Emakumea Pilotari

Emakumeok ere pilotan aritzen garelako

Abenduaren 10a eta 26a bitartean Hernaniko udal pilotalekuan 7 eguneko paleta ikastarotxo bat burutu dute bertako hainbat emakumek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta, Hernaniko udal kirol patronatuaren laguntzaz. Emakumea Pilotari proiektuaren baitan kokatzen da jarduera hau ere, partaidetzako kirolaren barruan hain justu. Ikastaro honetan guztira 20 emakumek hartu dute parte. Ikastaro honen ostean, astean behingo maiztasunarekin ordu eta erdiko paleta saioak egingo dira urtarriletik ekainera bitartean.  


Datorren larunbatean, abenduak 29, jokatuko dituzte federatuta dauden neskek 2007ko azken neurketa ofizialak, Gipuzkoan bederen. Partidak Intxaurrondoko frontoian jokatuko dira, arratsaldeko 16:00etan hasita. Guztira 3 partida izango dira. Neska jubenilen Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko dute jaialdiari hasiera emanez Hernani 1 eta Kuku 1 taldeetako pilotariek. Hernani 1 zuzenean igaro da finalera, ligaxkan bere neurketa guztiak irabazi ostean. Kuku 1 taldekoek, berriz, Atauni irabazi zioten finalerdietan 30-25eko emaitzaz. Ligaxkan elkarren aurka jokatu zuten neurketa...


Joan den larunbatean, hilak 22, jokatu ziren Intxaurrondon emakumezkoen Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketako bi finalerdiak. Lehen finalerdian Kuku eta Ikasberri elkarteetako pilotariak izan ziren aurrez-aurre eta bigarrenean, aldiz, Real Sociedad eta Intxaurrondokoak. Hona hemen partiduetako kronikatxoa eta emaitzen berri: 1. TALDEA EMAITZA 2. TALDEA Kuku 30-18 Ikasberri Intxaurrondo 18-30 Real Sociedad Kuku-Ikasberri: 30-18 Anoetako Kuku elkartea da Gipuzkoa zein Euskal Herri mailan dagoen indartsuena, maila oso oneko 4 pilotari izanik. Beraz, txapelketa hau irabazteko, et...


Bihar jokatuko dira Intxaurrondoko frontoian, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, une honetan Gipuzkoan nesken mailetan martxan diren bi txapelketetako finalerdiak. Gipuzkoako neska jubenilen txapelketako finalerdi bat jokatuko da lehenengo eta, honen ondoren, nagusien mailako emakumezkoen Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketako bi finalerdiak. Asteburu honetan garaipena eskuratzen duten taldeek hurrengo asteburuan, Intxaurrondon bertan, jokatuko diren finaletarako txartela eskuratuko dute. Hona hemen asteburu honetako partiduen kartelera: 1. TALDEA 2. TALDEA KATEGORIA Kuku ...


Joan den larunbatean, abenduak 15, jokatu zen Intxaurrondoko pilotalekuan emakumezkoen Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketako lehen jardunaldia. Txapelketako zerrendaburu diren lau taldetatik hiruk (Kuku, Real Sociedad eta Ikasberri) ez zuten inolako eragozpenik izan finalerdietan jokatzeko txartela eskuratzeko. Laugarrena, berriz, Intxaurrondo, zuzenean finalerdietan dago zozketak hala erabakita. Hona hemen emaitzak: 1.      TALDEA EMAITZA 2.      TALDEA REAL SOCIEDAD 30 10 HERNANI KUKU 30 7 ORIOKO IKASBERRI ...


Aurreko asteburuan amaitu zen ligaxka, igande goizean Hernaniko udal pilotalekuan jokatutako hiru neurketekin. Ligaxkan zehar 5 neurketa jokatu ditu talde bakoitzak. Txapelketa azaroaren 10ean hasi zuten, Anoetan, eta  abenduaren 29an izango du amaiera. Izan ere, orduan jokatuko da finala.  Datorren larunbatean jokatuko da jubenilen Gipuzkoako Txapelketako finalerdia. Izan ere, ligaxka lehen postuan amaitutako taldeak, Hernani 1, finalera igarotzeko txartela esku artean du. Hona hemen txapelketako sailkapena nola geratu den behin ligaxk...


Denboraldi honetan, 2007-2008, berriz ere emakumezkoen elkarteen arteko Gipuzkoako txapelketa jokatuko da iazko atsedenaren ostean. Iaz Emakumea Pilotari txapelketak hartu zion lekua, baina, aurten, Emakumea Pilotari txapelketa jokatu ostean elkarteen artekoa ere jokatzea erabaki da. 7 elkartek hartuko dute parte aurtengo edizioan. 4 taldeburu izango dira, 2005-2006an elkarteen arteko Gipuzkoako Txapelketako sailkapena kontuan hartuz: Kuku, Intxaurrondo, Real Sociedad eta Ikasberri. Beste hirurak, berriz, Hernani, Orioko eta Urnieta dira. Neurketak Intxaurrondoko frontoian jokatu...


Dagoeneko 4 jardunaldi jokatu dira Gipuzkoako neska jubenilen txapelketan. Anoeta, Hernani eta Ataunen ari dira txandan-txandan partidak jokatzen Kuku, Hernani eta Ataungo pilota elkarteetako 6 taldeak. Hona hemen igaro den asteburuan jokatu ziren laugarren jardunaldiko partiden emaitzak: ATAUN 30 28 HERNANI 2 KUKU 2 11 30 HERNANI 1 KUKU 1 30 18 HERNANI 3 Ligaxkako azken jardunaldia, 5.a, hain zuzen ere, Hernanin jokatuko da abenduaren 15ean. Ligaxka amaitu ostean, abenduaren 29an jokatuko da txapelketa honetako finala, Gipuzkoako emakumezkoen elkarteen arteko txape...


Joan den larunbatean, abenduak 1, jokatu ziren Hernanin ezker hormako II. Emakumea Pilotari txapelketako finalak. Bi final jokatu ziren, 2.mailakoa eta 1.mailakoa. Finalen aurretik Hernaniko eskolarteko paleta txapelketako finalak jokatu ziren udal kiroldegiko pilotalekuan. Bigarren mailako finalean Bañales-Gurrutxaga eta M. Zabala-N. Zabala bikoteak aritu ziren nor baino nor txapelaren bila. Partida polita osatu zuten lau pilotariek, baina nabarmentzekoa da Miren Zabala azpeitiarrak egindakoa, oso serio eta tanto polit askoak eginez jardun baitzuen. Hasieran oreka izan bazen ere, part...


Asteburu honetan jokatuko dira ezker hormako II. Emakumea Pilotari txapelketako finalak Hernaniko udal pilotalekuan. Finalerdiak Zubietan jokatu ziren aurreko larunbatean, azaroak 24, eta honako hauek arituko dira txapelerako lehian Hernanin: 2. mailan: Bañales-Gurrutxaga / M. Zabala-N. Zabala 1. mailan: Urkizu-Unanue / Etxegia-Mendizabal Ligaxkak 5 jardunaldi iraun ditu eta neurketak Tolosa, Altza, Hondarribia, Urretxu eta Ataunen jokatu dira. Ligaxkan ere elkarren aurka jokatu zuten finalean aurrez-aurre arituko diren bikoteek eta bertan ikusitakoaren arabera, partida lehiatu eta estuak...