Emakumea Pilotari

Emakumeok ere pilotan aritzen garelako

Atzo arratsaldean, azaroak 24, jokatu ziren Zubietan ezker hormako II. Emakumea Pilotari txapelketako finalerdiak. Guztira lau partidu jokatu ziren, 2. mailako bi finalerdiak eta 1. mailako biak. Neurketak oso garrantzitsu eta erabakiorrak ziren, irabazleek finalerako txartela eskuratu eta galtzaileek, berriz, txapelketari agur esango ziotelako. Nabari zen hori bai pilotalekuko giroan eta baita pilotarien urduritasun eta tentsio puntuan ere. Hona hemen emaitzekin osaturiko taula: ZABALA-ZABALA 30 21 TIJERO-LUJANBIO BAÑALES-GURRUTXAGA 30 26 JAUREGI-GOENAGA MANZISIDOR-...


Atzo jokatu ziren ezker hormako II. Emakumea Pilotari txapelketako finalerdiak Zubietan. Partidu estuak eta ez hain estuak tartekatu ziren, eta azkenean honako lau bikote hauek sailkatu dira datorren larunbatean, abenduak 1, Hernanin jokatuko diren final nagusietarako: 2. mailan: Bañales-Gurrutxaga eta M.Zabala-N.Zabala 1. mailan: Etxegia-Mendizabal eta Urkizu-Unanue ZORIONAK eta zorte on denoi!!    


Larunbat honetan, azaroak 24, jokatuko dira Usurbilen ezker hormako II. Emakumea Pilotari txapelketako finalerdiak. Jaialdia arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta lau partidu izango dira guztira. Behin ligaxka amaituta lehen lau postuetan sailkatutako bikoteak arituko dira nor baino nor. 1-4 eta 2-3. postuetan sailkatutako bikoteak izango dira aurrez-aurre finalerako txartelaren bila. Ligaxkan elkarren aurka jokatutako neurketei erreparatuz gero, partidu gogor, estu eta orekatuak aurreikusten dira Usurbilerako. Hona hemen larunbateko norgehiagoken berri: M.Zabala-N.Zabala T...


Herenegun, azaroak 18, jokatu zen Hernaniko udal pilotalekuan neska jubenilen Gipuzkoako txapelketako 2. jardunaldia. Hona hemen jokatu ziren partiduen emaitzak: KUKU 1 30 11 HERNANI 2 HERNANI 1 30 13 HERNANI 3 KUKU 2 9 30 ATAUN Hurrengo jardunaldia, 3.a, datorren asteburuan jokatuko dute Ataungo Auzoeta pilotalekuan. Hona hemen kartelera: Hernani 2 - Hernani 1 Ataun - Kuku 1 Hernani 3 - Kuku 2 Ataungoaren ostean beste bi jardunaldi gehiago izango dira ligaxkan abenduaren 1 eta 15ean.


Sailkapena ikusita bat baino gehiagok jakingo du honez gero nola geratu diren finalerdietako parekatzeak. Hala ere, kontua erabat argi azaltze aldera, hona hemen zein neurketa jokatuko diren datorren larunbatean, azaroak 24, finalerdietan. Sailkapenean 1. postuan geratutako bikoteak 4.aren aurka jokatuko du eta 2. geratutakoak, ostera, 3.aren aurka. Hau hala izanik, beraz, hona hemen partiduen berri: M. Zabala-N. Zabala         Tijero-Lujanbio Bañales-Gurrutxaga Jauregi-Goenaga Manzisidor-Argain Etxegia-Mendizabal Fernandez-Arozena Urkizu...


Ataunen amaitu zen ligaxka eta hona hemen azkenean nola geratu diren 1. eta 2. mailako sailkapenak. 1. maila Pos. Taldea Puntu Jokatu Irabazi Galdu Aldeko tantoak Kontrako tantoak 1 FERNANDEZ-AROZENA 9 5 4 1 148 136 2 MANZISIDOR-ARGAIN 9 5 4 1 146 111 3 ETXEGIA-MENDIZABAL 8 5 3 2 119 127 4 URKIZU-UNANUE 7 5 2 3 136 131 5 EVARISTTI-ERRASTI 6 5 1 4 108 142 6 PIEROLA-MONTES 6 5 1 4 120 130   2. maila Pos. Taldea Puntu Jokatu Irabazi Galdu Ald...


Atzo, azaroak 17, jokatu zen Ataungo Auzoeta pilotalekuan Emakumea Pilotari txapelketako 5. jardunaldia. Jardunaldi benetan interesgarri eta luzea gertatu zen. Izan ere, ligaxkako azken jardunaldia izan zen eta finalerdietarako txartelen erdiak jokoan ziren. Partidu gogor eta parekatuak eta ez hain lehiatuak izan ziren jardunaldia osatu zuten 6 norgehiagoken artean. Ataungo jardunaldiari lehen mailako hiru neurketekin eman zitzaion hasiera eta lehiatuak izan ziren neurketak, orokorrean. Lehen partiduan ordubetetik gora aritu ziren nor baino nor Manzisidor-Argain eta Urkizu-Unanue bikoteak. ...


Datorren larunbatean, azaroak 17, Ataungo Auzoeta pilotalekuan jokatuko da ezker hormako II. Emakumea Pilotari txapelketako ligaxkako 5. eta azken jardunaldia. Azken jardunaldi honen ondoren ezagutuko da finalerdietan maila bakoitzeko zein 4 bikotek neurtuko dituzten indarrak. Hona hemen larunbateko partiduen berri: MANZISIDOR-ARGAIN     URKIZU-UNANUE ETXEGIA-MENDIZABAL     EVARISTTI-ERRASTI PIEROLA-MONTES     FERNANDEZ-AROZENA M. ZABALA-N. ZABALA     URBISTONDO-LUKAS ARRONDO-URBIETA     JAU...


Dagoeneko kalean da ‘Kantxatik’, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren argitalpen berria. Euskara hutsean euskal pilotaren inguruan argitaratutako lehendabiziko aldizkaria da. Hiruhilabetekaria izango da ‘Kantxatik’: urtero-denboraldiro lau zenbaki argitaratuko ditugu. Lehendabizikoa dagoeneko jaso dute harpidedunek; bigarrena, urtarrilean banatuko da; hirugarrena, apirilean eta laugarrena, berriz, uztailean. 20 orriko argitalpena da, dena koloretan. Hasiera batean, 1.000 aleko tirada izango du. Harpidetza bidez banatuko da: 10 euro ordainduta, urtean lau zenbaki jasoko ditu h...


Joan zen ostiralean, azaroak 9, jarri zen abian Gipuzkoako neska jubenilen gomazko paletako txapelketa. Aurten Gipuzkoako hiru elkarte ezberdinetako 6 bikote ari dira leihan. Anoetako Alkartasuna pilotalekuan jokatu ziren hiru neurketak arratsaldeko 20:00etan hasita. Hona hemen emaitzak: 1. TALDEA EMAITZA 2. TALDEA HERNANI 2 Eneritz Perez Ane Lizeaga  30-29 HERNANI 3 Miren Otxotorena Eli Gutierrez KUKU 1 Ainhoa Moron Maitane Aburuza  30-9 KUKU 2 Janira Urrestarazu Ivane Imaz ATAUN Marta Blanco Naiara Aldasoro  13-30 HERNANI 3 Irati Ugalde Mirari Pag...