Zer moduz Liège aldetik? Oraindik zuri idatzitako hitzak ez dira (post)ontziratu.
http://www.flickr.com/photos/ariaupi/4199214585/


Nork: aupi.2009/12/20 13:01:51.088 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Nork: aupi.2009/11/28 15:31:53.610 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Beti izan naiz itxarotekoa
zitetara ordu erdi-ordu laurden goizago agertzekoa
geldi nagoela
jendea nire aurretik alde batera eta bestera pasatzen ikustea gustatzen zaidalako
eta aurreko espaloian zutabearen kontra dagoen emakumeak zigarroa nola erretzen duen ikustea ere gustatzen zaidalako
ez dagoelako
emakume baten sudurzuloetatik ateratzen den kea
airean flotatzen ikustea baino gauza ederragorik
Eta askotan
niri ere zigarroak erretzen hasteko gogoa sartzen zait
norbaitek ni ikustean gauza bera pentsatu dezan
baina nahiago dut argazkiak ateratzea
hauetako modeloa izatea baino...
Nork: aupi.2009/07/02 23:20:06.709 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (11)
| Errenferentziak: (0)
Zirkuluko bi etxe-orratzen menpe
Beti presaka,
Arrapaladan
Gelditzeko denborarik gabe
Pentsatzeko asti barik
Gizakiak
Gizakia izateari utzi dio
Non cogito
Ergo
Non sum
Ahazten hasten den erraztasunaz
Ahazten da ahazteaz
Baina nahiago du ahaztu
Memoriari lana aurrezteko
Gizakiak
Gizakia izateari utzi dio
Non cogito
Ergo
Non sum
Elkarren aurka
Borrokatzen den espeziea
Animali basatiak bezala
Lagunari eskua luzatu beharrean
Lepoan labankada sartzen diona
Gizakiak
Gizakia izateari utzi dio
Non cogito
Ergo
Non sum
Izoztu orratzak
Gelditu denbora
Pentsatu
Luzatu eskua
“Cogito ergo sum”
Nork: aupi.2009/05/17 13:42:09.075 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
-
Kanibalak nonahi
Nire gorputzaren
okela zati bat
Jan nahi duten
Pirainak nonahi
Nire azala
burdinazkoa da
Pirainen haginek
Kanibalen hortzek
Ezin hozkatu dezaketena
Burua erditik
zabaldu
Eta koilara
batekin
Burmuina irentsi nahi
didate
Baina pentsamendu
mingotsak dauzkat
Eta segituan
Komunera joan
beharko dute
Kanibalek,
Pirainek,
barrenak
hustutzera
Nork: aupi.2009/02/15 13:43:15.431 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)
Taberna horren aurretik pasatzean buruan neukan pentsamendutik atera zara bat-batean errealitatera. Aspaldian hartu dudan kaferik onena izan da. Katilu bizarduna goilarakadatxoka hustu dugu eta kafesne-esnedunezko berbak nahastu ditugu tabernako musikarekin batera eta ezti-begiradez bete txoko guztiak. Tailarinak espagettiekin ligatzen, K.U. eta dezepzioa eta orain fisikako ariketez betetzen egongo zaren orriak, memoria eta oroitzapenak, R hiria, eta haurtzaroa, “gometxak”(?) eskuan. Badakit etxera ailegatzean irribarre batez irakurriko duzula sarrera tentel hau, baina zure berbek zirrara sortzen didatela aitortzeko beharra sentitu dut, zure Alaitasuna igorri didazula pre-azterketa stress-moment garaian.
