Aspaldion badirudi "basque" etiketa duen edozer erakargarri suertatzen dela nazioartean. Zoriondu behar genuke geure burua, euskal auziak/ek badu/te lekurik atzerrian. Kontua da TIME erreferentziazko aldizkarian Iruña-Veleiako azken aurkikuntzez dihardutela, euskaldunok burujabetza nahia erromatarren garaian ere erakusten genuela ondorioztatuz. Azala hementxe duzue eta beherago jarri dizkizuet erreportajean agertzen diren argazki aipagarrienak eskaneatuta. Hemen irakur dezakezue artikulu osoa. Hona TIMEren azala eta, pixka bat beherago, argazkiak:   TIMEk aipatzen duen leh...


“Geure ata zutan da” idatzi nahi izan zuen Veleiako, antzina Euskal Herriko Pompeia izan zen hiriko euskaldu berriak. “Geure ata zutan da” larrialdi mezua idatzi nahi izan zuen aita baten semeak, ostraka batean (artean ez baitzuten ez mugikorrik, ez internetik ez telefonorik) larrialdi dei bat egiteko, bere aita zutan zela esateko.   Baina larrialdietakoek ez zuten mezua jaso edo ez zuten ulertu. Bi mila urte geroago berriro irakurri ahal izan dugu larrialdi mezu hori, baina beranduegi, seme edo alaba horren aita aspaldi erre zen sutan.  


Oraindik gai honek nobela, polizia-film eta misterio-saioetarako pagotxa ederra emango du. Joan den azaroaren 19an Arabako Foru Aldundiak grafito “ez ohikoak” aztertzeko izendaturiko Batzorde Zientifikoak bere epaia eman zuen: faltsuak dira, inolako zalantzarik gabe! Arkeologoek, epigrafistek eta filologoek mila eta bat zantzu aurkeztu zuten ebazpena frogatzeko. Batzordeko kimikariaren txostena ere bat zetorren funtsean aurrekoekin (bere ebazpena oso garrantzitsua zen, denborak ildoetan sortzen duen patinarik agertzen den ala ez esan behar zuelako), nahiz eta onartzen zuen zenbait pieza...


Hainbeste denbora itxaron eta gero, gaur ezagutuko da adituen erabakia.Baina uneotan,  filtrazio batzuengatik badakigu Iruña-Veleiakoa, euskarari dagokionez behintzat, ez dela benetakoa. Bi urte pasatu izan behar dira gaurko berria mundura zabaltzeko. Bitartean hainbat eta hainbat iritzi gurutzatu egin dira kontu honi buruz, eta irainak eta akusazioak bat baino gehiago ere.Badirudi une batean iraultza bat bezala aurkeztu zenak oinarri zientifikorik ez daukala, hala omen dio txostenak.Alde batetik pena handia sentitzen dut, izugarrizkoa baitzen aurkitutakoa, baina bestaldetik haserrea p...


Iruña Veleia

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-06-05 12:26

Gure alboan, Gasteizen  ondoan , pixkanaka-pixkanaka, gure historiaren zati ikaragarri bat, gizon eta emakume batzuek argitzeko asmoz dihardute. Urte dezente daramatzate jo eta ke hiri karistiar horretan, aztarnak ikertzen, baina azken urteotan  aurkitutakoa egunkari guztietan izan da berri. Bazirudien aurkitu dutena laster zabalduko dutela mundura, baina aurkikuntza berriak agertuz gero aurkitutako azalpena behin eta berriro atzeratu egin da eta bakarrik informazio tanta batzuk heldu dira jendearen belarrietara. Orain arte aurkitutakoa bi motetan zati dezakegu: Alde batean Krista...


Orain astebete ireki zuten, aurtengo Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoko bisita gidatuen denboraldia (ikus hemen).Nik bezala aurrezturiko diru apurrak jada xahutu badituzue ordea, edo eliza gotiko eta abarrekin kultura klasiko gaindosi bat baduzue, lasai! ondorengo bideoa ikusi ondoren, Iruña-Veleian ere egon zaretela esan ahalko duzue eta lasai asko! :-) Bertara joatekotan zaudetenoi berriz, apetitua irekitzen laguntzeko balioko dizue, ziur.Iruña-VeleiaUploaded by BerendiaOso ondo dago bideoa (ez da nik ipinia) eta oso interesgarria, gidak, euskal idatziak zituzten zeramika puskak top...