Maalako parkean

Deba ibaiaren ertzean

Lehenengo EITB24 izan zen, orain Sopelako Udaletxeko Web orria...  nor izango ote da hurrengoa?.  Hauentzat RSS sartzea beraien web orrietan sekulako iraultza omen da diotenez "sistema berria" delakoa ezarri dutelako. Egia esan administrazioa orotara eta euskal administrazioak konkretuki nahiko urruti begiratzen dio internet-eko berrikuntzei.  Ez dira konturatu informazio zikloa aldatu egin dela internet-en eta jendea ez dela hainbeste ibiltzen web-etan informazio bila.  Horren ordez RSS jario gordailuak erabiltzen ditu (gero eta gehiago) ahalik eta informazio gehien ir...


Gogoratzen zarete 80-garrengo hamarkadan tabernatan jokatzen genituen jokoak?  Ba begira nola, hemen eskuragarri daude internet-en jokatu ahal izateko. Dirudienez oso ezaguna den MAME emulatzaile erabiltzen dute baina kasu honetan ez dago ezer instalatu beharrik. Pila bat daude, hortaz....  Ondo pasa!!!


Gaurko albisterik garrantzitsuena software librean izan da Red Hat Linux-ek Mark Fleury buruan duen Jboss, Java Web Aplikazioa Zerbitzaria erosi duela.Egia esan neri oso hurbil ikutzen nau berri honek.  Guk Jboss erabiltzen dugu Apache Tomcat-ekin gure web aplikazioa sostengatzeko.  Beste baten esplikatuko det zergaitik erabiltzen dugu konbinaketa hau eta bere egitura, baina orain interesatzen zaidana da Software Librean dagoen mugimendua bere merkatu atal puxka hartu ahal izateko.Jboss-ek kriston arrakazta dauka gaur egun Java aplikazio konplexuak sostengatzen, beste sistema gare...


Ostegun hontan izan ginan Deustu-ko Unibertsitatean Blogak 2.0 jardunaldian. Bertan “internet berriko” hainbat ekimen aurkeztu ziren (agian gehiegi...) eta baita balio izan zidan hainbat web ekimenen atzean dauden aurpegiak ezagutu ahal izateko. Ez noa guztia goitik behera esplikatzera. Beste batzuk egin bait dute dagoeneko, saiatuko naiz erreflexio txiki bat egiten Euskal Blogosferaren momentuari buruz. Oso bizirik ikusi nuen Euskal Blogosfera, hainbat gauza desberdin bait dabiltza lehen pausuak egiten: Zabaldu.com: Pare bat aste eskas darama honek martxan eta Meneame-n euskal bertsioa ...


Azkenaldi hontan hainbat obra egiten ari dira gure herrian. Aurkeztu duten azkena Hiritarrarentzako arreta bulego berria izan da. Berri honetan diotenez urte bukaerako bukatuta egongo eta Kutxa-k Santa Ana kalean izan zuen bulego zaharrean izango da. Egia esan, beharra ba dago honelako bulego bat sortzeko ezinduak eta ume kotxeekin dihoaztenak ezin direlako oraingo bulegoetara igo. Bakarrik falta zaiguna eskatzea da ea oraingoan betetzen duten esandako data edo zain daude hurrengo Hauteskunde Munizipalak hurbiltzea?. Honen adibide argiak dira San Roke-tik Santa Ana-rakin trenbide azpiko tu...


Zeinek esaten du Euskalerrian ez dela sexurik praktikatzen?.  Aste honetan entzuten ari gara hainbat tokitan deialdiak egin direla internet-en bidez boteiloiak egiteko hainbat tokitan: Sevilla, Malaga...Ba Euskadin batenbateri okurritu zaio makro-orgia bat montatzea Sopelako hondartzan datorren Ostiralean Martxoak 31 gaueko 9:30-etan..Ni ezin naiz joan ezinbesteko arazo batzuengatik, baina norbait joaten bada ezkertuko nioke esplikatzea nola izan den batzarra (ez dago detaile guztiak esplikatu beharrik).  Ondo izan!!!


Hori da behintzat esan duena Greg Stein-ek Apache Software Foundation-eko presidenteak EclipseCon 2006 konferentziak.Honek dioenez ohizko software-aren modeloa aldatu egingo da eta ez dugu ordainduko software beragatik, bere erabilpena erraztu egiten dituzten zerbitzuengatik baizik, hau da instalakuntza, konfiguraketa, mantenua, eguneraketa eta pertsonalizazioa moduko zerbitzuengatik.Guzti hau egia ba da, hainbat software enpresa garatzaileetan mentalitate aldaketa haundia egin beharko dute. Argi dagoena zera da balio erantsia ez dagoela software-ean, berarekin lortu daitekeen eraginean bai...


Bakearen ordua

2
maalan 1456151155521 Maalako parkean | 2006-03-23 23:25

Atzoko berri pozgarria eta gero gaur bigarren aldiz jarri zait oilo-azala gorputzean eta arraroa izan badaiteke ere atzo baino handiagoa. Telecinco telebista kateko albistegiak ikusten ari nintzen afaltzen ari nintzen bitartean.  Bilbotik ari ziren transmititzen eta 1993an Bilbon erahil zuten Joseba Goikoetxea Ertzainaren emaztearekin elkarrizketa egin dute.Hil zutenean Goikoetxea Sarjentua hamasei urteko bere semearekin zegoen eta esplikatu du nola poztu diren bera eta semea ETA-ren suetenaren albistea entzun dutenean. Sekulako eskuzabaltasuna erakutsi du, ez dakit nik ahal izango nuk...


Berri batek harritu nau ikaragarri irakurri dudanean.  Ameriketako Estatu Batuetan-etan internet-en herri bat (Bridgeville) jarri dute salgai.  Hau izan omen da historian interneten saldu zuten lehen herrixka 2002 urtean, konkretuki $700.000-tan. Orain gertatzen dena da orduan erosi zuen jabeak berriro saldu nahi duela eta  $1.750.000 eskatuko dituela gutxienez eBay subasta etxean. Idea hau hartuta zenbatean jarri dezakegu salgai gure herria? Ez nuke nahiko nik behintzat baina badaezpada adi ibili Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ezer agertzen bada.


Wifi-aren iraultza

4
maalan 1456151155521 Maalako parkean | 2006-03-15 22:37

Orain dela hilabete batzuk erosi nuen WIFI router bat nire Euskaltel-eko konexioari ezartzeko; oso ezaguna det Linksys WRT54GL delakoa (Fon-ekin konpatiblea dena hain zuzen).Egia esan banuen Euskaltel-ekin hitzegiteko aukera eta hauen Wifi router bat erosteko baina aukera hau garestiagoa zen eta gainera enteratu nintzan gehienez bi konexio batera uzten dituztela eta ematen duten router-a erosi nuena baino askoz eskaxagoa da. Linksys-ak Linux sistema eragilea barnean instalatzea uzten du eta aukera ematen du VoIP zentralita bat (Asterisk) jartzeko dei guztiak interneten bidez bideratuaraztek...


maalan 1456151155521

Maalak betidanik izan du elgoibartarrentzat aisialdi eta bilgune esanahi berezi bat. Hortaz ibilbide honetan ikur bezala hartzen dugu gure herritarrei munduan gertatzen diren hainbat gertakariei buruz kuxkuxean ibiltzeko