Maalako parkean

Deba ibaiaren ertzean

Zer da Web 2.0?

21
maalan 1456151155521 Maalako parkean | 2006-03-11 21:13

Orainarteko web estatikoak atzera utziz kontzeptu berri bat azaldu da gure blogosferan: Web2.0.   Hala ere, zaila egiten da adiera hau esplikatzea internet-en dabilen pertsona arrunt bati. Hortaz saiatu egingo gara termino hau deskribatzen: "Web 2.0 bezala pertsonak konpartitu eta sortzen laguntzeko web aplikazio errazei deritzogu" Egia da multzo guzti honetan web edukien sormena eta komunikazioa direla garrantzitsuenak eta web tresna hauek bidea erraztu egiten dutela sormen hau sustatzeko. Mugimendu guzti honen barnean hainbat web aplikazio berri agertu dira eta hauek dira bera...


Entzuten ari gara software askearena dela irabazi daitekeen gerra bakarra; armarik gabe burrukatzen dena.  Zer da Software Askea?. Ba lehenik esan behar dugu ez dela doahinikan izan beharrik. Eskatzen duen kondizio bakarra hau da:  "Software-arekin iturburu-kodea eman behar da, jendeari aukera emateko programa bera aldatu eta hobetzeko".  Hala ere, maiz gertatzen da software askea garatzen duten enpresek bere negozio ideian ez dutela izaten programa beragatik kobratzea, zerbitzuagatik kobratzen dutela, beraiek bait dira hobekien ezagutzen dutenak software-a eta azken finean p...


Egunero entzuten dugu telebistan egunkari eta errebista berrien sormena naiz eta gaur egun sektore hori nahiko kopatuta dagoela iruditu.  Irakurri berri dut albiste bat Zinio-ri buruz.Zer da Zinio? Ba paperezko prentsa digitalizatua saltzen duen webgune bat.  Bere katalogaren barnean hainbat errebista ezagun daude: Cosmopolitan, Car&Driver, De Viajes, Geo, Muy interesante... eta abar.  Abantaila batzuk ditu web orri honentan subskripzio egiteak.  Adibidez % 20 -50 ko beherapenak eta aukera izatea irteten den momentuan izatea zure buzoian.Honek erreflexio puntutxo bat...


Ostiralean aparkatu nuen kotxea San Roke kalean eta bueltatu nintzenean papertxo bat aurkitu nuen parabrisa gainean.  Berak hau jartzen zuen:                            INFORMAZIO OHARRA                                    HUTSEGITEA                DEBEKATUTAKO TOKIAN APARKATZEAElgoibarko Udalak trafiko eta esta...


Batzuk galdetu didazue zergaitikan jarri dudan "kerik gabeko webgunea" deritzon leloa blog honetan, esplikazio erraza dauka kearen aurkako taliban bihurtu naiz.Orain dela pare bat aste izan nuen esperientzia nahiko tamalgarria tabakoaren kontuan.  Haurtxo bat izan berri gera eta pediatra guztiek esaten dizuten lehen gauza da:  "kerik dagoen tokietan ez zaitezte sartu", hortaz Tabakismoaren aurkako lege berria gauza on bat bezala jaso genuen.  Beno, behintzat hori pentsatzen genuen larunbat batian Donostira joan ginen arte.  Jaten emateko toki lasai baten bila hasi ginen ...


Azkenaldi hontan nahiko kabreatuta nabil Euskaltel-ekin. Etxean Telefono finkoa, Internet eta Telebista digitala dauzkat eta alta eman nuenetikan ostikadak besterik ez dizkidate eman.  Hileko kuota altzatu didate finkoan, interneten 300Kb-eko konexioa daukat eta 1Mb-ekoa hirukoiztu duten bitartean prezio berdinean, neri abiadura mantendu didate baina hori bai euro bat igo didate kuota.  Eta azkenik, telebista digitalean pare bat gauza gertatu zaizkigu nahiko larriak.  Aldi baten ikusi ez dugun film bat kobratu didate (nire akatsa ote?) eta aurreko astean Errealaren partidua e...


Ibilbide berri baten hasieran beti izaten ditugu hainbat zalantza sartzen ari garen proiektuaren inplikazioei buruz.  Kasu honetan gauzak ez dira desberdin. Askotan esaten dugu mundua ezin dela errez aldatu baina hori esan bezain pronto gure "sofatxoan" etzaten gara telebistari begira.  Horregatik hemendik saiatuko gara munduan gertatzen diren gauzak jakinarazten, gure pentsamoldearen arabera dauden gauzak bultzatzen eta noski guztatzen ez zaizkigunak zalatzen. Internet dugu horretarako tresna aproposa pertsona eta gizarte hobego baten garapena lantzeko eta hortaz baliatzen saiatu...


maalan 1456151155521

Maalak betidanik izan du elgoibartarrentzat aisialdi eta bilgune esanahi berezi bat. Hortaz ibilbide honetan ikur bezala hartzen dugu gure herritarrei munduan gertatzen diren hainbat gertakariei buruz kuxkuxean ibiltzeko