Urtebete ere ez da blogarekin hasi nintzela eta nahiz eta derrigorrez hasitako kontu bat izan ezin dut ukatu gustoa hartzen amaitu dudala. Gaur egun lastima eta guzti ematen dit txoko hau hain abandonatuta izateak.
Kontua da, blogean hasi nintzenean komunitate txiki antzeko bat aurkitu nuela blogosferan (ez zait hitz hau batere gustatzen, friki kutsua du). Asko izan dira blog honetan idatzi dutenak eta are gehiago nik neuk irakurri ditudanak (nahiz eta denetan erantzunik ez jarri). Hala ere, badira hiruzpalau oso gustokoak nituenak eta gertutasunagatik edo (goierritasuna barru barruko kontua da) kuttun nituenak.
Denbora pasatzen joan da eta blog hauek desagertzen joan dira pixkanaka pixkanaka. Opusnigrum Ñoñostiako lazkaotarrari azkar joan zitzaion hasierako beroaldia, Bewater laguna eta bere Zirt edo Zart bloga flema ingelesak erabat irentsi dituelakoan nago. ieme taberneroa berriz, Errealaren jeitsierak jota edo omen dago eta bere blogaren erritmoa erabat jeitsia dauka, lastima. Hauek hala ere ez dira ni baino melokotoiagoak, nahiz eta blogaren maiztasuna jeitsi, noizean behin bizirik daudela erakusten baitute; bagara lau melokotoi.
Hala ere, bada bat gu baino melokotoiagoa dena, ia meloia! eta gehienok jakingo duzuen moduan tipo hau borthuzai da bere denetik blogarekin. Aste honetan gu guztioz agurtzeko lotsarik ez zaio faltatu eta bere bloga itxi du, ematen duenez betiko. Lastima da baina pentsatzen hasia naiz blogaren istorio hau uste nuena baina irangankorragoa dela eta pixkanaka pixkanaka denok egingo dugula berdina.
Blogaren kontu honekin hasi nintzenetik urte bete ere pasatu ez dela esaten hasi naiz baina nahikoa denbora izan da gauza batetaz konturatzeko. Blog batek bizirauteko behar duena ez dira mezuak, erantzunak baizik hauek ematen baitiote bizia eta hauek handitzen baitituzte mezuak. Orain arte komunitate txiki bat izan gara baina hau bukatzear dagoelakoan nago. Nik behinipein idazten jarraituko dut baina pelatu hauen erantzunik gabe ez da berdina izango.
Erantzunak
Nik noizean behin erantzuten ditut idazten diren gauzei buruz, eta aspaldi honetan melokotoi-melokotoi nabil (bai nire blogean, baita besteetan ere) baina ohitura on hauek espero ditut ez galtzea.
Ta zuri indezents (txundituta utzi zenidala sustatu.com-eko urteurrenean txapelketa irabazi zenuenean, baina hori beste kontu bat da) animatzen dizut jarrai dezazula idazten egiten duzu bezala.
Animo eta ea hemendik 365 egunetara melokotoi gehiago gauden sarean!!!
Nork: piban.2007/06/27 20:39:54.198 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/leihoa
Bueno ba, espero dut blog hau ez ixtea, Borthuzairena betirako ixteak nahiko pena eman baitit jada, baian lehen esan dudalez, zure eskuetan dago idazten jarraitzea! Arazoa mezuak badira, bizitu beharko dugu ba euskal blogosfera!
Nork: Sugoi.2007/06/27 23:12:11.783 GMT+2
http://www.blogak.com/amets
Nork: Bewater.2007/06/28 01:10:30.445 GMT+2
www.blogak.com/bewater
Ondo segi
Nork: malen.2007/06/28 08:56:59.729 GMT+2
http://www.blogak.com/hankazgora
Garbi dago dagoneneko bagarela makina bat melokotoi inguru hauetan ;) eta arrazoia duzu sogoi hasierako erritmoa askoz ere produktiboagoa dela esatean, zurea ikusi besterik ez dago (hori dek makina!). Ea irauten dizun, irakurleok eskertuko dugu.
Hi Manolete, negar gutxiago egin eta gtehiajo idatzi zak jajaja. Eta zuri Malen eskarrikasko badakidalako hemen lau horiek baino pelatu gehiago bazaudetela ;)
Borthuzairekiko kritika nostalgia puntu baten erangin du jeje. Hala ere harritzen naiz ideiak agortu zaizkionik, horregatik ematen dit lastima bloga isteak.
Nork: indezent.2007/06/28 13:52:56.846 GMT+2
Nork: borthuzai.2007/06/28 18:28:30.307 GMT+2
http://www.blogak.com/denetik
Nork: indezent.2007/06/28 20:04:53.314 GMT+2
Nike nahiko abandonauta zeukeat bloga, halare eztiat uste hasarrauko dekenik, sekula etzoat ta atentzio haundik prestau ta.
Nork: kukue.2007/06/28 22:38:05.384 GMT+2
http://www.blogak.com/garagardobat
Nork: Amuitz.2007/06/29 12:48:47.222 GMT+2
http://amuitz.blogsome.com
Nork: indezent.2007/06/29 13:39:54.511 GMT+2
ta bai, polita izan dek... baña pozten neok, komunitate txiki horren parte izateaz. asko ez idatzi arren, komunitateari bisitatzeko aukerarik ez diat galtzen eta ez diat galduko (hirea, nere 3 gogokoenetan zeukiat, goierritasun horregatik eta bereziki kalitateagatik).
idaztearena, denborak esango dik edo ea haizeak nundik jotzen ziguken.
Nork: i eme.2007/07/01 21:41:46.738 GMT+2
http://ieme.wordpress.com/
Nork: indezent.2007/07/02 18:34:33.845 GMT+2