Nork: aupi.2009/01/12 16:50:30.210 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (10)
| Errenferentziak: (0)
Nork: aupi.2009/01/11 16:05:40.393 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
Nork: aupi.2008/12/05 17:04:41.064 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)
Botoi salataria
Batzuetan, bulegoan ez da behar handirik egoten eta alkandora gorriak justu momentu horretan izaten du ordenagailuan idazteko gogoa. Ez du ezer garrantzitsurik idazten, baina teklek ateratzen duten soinua gustatzen zaio. Beti gustatu izan zaio, pertxero horrek eusten duenean, behintzat. Horrelakoa da alkandora gorria, lotsabakoa, gauza bat gustatzen zaiolako egiten duen horietakoa. Gainera, gordetzen dituen madaritxo helduak pixka bat agerian uztea gustatzen zaio, fruitua pekatariaren eskura utziz, bistara baina aldi berean hain eskuraezin. Bulegotik paseo laburrak egitea ere gogoko du alkandora gorriak, mahaien albotik pasatzen denean korbatadun alkandorak begira dituela somatzea. Ia-ia korbatadun alkandorak kolorez aldatzen suma ditzake, denek egiten dute gorrirantz, labadoran arropa txuriaren artean tanga gorria sartzen denean arropa zuria larrosa kolorekoa irtetzen den moduan. Eta igartzen du korbatek estutu egiten dutela alkandoraren sama partea, baina berak gustoko du halako erreakzioak probokatzea beste alkandorengan.
Lantzean behin, korbatadun alkandoraren bat ausartu egiten da alkandora gorria afari batera gonbidatzen, baina oso tarteka izaten da hori, korbatadun alkandorek ez dutelako adorerik izaten horretarako, alkandora gorriari konpainian afaltzea asko gustatu arren. Askotan gertatu izan zaio korbatadun alkandora batek gonbidatzea afaria jaten eta, gero, egun horretan beste alkandora bat agertzea zitara, baina inoiz ez dio uko egin alkandorekin afaltzeari. Agian badakielako. Badaki korbatadun alkandorek afaria zeri deitzen dioten. Baina ez du bere burua engainatuko, berak ere ondo pasatzen du afari horietan, batez ere bukaeran. Korbatadun alkandora (edo beste alkandoraren bat, baina beti ere arra) hurbildu egiten da beregana, hainbeste non iluntasuna baino ez duen ikusten, baina alkardora sentitzen du bere kontra, leun, goxo. Goitik behera botoiak askatzen dizkio, edo hobe esanda erauzi, eta kilimak sentitzen ditu, su-ziriak sabelean, alkandora azpiko madari puntak gogortzen, bistara geratuko direnak laster, heldu, goxo. Eta hortik aurrera betikoa, alkandora biak bata bestearen gainean basati lurrean.
Hurrengo goizean altxatuko da alkandora gorria lurretik, azkar bere pertxan jarri, botoiak lotu eta justu momentu horretan konturatuko da botoi bat falta duela, baina ezin izan du denborarik galdu botoia bilatzen beharrerantz joan behar duelako azkar, bidean bart gauekoak gogoratuz. Burua horretan duela helduko da eraikineko atera, konturatu gabe igandea dela, ez duela beharrik eta kilometro erdi egin duela atzerantz, bere etxerako kontrako norantzan.
Ordu batzuk geroago korbatadun alkandorak behearen gainean jarraituko du oraindik eta ez da konturatuko ezkatzean alkandora beltza dagoela berarentzat armuzua prestatzen honek musu batez esnatu arte. "Kaixo pitxin, ailegatu naiz etxera azkenean!". Apuratuta jaiki da, baina alboan ez du alkandora gorririk ikusi eta lasaitu egin da apur bat. Gosaldu eta paseatzera irten da, kontzientzia pixka bat lasaitzeko, haize freskoa hartzeko, bart gauekoak gogoratuz, baina ahazteko. "Ezin dugu honela jarraitu".
Hamabi
t'erdietan bueltatu da etxera eta atetik sartzerakoan barruan ez
dagoela alkandorarik sumatu du. Badaezpadan gela guztietan begiratu
du. Alkandorarik ez. Ezkatzean post-it idatzi bat baino ez. "Ez
dut azalpenik behar. Alkandora lurrina dago etxe osoan eta ez da ez
nirea, ezta zurea ere. Eta botoi gorri bat aurkitu dut gure gelan.
Botoi gorria. Ni ez naiz gorria. Beltza.". Eta alkandora beltza
etxetik alde egiten imajinatu du, inoiz baino beltzago, inoiz baino
ilunago.
(Eskerrikasko amaierararte irakurri dozuenori, zuek ixengo zarie "irakurtzen ez daben" gizarte horren salbuespena)
Nork: aupi.2008/10/01 23:25:44.033 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (7)
| Errenferentziak: (0)
Nork: aupi.2008/08/12 00:43:16.612 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)