Lehortetik ihesi

...zertan dira ispiluak begiratzen ez diegunean...

90.

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-02-04 12:50

...Eta berriro gertatu zen, dantza-saio horretan. Orduan otu zitzaidan. Gauzen itxurazko aldakortasuna ez dela ezer, mozorro bat baino ez, unibertsoaren monotonia biribila estaltzeko. Historia beti errepikatzen dela, eta, mundua biraka dabilen arren, bere birek lortzen dutena egun berdintsuak baino ez direla. Kalkoak. Errepikapen nekaezin honen kontziente bagara, azkenean konturatzen bagara, ni momentu horretan konturatu nintzen bezala, denbora-ilusioa birrindu egiten da. Gaur da atzo, eta bihar gaur izan daiteke. Atzokoa da biharkoa. Biharkoa da betiko. Eta abar.     &n...


Atsegin dut haizea. Uda partekoa batez ere. Bai, hondartzan pasieran dabilen neskatoaren ile adatsa dantzarazten duenean. Egiaren itsura baino, film bateko eszena baten itsura ematen dionean egoera arrunt bati... orduan gustatzen zait gehien. Izan ere, haizeak badu egoerei kutsu fiktizioa emateko joera misteriotsu bat. Azpikeria horren aurrean beldurtzen diren ile luzeko neskatoek txirikorda estutan lotzen dute adatsa egun haizetsuetan kalera irteteko. Badira ile luzeko neskato ausart edota errebeldeagoak ere, ile orraztua haizeak bere plazerreara korapila dezan desio dutenak. Eta etxe...


Ispiluaren papera hartu du aintzirak. Eta paperak burdinarena. Une batez indartsu bilakatu da eta koldarkeriak utzi ditu deuseztuko duen ura labaina batek egingo lukeen eran ebakiz... Legoa gutxi iraun ditu burdin-paperezko ontziak uraren ispiluan igeri. Gero isildu egin da. Ura arduratu da burdinazkoa zirudien ontzia lore baten eran ximeltzeaz... Ximeldu dira bukearen sabelean zihoazen merkantzia inportanteak. Hauts bilakatzen doan korrikalaria jausiko litzatekeen eran jausi da itsasontzia likido bilakatuz, hondoa jo arte. Hutsean geratu da gero. Ez zegoen bikote maitemindue...


159.

1
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-01-20 18:39

... Cliffs of Moher amildegi famatuak berrehun metro baino gehiagoko arnasestu amaigabean abiatzen dira itsasoaren enkontruraino. Amilduz eta amilduz, ematen du ez zarela inoiz iritsiko olatuen aparra sentitzera. Ez dira gutxi izan sentsazio horren jabe egin direnak. Suizidak. Leku ezin hobea da horretarako...                                               "Connemar...


.LOTUTA.

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-01-15 19:49

Noiz utzi genion berdinak izateari? Noiz utzi genion gizaki izateari? Zein jainkok banatu zien batzuei boterea eta besteei makurtzeko joera? Nork erraldoitu zituen batzuk eta ñimiñotu besteak? Nork lotu gintuen ia kate diren soka hauetara? Bere seme kuttunen jostailu bilakatu gintuen, margopean ezkutatuak izan ziren ezpain horien existentziak zentzua galdu zuen hartan. Eta zintzilik gaude geroztik. Hanka ta beso lotuta: orain salto, orain dantza, orain teloia itxiz eta orain ez irekiz... Eta konformatu egin gara...             ...


TINTONTZI HORRI

2
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-01-13 00:20

  Pasea zaitez ene azalean, zikin nazazu, marka ezazu ibilbidea...         ...marraz nazazu.  


HOSTOAK GARA

5
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2007-12-28 14:09

  Hostoak ez dira suizidak, haizeak erailtzen ditu udazkenero. Baina harritzen nau, ni suizida bainintzake, urkamenditik zintzilik, hil aurreko hegaldiaren esperoan bizi beharko banitu neguak eta neguak, adarretik zorurako bidean intziri batentzat ere lekurik eztagoela ohartu barik, ustezko plazer bidaia urruneko utopia besterik ez dela jakin gabe. Orbel izatea patu, haize kriminalaren traizioaz. Orbel nabarra, zapaldua, giza oinetako zapaltzaileez.


/// | \\\

1
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2007-12-21 23:48

Bidea bakarrik egitera kondenatuta gaude. Momentuan alaitzen gaituzten pertsonez inguratuta egon arren, estenarioaren parte dira soilik, biziaren zirkuan.


verrà la morte e aurà i tuoi occhi Bizitza heldu da eta zure begiak ditu. Euskal arazoak irauten du eta Europakoak eta Ameriketakoak eta Afrikan bada arazo pilo bat eta Ozeanian bi bakarrik, bata bestea baino garrantzitsuagoak. Baina garrantziak ez du garrantzirik orain larruak dirauen artean. Ez diezagutela jaurti gerla kronikarik (nahikoa da geure gela kronika) ez Kimikaren behin betirako pott egitearen albistea... Munduko arazorik larriena zara, fisika guztien gainetik eta metafisika guztien azpitik, bataila guzien ama. Eta publikoki aitortu dut guzi hau, amodioa ez delako (baten batek u...


IZARAK

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2007-12-13 18:44

Gozokizko maluta horrek mozkortu hau, ez duk elurra, ez duk hotza, hotzikara duk... Kolkotik behera sentitutako laztan beroegia, ez besterik. Negurik ez duk iritxi oraino, maindire zuriak dituk paisaiaren jabe. Maindire zuriak ta gorputz bi gori-gorian. Larruen lehian, negua ezabatu nahian, atzeratu nahian... Baina neguari bost axola zaiok gaueroko gure joko gartsua. Erraldoi halakoa, beti etortzen duk tantak izoztera...   ...eta ametsetako egia izateari utziko diok errealitateko amets izateko. Eta hala galduko haut gaur ere, izoztutako izara hauen fantasia oraindik epelean...