Kaixo family!   Irailak 20ko Hitza hartu eta hara non Zarautzko alprojen berria. Barruko orrietara begiratu eta gure Imanol dirudien destripadorea edota harakina. Imanol dela inork konfirmatzerik bai? Niri bera dela iruditu zait eta euskal jaietan Alproja taldean zela entzunik, bera dela pentsatu dut.    Hitzaren webgunean errezoluzio hobeagoan edota koloretan topatzen saiatu naiz, baina ez zegoen publikoki erabilgarri.


Duela hilabete, gutxi gorabehera, Luistxo Fernandez izan genuen gure unibertsitatean, HUHEZIn. Eibartarra da baina Donostian bizi da eta nahiz eta Codesyntax enpresaren jabe, hainbat programen sortzaile izan da. Argian, Euskaldunon Egunakarian eta Arrasate Press-en egin du lan, berez kazetaria baita. Baina hainbat adiskiderekin batera Aurki, Sustatu eta Tagzania sortu ditu. Guregana Tagzaniari buruzko hitzaldi bat ematera etorri zen eta egia esan oso interesgarria izan zen. Programa honetan Google maps-ek eskaintzen dituen mapak ikus ditzakegu. Honela, norbaitek bidaiaren bat egin nahi bad...


    Atzo izan balitz bezala gogoratzen dut klaseko lehen eguna, orain gutxi izan balitz bezala gogoratzen dut klaseko lehen afaria, ez dela denbora asko pasa Luistxo Fernandez HUHEZIra etorri zenetik...    Lehen lau-hilekoa bukatzear eta artxiboari begiratu bat eman ondoren, oporrak artikulu baten falta sumatu dut.    Idatzia nuela, ziur nengoen, baina ez, Youtubeko kurrikulum-ei buruz idatzi aurretik, abenduak 20ko hitzaldiaren kronika idatzi beharra daukat. Inoiz ez dela berandu diote...    Luistxo Fernandez eibartarra da eta ber...


Abenduaren 20an Luistxo Fernandezek hitzaldi bat eman zuen Huhezin Web 2.0 munduari buruz.Kazetari honek Aurki.com eta Sustatu.com orrien sortzailea izateaz aparte, beste web orri oso interesgarri bat sortu du Josu Azpigallagaren laguntzaz: Tagzania programa. Programa honek bidaiak egitea gustoko baduzu oso aproposa da mapak eskaintzen dituelako eta bisitatuko dituzun (edo jadanik bisitatu dituzun) lekuak markatzeko aukera ematen dizulako.Orri interesgarria iruditu zait, Tagzania bisitatzea pena merezi duela uste dut, gainera hizkuntza askotan itzulita dago, euskara barne.


Egia esan Joxe-ri kasu egin banion ez zitzaidan egiten nenbilen lana  borratuko.Berak dioen moduan hau lehenik eta behin word-en gorde behar baita. Bestela niri pasatu zaidan antzera, egin duzun dena ezabatzea nahi baduzu, ezabatzeko botoiarekin konturatu gabe ikutzea baino ez duzu. Zer egingo diogu?-> berriz hasi behar! Baina orain ez dudanez denborarik beste batean izan beharko! Beraz kontuz BLOGARIAK!                      TO BE CONTINUED        &n...


blog aurki.com

zingira 1456153977819 zingira | 2006-10-12 02:57

Arratsalde hontan irakurri dut iritsi artikulo bat aurki.com orrialdean. Gustuko izan dut iritsia argia , zuzena , eta zehatsa ,primeran iruditu zait euskalduntzearen inguruko proposamenak eta gainera horrekin lotura izatea. 


Blog ehiza

1
egurratakitto 1456132079321 Egurratakitto | 2006-10-12 02:52

Aupa danoi! aurki.com orrialdean hainbat blog eta orrialdetara bidaiatu dut. Argazkiak erabiltzen dira eta zenbait orrialdetan entzuteko aukera ere ematen du. Nik irakurri ditudanak nahiko interesanteak izan dira.


aurki.com

1
No profile photo Tony Montana | 2006-10-12 02:48

Aurki.com-en sartu naiz eta bertan saltzeatzen aritu naiz. Web orria hainbat zatitan banatuta dago, hala nola, musika, kirola,albisteak, herriak...Lehenengo ikusi dudan bloga Danbakarena izan da. Bertan, Elgetan antolatu diren kontzertuen berri izan dut. Gero Herriak sekzioa sakatu dut eta nire herriaren inguruko hainbat albiste irakurri ditut. Argazkiak atala sakatu dut eta bertan Txantxibiri kaleko plaken ingurukoa testua irakurri dut. Ondoren Joxe Aranzabalen blogean sartu naiz. Bertan hainbat berri irakurri ditut. Argazki eta mapa batzuk ikusi ditut. Ideia ona izan daiteke idatzitako ar...