Idatz iezaidazu
Hurrengo datuak bete eta kontaktuan jar zaitez blogaren egilearekin. E-posta helbide bat utzi, erantzuna izan nahi baduzu. Mila esker.
Hurrengo datuak bete eta kontaktuan jar zaitez blogaren egilearekin. E-posta helbide bat utzi, erantzuna izan nahi baduzu. Mila esker.
Hainbatetan aldatu zaizkit letrak
arrotz naizela neure kaligrafian
bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala
mudatzen naiz hostoz
erortzen zaizkit udazkeneko iritziak
zalantzekin loratzeko.
Hainbatetan aldatu ditut letrak
ez dudala konprenitzen nola
batzuen a beti den arranditsuegia,
z zorrotzegia,
o borobilegia.
Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen
nola ez duten aldatu nahi.
leire bilbao