Hazitakoa jasotzen omen da eta Imanol Aizpuru artista beasaindarrari ere tokatu zaio azken urtean egindako lan guztiaren fruituak jasotzea. Bartzelonako Almazen kulturgunean bere erakusketa itxi berri duenean hurrengoari ekin dio eta egia esan, ez da batere aukera txarra. Bilboko Erriberako merkatuan zabalduko da datoren ostiralean Apirilak 20, Outsiders izena daraman erakusketa eta bertan akademizismotik ihes egiten duten 12 artista gaztek hartuko dute parte. Artistek hamaika jatorri dituzte; Munich, Azkoitia, Caracas, Zurich, Iruñea… eta Beasain. Ohore bat da Imanolentzat horrelako erakusketa batean egotea baina are ohore handiagoa da beasaindarrontzat gure herriaren izena horrelako tipo bati lotua ikustea.

Oraingo honetan Bilbo Zaharrean izango da erakusketa beraz, inork ez du aitzakiarik. Nahi izanez gero badakizue non dagoen.
Erriberako Merkatua map - Tagzania
Informazio gehiago bere fotologean

Erantzunak
Nork: indezent.2007/04/19 12:31:31.553 GMT+2
Nork: indezent.2007/04/23 09:27:43.665 GMT+2