Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/28 11:33:45.800 GMT+1

Lasaitasuna ekaitzaren aurretik

 

"Ekaitza badator eta ni zai. Zintzilikatuta nituen arropak jaso ditut eta ekaitza badator. Ekaitza badator eta ni zai. Leihoak itxi ditut eta portxeko aulkiak ere lotuak daude eguzkia denean itzala ematen didan zuhaitzera eta ekaitza, gertuago dago. Ekaitza badator eta ni zai. Portxeraen erdian eserita nago laino beltzari begira, “Jaso al ditut etxe atzekaldean nituen gauzak? Bai, barruan daude”. Ekaitza badator eta ni zai. “Hamaka gorde al dut? Bai, autoko maleteroan dago”. Ekaitza badator eta ni zai. Laino belatzari begira nago eta ez dut ezer gehiago egiteko ekaitzari itxarotea baino…"

 

Horrelaxe sentitzen naiz gaurko egun honetan. Astelehenean hasiko gara Goierri Irratiko programazioarekin eta dena lotua eta gordea dago. Hastea besterik ez da falta eta laino ilun horri begira pasatzen dut eguna.

 

Hala ere, ekaitza iristeko irrikaz naiz prestakuntza guztiak eta gero benetako irrati lana egiteko unea iritsi delako. Astelehenean lehen egunon goierri saioa burutuko dugu eta bertan, saio honen nondik norakoak ezagutzeko aukera izango duzue. Ekaitzaren lehen prezipitazio horietan Nerea Barrutia izango da gurekin eta Keler Nation irratsaioan egiten zuen moduan, berri bitxi mordo batekin etorriko zaigu. Horretaz gain, Goierriko Hitzari errepaso bat emango diogu Aimar Maizen laguntzaz eta Goierri Telebistaren berri izango dugu bertako Ainara, Ainhoa edo Nagoreren ahotik.

 

Hauetako tarte batzuk astean behin besterik ez dira izango eta beste batzuk, lehiaketa adibidez, egunero errepikatuko dira. Astelehenetan Nerea izango dugun bezalaxe, asteazkenetan Imanol Aizpuru kale korrespontsala izango dugu gurekin kalean gertatzen denaren berri emateko. Ostegunetan, Idoia Noain nutrizio teknikaria izango dugu gurekin eta elikadura ohitura osasuntsuez hitz egingo digu eta ni, bere gomendioak jarraitzen saiatuko naiz (ez daki non sartu den…). Ostiraletan Goierriko gaztetxeei emango diegu ahotsa eta astebururako, zein astea zeharrerako, zer plan duten kontatuko digute. Oraingoz Beasain, Ordizi, Idiazabal eta Zaldibikoekin hitz eegin dugu baina aurrera begira taldea zabaltzea gustatuko litzaiguke.

 

Astearteak libre ditugu oraindik baina ez da alperkeriagatik. Kolaboratzaile berezi batekin negozioazioan gabiltz eta lehen asterako ez bada ere, gure saioan parte hartu nahiko duenaren itxaropena dugu. Horretaz gain, Goierrin burutzen diren ekintza kultural ezberdinen berri izango dugu beraien antolatzaileen ahotik.

 

Dena jasoa dago, dena gordea eta ni, ekaitzaren zai…

 

Nork: indezent.2008/11/28 11:33:45.800 GMT+1
Etiketak: egunon_goierri ekaitza goierri_telebista goierri irratia imanol_aizpuru testuak goierri_irratia nerea_barrutia keler_nation | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (5)

Errenferentziak:

...ref="http://www.blogak.com/theindezents/">The Indezents bloga >> 2008/12/01 21:49:05.635 GMT+1 Psa da ekaitza...   Pasa da gogorrena. Orain, gozatzen hastea tokatzen da... Nork: indezent<...

Erreferentzia: Psa da ekaitza... - The Indezents bloga >> 2008/12/01 21:49:18.990 GMT+1

.../12/23 21:45:47.491 GMT+1 Milkshake talde oridiziarrari elkarrizketa Egunon Goierri saioan (Goierri Irratia) Gaurkoa saio berezia izan dugu Egunon Goierri saioa. Lehen aldiz musika talde bat izan dugu estudioan eta ord...

Erreferentzia: Milkshake talde oridiziarrari elkarrizketa Egunon Goierri saioan (Goierri Irratia) - The Indezents bloga >> 2008/12/23 21:47:22.486 GMT+1

...amalgarriarekin topatzen gara. Joan zen ostegunean Fundazio honetako zuzendaria den Joxe Manuel Irigoienekin hitz egiteko aukera izan genuen Egunon Goierri saioan eta zuzenean bere ahotik jakin ahal izan genuen zei...

Erreferentzia: Itzali da Ttipi Ttapa Telebista (Joxe Manuel irigoieni elkarrizketa Egunon Goierri saioan) - The Indezents bloga >> 2009/01/26 19:57:11.225 GMT+1

...di">Kemen Lertxundik kontzertu bana eskeiniko dute Lazkaoko Areria Kultur-gunean. Hori dela eta, biak elkarrizketatzeko aukera izan dugu Egunon Goierri saioan, Goierri Irra...

Erreferentzia: Keu Agirretxea eta Kemen Lertxundiri elkarrizketa Goierri Irratian - The Indezents bloga >> 2009/02/12 21:19:25.718 GMT+1

...andia da, entzun eta euskalduna dela sinesten ez duzun horietakoa (ingelesez abesten dute). Kantua entzun bezain pronto garbi izan nuen Egunon Goierri saioan nahi nituela eta ederki portatu ziren. Hasieran hiru tal...

Erreferentzia: Peachy Joke talde tolosarra Goierri Irratian - The Indezents bloga >> 2009/03/17 21:10:12.886 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru