Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/27 12:24:30.034 GMT+1

Geroh eta Son Goku edo gure gaztaroko ardatzak

 

Beti esan izan dut gure gaztaroko bi ardatz nagusiak Geroh eta Son Goku izan zirena. Agian gauzak neurriz kanpo ateratzen arituko naiz baina zer nahi duzue ba esatea? Nire zaletasun handienetako bat da.

 

Hala ere, ez da izugarrizko tontokeria ere, Ormaiztegiko taldeari esker hasi baiginen musikaz gozatzen eta Son Gokuri esker aldiz kultura audiobisula barneratzen. Gogoan dut amonaren etxean bizi izan ginen garaia eta nola joaten nintzen korrika egunero herriko plazatik etxera, amona afaria egiten ari zen bitartean eta sukaldeko berotasunean, Goku Freezerren kontra borrokatzen ikusteko.

          

 

Izugarri gozatu genuen marrazki bizidun haiekin eta zeragtik ez? Son Goku, Krilin edo Satan Txikirekin hazi ginela esan liteke. Gu hazi, eta baita beraiek ere, Dragoi Bolaren mundua heldutzen joan baitzen haur marrazki izatetik, nerabeeei bideratutako telesail bat izan arte. Beti gordeko diet leku bat nire oroitzapenean bai marrazki bizidun telesail handi harri eta baita Ormaiztegiko talde mitikoari ere. Jarraian beraien lehen diskako lehen kantua entzuteko aukera duzue: Como te quiero mi hierba

 

             

 

Eta nondik nora gogoratu da tipo hau gaur Ghero eta Dragoi Bolaz? Galdetuko diozue zuen buruari. Ba kasulaitateak kasualitate, alde batetik, orain gutxi Dragoi Bolaren denboraldi berri bat estreinatu dute Japonian eta lehen bistaizoan behintzat oso itxura ona du. Marrazkiak ederki eginak daude (ez azken kapituluetan bezala…) eta gaur egungo aurreakuntza teknologikoak erabili dituztela denboraldi berri hau aurrera eramateko.

 

Beste alde batetik ordea, Goierri Irratia martxan da dagoeneko eta azken bi asteetan lauzpabost bat email jaso ditugu Gerohren diskografia eskuratzea posible den galdetuz.

 

Besterik gabe, Dragoi Bolaren denboraldi lehen kapituluarekin uzten zaituztet. Lastima ez dagoen euskeraz…

 

PD: Zergatik hizt egiten du Gokuk bi urteko haur baten moduan?...

Nork: indezent.2008/11/27 12:24:30.034 GMT+1
Etiketak: bitxikeriak goierri_irratia musika geroh dragoi_bola | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Banoa hemendik, zeru goian zehaaar, goian zehaaaaar...

Joeeee komo molaaaaa!!! Noiz dauka ETB-k pentsatua telesail osoa berriz ere euskeraz ematea? Merezi dugu!!! Dragoi Bolaren inkondizionalen generazioa gara! Nik Goku txikia telebistan ikusi nahi dut berriro...

Bueno, bitartean, euskerazko opening-a:

Nork: Sugoi.2008/11/27 18:58:32.759 GMT+1
http://www.blogak.com/amets

Lehen abestiak faktore emotibo gehiago baditu ere, hau da zalantzarik gabe katurik hoberena.

Hala ere, ederki luzitu da azpitituluak jarri dituena jajaja; sumendi barretan? biok hautsi? EI NAUSI, JO TA HAUTSI!

Eskaera ofiziala egin beharko genioke eitb-ri berriz ere programatzeko ;)

Nork: indezent.2008/11/27 20:39:24.121 GMT+1

aupa geroh la hostia!
iujuuuuuuuuuuuu!
80. hamarkada itzuli zen bezala, laister 90. eta nola ez, GRUNGEA! :-D

Nork: borthuzai.2008/11/28 09:24:08.582 GMT+1
http://www.goierrikohitza.info/blogak/borthuzai

ni galtzak apurtzen hasita neok...

Nork: indezent.2008/11/28 09:30:06.762 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.