Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/06/15 23:45:52.729 GMT+2

Veleiako larrialdi mezua

“Geure ata zutan da” idatzi nahi izan zuen Veleiako, antzina Euskal Herriko Pompeia izan zen hiriko euskaldu berriak. “Geure ata zutan da” larrialdi mezua idatzi nahi izan zuen aita baten semeak, ostraka batean (artean ez baitzuten ez mugikorrik, ez internetik ez telefonorik) larrialdi dei bat egiteko, bere aita zutan zela esateko.

 

Baina larrialdietakoek ez zuten mezua jaso edo ez zuten ulertu.


Bi mila urte geroago berriro irakurri ahal izan dugu larrialdi mezu hori, baina beranduegi, seme edo alaba horren aita aspaldi erre zen sutan.  

Nork: urtzi.2009/06/15 23:45:52.729 GMT+2
Etiketak: ipuin_laburrak larrialdi mezu veleia | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ikusten da, bai, "garai hartako" "haurrek" ere akats ortografikoak izaten zituztela, "zutan" z-rekin "idatzi" zuelako. Euskaltzaindiak hori ikusiko balu...jajajaja.

Oso ona, dena dela!

Nork: veleia nova polita est.2009/06/23 23:31:11.168 GMT+2

Garai hartan Euskaltzaindia ez zegoelako, bestela! jaja Igual horregatik egiten zituzten akatsak... jajjaj Baino beno, Mr. Elexpuruk arrazoi izango balu (enfin... pentsatzia re!) eta egia baliz Karistiarrak ziala Veleiakoak, beraz, 'bizkaieradunak', logikoa litzateke s/z nahastia ez?

enfin, azkenian Elexpuru jaun txit gorenak arrazoi izango du...

Nork: urtzi.2009/06/24 09:56:02.904 GMT+2
http://www.blogak.com/urtzi

Garai hartan ez zeuen txistukarien neutralizaziorik! jajajajaja

Nork: ari.2009/06/24 23:45:35.431 GMT+2

ta zuk oi nola dakizu? denboran makiñan sartu zea eo ze?

Garai hartako tribuk sortuta zeuden eta Oihenart handiak erakutsi zigun euskalkik tribukin lotuta zeudela, beraz, Velela=karistiarrak=bizkaieradunak=s ahoskeradunak ekuazio matematiko sinplea edo silogismoa edo naizun bezela deitu.



(euskal filologoren batek hau irakurtzen badu, jakin dezala ironiaz nabilera!;-))

Nork: .2009/06/24 23:50:56.665 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru