Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/10/05 13:51:31.677 GMT+2

Blogari berriak gure artean

Malen Ulazia eibartarra, ni moduan, ikusentzunezko komunikazioa ikasten ari da. Ni Leioan (EHUn) eta bera Arrasaten (MUn). Gaur bere bloga sortu du, baina ez da izan bera bakarra.

Blogak.com-en hazkude azkarrena gaur eman dela uste dut, baina hori Luistxok esan beharko digu.

Nire klaseko gehienok Aitor Zuberogoitia irakasleak gomendaturik sortu genituen gure blogak. Blogger erabili genuen denok eta ez da nire ikaskiderik animatu blogak.com-era pasatzeko. Nik bloga sortu eta hurrengo egunean jarri nuen abian proiektu berria.

Ia ba gaur komunitate honetara etorri zaizkigun blogari berri hauek aportazio interesgarriak egiten dizkiguten. Ongi etorri denoi!

Nork: Josu.2006/10/05 13:51:31.677 GMT+2
Etiketak: blog ehu blogger mondragon mu leioa | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eskerrik Asko!!! eta ia zuri bezain ondo juten jakun guri be IKOn lehenengo urtia.....

Nork: malen.2006/10/05 14:26:34.616 GMT+2

    Aber aber animatzen den Leioako ikase gehiago blogak.com-era pasatzen, IKOko lehengo mailako ikasle guztiok baitaukagu gurea eta. Zerbait aportatuko dugula seguru nago, Web 2.0ko notak gure blogen aktualizazioen arabera jarriko digutelako, antza denez. A, ez haserretu bainan zuzenketa bat: Eskoriatzan gaude ikasten, HUHEZIn alegia. 

Nork: gorka_huhezi.2006/10/10 11:07:41.090 GMT+2
www.blogak.com/oregonian

Arrazoia, Gorka. Mondragon= Arrasate buruan, badakizu. Zuon aportazioak gustura jarraituko ditugu. Eskerrik asko!

Nork: Josu.2006/10/10 11:40:09.816 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.