txokolo

ZIRRIKITUAK

HERRIEN ASTEA 2010.

txokolo 1456153398663 txokolo | 2010-11-18 00:40

 Herrien Astea ekimenari hasiera eman genionetik, bestea ezagutzea, harremanak estutzea, elkar laguntzea, injustiziak salatzea izan dira egin diren ekintza anitzen haria. Bide honetan aurkitu dugu “besteak” ez daudela urrun, geure artean baizik, eta ohartu gara guk ere badugula geure beldurrak, geure erosotasun faltsuak, geure inkoherentziak. Ohartu gara bizi garen “munduak” geure begirada definitu nahi duela. Eta gauden egoeran, Santiago Alba Ricok esaten digun bezala, “pertzepzioaren nihilismoa” pozoin larri eta arriskutsuenetako bat da. Boteretsuen exijentzietatik askatuz begiratzen...


“Palestinako bezalako adibideek, orobateko genozidioa jasaten ari den herria (…),bultzatzen naute nire Numancia-ren eszenaratzearen proposamen honen eskaintzera, nik aldarrikatzen dudan “bizkarrezurreko antzerkia” deitzen dudanaren bidetik; kasu honetan, Inperioaren kontrako antzerki bat”. Hau idazten zuen Alfonso Sastrek 2002an, Hiru argitaletxeak kaleratu zuen bere “El nuevo cerco de Numancia” antzezlanerako sarrera oharrean. Cervantesen antzezlana gogoan idatzi zuen idazle madrildar-hondarribitarrak, baina Vietnameko gerra salatu eta herri vietnamdarraren erresistentzia borroka goraip...


XII.Herrien Astea

1
txokolo 1456153398663 txokolo | 2007-11-01 15:58

XII. HERRIEN ASTEA.                  2007ko azaroaren 12tik 18ra egingo da Mikelazulok antolatzen duen XII. Herrien Astea.   Milioika pertsona munduan zehar egoera guztiz zailetan, beraiek sortu ez duten gosearen, gerraren, bortxakeriaren, humiliazioaren menpe egotea oihu bat da gure barnean. SOS salatzeko.   Milioika pertsonek munduan urtero erabaki zaila hartu eta bizitza molde hobeago baten bila abian jartzen dira, hesiak eta legeak, mesprezuak eta ustiaketak gaindituz. Laguntza-dei handi bat osatz...


12..herrien astea

txokolo 1456153398663 txokolo | 2007-11-01 15:47

  “BIDE IKUSEZINAK MARRAZKI” SORMENA ETA ELKARTASUNA  2007ko abenduaren 29an abiatuko gara Mikelazulo kultur elkarteko hamalau kide Cassamancera, Diola herria bizi den Afrikako lurraldera (Senegal). Gure asmoa Diola kulturaren berri jasotzea da, ostera Euskal Herrian zabaltzeko, eta gure kulturaren berri eman halaber Cassamancean.  Horretarako bi izango ditugu tresna nagusiak: batetik sormen lantegiak (musika, arte plastikoak, argazkigintza, antzerkia... adin guztietarako), eta bestetik ikuskizun bat (antzerkia, musika, txotxongiloak, pintura...).  Gainera, Cassamancen i...


gure artean

txokolo 1456153398663 txokolo | 2007-04-09 12:23

Altxuren omenez, gure artean Joseba Barriola eta Jose Ramon Gurrutxaga "Txokolo", Errenteria-Orereta Gizona naiz. Arra. Nire bizitzan mundu posible batzuk ditut irekiak, baimenduak, onartuak eta beste mundu posible batzuk itxiak, debekatuak, ukatuak. Mundu posible ireki horietan sartzen naiz eta bestemundu posible itxietan ez naiz sartzen. Ez ditut mundu horiek nik sortu, emanak ditut eta hezkuntzaren bidez (jaio aurretik amaren sabelean ere) horietara moldatua nago. Nire desioak, sentimentuak, pentsatzeko erak, ekintzak, nortasuna, identitatea horiek markatuak daude. Eta bide egina hori...


Diruaren morroi ?

txokolo 1456153398663 txokolo | 2007-04-09 10:57

ERRENTERIA/ORERETAKO KULTURA AURREKONTUEN INGURUKO GOGOETAK: Mikelazulo kultur elkartea    Mikelazulo kutur elkarteko kideok ondorengo gogeta hauek plazaratu nahi ditugu, batez ere Errenteriako Udalaren jardunari eta aurrekontuak prestatzeko moduari dagokionez:   Gure iritziz ez dago Errenteriako Udalaren aldetik inolako plan estrategiko edo irizpiderik herriko kultur arloa lantzerakoan. Hori ematen digu aditzera Errenteria Hiria kulturunearen kudeaketak nahiz urteroko aurrekontuen atontzeak emaiten dituen emaitzak.   Irizpiderik ez dago, eta are gutxiago irizpide publik...


"No excuse" (Politika kultural berri baten premiaz)   Aurtengo urtarrilaren 13an lehen aldiz eman zen argitara "No excuse", "Mikelazuloko zirkulu kontzentrikoak" dokumentala. Bertan elkartearen esperientzia jasotzen da eta esperientzia horren harira egindako gogoetak plazaratzen dira. Dokumentala nahi duenak eskuragarri du, baita interneten ere (BERRIA. info/ blog/Urtzi) eta ez gara horretaz errepikatuko. Egin dugun esperientzian oinarriturik azaldu nahi dugu gure herrian, Errenteria-Oreretan, ikusten dugun premia larri bat: politika kultural berri baten premia. Horren inguruko eztabai...


txokolo 1456153398663

"No excuse" (Politika kultural berri baten premiaz) Aurtengo urtarrilaren 13an lehen aldiz eman zen argitara "No excuse", "Mikelazuloko zirkulu kontzentrikoak" dokumentala. Bertan elkartearen esperientzia jasotzen da eta esperientzia horren harira egindako gogoetak plazaratzen dira. Dokumentala nahi duenak eskuragarri du, baita interneten ere (BERRIA. info/ blog/Urtzi) eta ez gara horretaz errepikatuko. Egin dugun esperientzian oinarriturik azaldu nahi dugu gure herrian, Errenteria-Oreretan, ikusten dugun premia larri bat: politika kultural berri baten premia. Horren inguruko eztabaida lehentasun handikoa da, gure ustez. Artikulu honekin eztabaida hori piztu nahi dugu eta hemen azaltzen ditugu, gure ustez, eztabaida horren muina bizia diren hainbat elementu.

Kategoriak