands, O’Funk’illoren Riñones al Jerez eta Wolfmotherren The Joker & The Thief jo genituen. Horretaz gain, Spurium garaian jotzen genuen introa, “Cuando me voy de Farra” mitikoa (zerbait esateagatik) eta gure saioa amaitu zuen San Miguel ineditoa jo genituen.

 

Ederki egin dut lo eta errekuperatu naiz baina hala ere, emozioak muturrean ditut oraindik. Atzoko gaua bezalakoei esker gogoratzen dut zertarako ibili ginen sei urteetan zehar astean hiru aldiz entsailatzen eta asteburuetarako kontzertuak bilatu eta bilatzen. Zahartzen hasi garenaren seinale izango da agian baina nostalgiko jartzen hasia naiz...

 

Ederra izan da bost urte beranduago lagun talde berebera eszenatoki gainean ikustea, helduago, beste bizi batekin, beste eginbehar batzuekin baina beti bezain lagun. Igor, Imanol, Eski, Rami eta Alvariño berriz ere hotsa egiten… Ez dut zalantzarik, sekula ez dut eszenatoki batean hain ederki pasatu. Hurrenarte behinipein…

 

Spurium: Maketarako 1999an ateratako argazkia

Nork: indezent.2008/12/21 17:32:56.432 GMT+1
Etiketak: beasaingo_gaztetxea spurium musika melmak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (2)

Erantzunak

de puta madre eon zuan desdeluego! deputísimamadre!

Eszenatoki azpikook ere primeran pasa genian!

Ez nian aspaldi horrenbeste mugitu lepoa! :-)

put your hands up!

put your hands up!

Nork: borthuzai.2008/12/22 07:44:00.432 GMT+1
http://www.goierrikohitza.info/blogak/borthuzai

Ba dokumentu audiobisualak ere bazerek jajaja

Ba horixe, ederki pasa geniala...

Nork: indezent.2008/12/22 09:08:22.342 GMT+1

Errenferentziak:

...i azken begirada Choixen myspacean topatu ditut Bertsio Gaueko argazki hauek eta Erreferentzia: Di-Bertsio Gauari azken begirada - The Indezents bloga >> 2008/12/25 18:37:13.485 GMT+1

...tuak grabatuta ez dituztenei, espreski diskarako kantuak grabatzeko aukera ere emango diela. Lehen diska hartan guk ere hartu genuen parte (Spurium garaiak…) eta egia esan, esperientzia ederra izan ze...

Erreferentzia: Ordiziko Gaztetxeak diska bat kaleratuko du talde zein bakarlari goierritarrekin Gaztetxearen 25. urteurrena ospatzeko - The Indezents bloga >> 2010/03/16 16:32:19.564 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru