arkitektura

hitzetapitz 1456147694096 samiak | 2009-01-30 09:21

Argazkiak.org | arkitektura © cc-by-sa: hitz_ete_pitz


arkitektura martxan

arkitektura 1456131070261 Arkitektura | 2007-10-13 15:22

  Arkitektura txukuna euskaraz zabaltzeko lehen ahalegiña. Ongi etorri.


Efektu optikoak

bitxikeriak 1456131662346 Bitxikeriak | 2007-06-12 14:58

Bi batean: 1. 2. Arkitektura: 1. 2. 3. 4. Ezinezkoa: 1. 2. 3. 4. Psikodelia 1. Punto zuri bat begiratzean ondokoak beltz bihurtzen dira. Aaahh!! 2. Burua mugitzerakoan zergatik mugitzen da irudia?? 3. Begira ezazue puntu beltza. Gure etxetik puntu beltzaren ondoan dagoen aura beltza desagertzea lortuko dugu. xD 4. OOOO. 30 segundoz begiratu eta gero edozein gauzari arreta jarri. Zergatik urbiltzen da?  


Iñigo Jones (bai, bai, IÑIGO Jones. :-) Ingalaterrako lehen arkitekto garrantzitsua izan zen. Hala dio behinik behin wikipediak gazteleraz zein ingelesez (eta sinestu egin beharko!:-) Iñigo Jones (1573-1652)Iñigo, Italian izan zen birritan bere arkitektura ezagutzak osatzen, eta bertan ezagutu zuen garaikide izan zuen Palladio handiaren arkitektura. Bere izpiritu eta arauek Iñigoren lanean eragin handia izango zuten ondorenean, ez zioten gainera alferrik Palladio Ingelesa deitzen! Iñigo Jones-ek errenazimendua ingalaterrara eraman zuela ere esaten da.Bere bizitzan zehar Ingalaterrako Karlos...


“Lápiz” aldizkariaren azken alean bada museoen inguruko “El arte, la exhibición y la romería” izenburudun artikulu interesgarri bat. Bertan museoaren kontzeptuan sakontzen da, azken batetan gaur egungo museoak, bere esanahi etimologiko hutsak dioen musen tenplo huts izatetik haratago baitoaz. Argi dago museoetan gauzarik garrantzitsuenak bertako artelanak direla, baina artelan horiek ikusten-jasotzen ditugun tokien garrantzia ere, museo-artelan elkarrekintza ere oso garrantzitsua da. Artikulu honetan diotenez, museoaren kontzepzio klasikoa white box edo kaxa zuriarena da. Honen arabera, mus...


Ez naiz ni arkitekturan aditua baina ez dut uste hanka sartze handiegirik egingo dudanik Luis Peña Gantxegi euskal arkitektorik garrantzitsuenetakoa dugula esaten badut (bere estudioa). Oñatiar honek gure artean ezagunak diren hainbat eraikin egin ditu, Donostiako Trinitate plaza, Chillidarekin elkarlanean eginiko Haize orrazia eta Gasteizko Foruen plaza; Cementos Rezolako museoa, Bastero Kulturgunea… Aspaldi elkarrizketa bat irakurri nion “berria” Egunkaria-n, eta interesgarria iruditu zitzaidan bertako pasarte bat dakarkizuet gaurkoan.Besteak beste Donostiaz eta pisuen garestitzeaz...


Ez naiz ni moda jarraitzen duen horietako bat. Erropetan diru gutxi gastatzen dut, prakak erosten 5 minutu baino gehiago ez dut luzatzen (betiko levisak betiko neurrian), eta nikietan ere antzeko pareko. Ez dakit, modak jarraitzeak eta abarrek estresatu egiten naute, beti dator zerbait berria... ez dakit, ez da nire prioritateetako bat, nahiago dut denbora beste zerbaitetan pasa (ezertxo ere ez egiten bada ere, dena esan behar bada :-). Halere bada nere barnean aitortu behar dizuedan halako "kontraesan" bat: Dekorazioaren munduak erakartzen nau (bai, bai, nire etxea ikusi duen edonor harrit...


Taj Mahal

literartea 1456440692268 literartea | 2006-08-24 22:46

                    Gure auzoan bizi diren pertsona kuxkuxeroei esker  dakit nik istorio honen nondik-norakoa. Garai batean, oraindik ere ez aspaldi, Khalif Khosro emakume eder, lirain, zoragarri batez maitemindu zen eta honek ere bera maite omen zuen. Baina Alaren  bideak arakaezinak direnez, egun batean emakume zoragarri horrek alde egin zion eta ingeles batekin joan omen zen bizitzera, ez jadanik gehiago erbesteratu batekin. Gauza jakina da zergatik printze indiar hark eraiki zuen Taj Ma...


Proiektuaren berregitea eskatuz, Zain Dezagun Urdaibaik salaketa bana jarri du Patronatuan eta Busturiako Udalean. Busturiako Madariaga dorretxearen ingurua urbanizatzeko proiektuaren aurkako salaketa jarri dute Zain Dezagun Urdaibai taldeko kideek. Izan ere, proiektu horretako hainbat puntu ilegaltzak jo dituzte. Zain Dezagun Urdaibaiko partaide Erroxeli Ojinagak adierazi duenez, «Busturiako Udalak eta Ingurumen Sailak onartutako proiektuak ez ditu errespetatzen Madariaga dorretxearen ingurua eta bertako ondare kulturala». Beraz, salaketak jarri ditu taldeak, bai Busturiko Udalean, eta b...