Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/12/01 18:59:46.680 GMT+1

Abendua: hiru kandela

Orain dela 3 urte:
 
Orain dela hiru urte, irakurtzen izan nintzen gogotsu. Hilabete batean hiru irakurgai. Horien artean bi gainera hizkuntzen historia sozialari buruzkoak. Ezinbestekoa den Euskara jendea liburua, eta Espainiako mitoen erreprodukzioa baino ez du egiten beste liburu bat. Bat 60 aldizkaria ere irakurri nuen (loturak eguneratu ditut). Horrez gain, Fishmani buruz aipamen bat egin nuen (zalantza nuen jarraitu ala ez, eta ez nuen jarraitu): etinizitateari buruz. Oso interesgarria eta aktualitate handikoa. Triglosia kontzeptua "asmatu" nuen, eta baten batek eztabaida bizantinoa deitu. Eta eskerrak ematen amaitu nuen, bi blogei (horrek ere ez du galdu aktualitatea hiru urte pasa arren).
 
  1. Irakurgaiak: Euskara jendea
  2. Irakurgaiak: Bat 60 
  3. Fishman (I? 
  4. Irakurgaiak: Historia social de las lenguas de España
  5. Euskara triglosian 
  6. Eskerrak emateko

 

Orain dela 2 urte:
 
Orain dela bi urte, gai nagusia abenduan izan zen Kale Neurketa. Bi artikulu izan ziren horren gainekoak. Horrez gain, blogera ere ekarri nuen bi aldizkaritan izandako kolaborazioak: desagertutako Xirika aldizkarian argitaratu nuen gazteei buruz, eta Euskonews agertutakoa beste bat eskolari buruz (euskaraz zein gaztelaniaz). 2007an Hiznetekoek argitaratutako sakontze lanak ere aipatu nituen, baita Normalizazio Kasu Aurreratuen eta Euskara Mintzagai bildumako lehen bi aleak ere. 
 
Bi irakurgai ere izan ziren hilabete jori honetan: batetik, Euskara Planei buruzko liburua eta, bestetik, Hizkuntza normalizazioa udaletatik izeneko Larrun aldizkaria ere. Eta, azkenik, hiznet-eko lan bat ere igo nuen, Bai Euskarari Akordioari buruzkoa. 
 
  1. Kale neurketa
  2. Gazteok eta euskara
  3. Hiznet lanak 07
  4. Euskal Herriko Kale Erabileraren V. Neurketa (i)
  5. Eskolaren mugak
  6. Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak (1 eta 2)
  7. Los limites de la escuela en la normalizacion del euskera
  8. Eskolaren mugak euskararen normalizazioan
  9. Irakurgaiak: Euskara planak: nondik gatoz, non gauden eta nora goaz
  10. Hizkuntza normalizazioa udaletatik 
  11. Bai Euskarari Akordioa: puntu indartsuak eta ahulak (hiznet) 
  12. Euskara mintzagai bilduma

 

 

Orain dela urtebete:
 
Iaz, berriz, Hausnartu sarien berri ematen hasi nintzen hilabetea. Gero Arrasateko AEDk antolatutako jardunaldien berri eman nuen eta 2008ko hiznet lanak ere ekarri nituen blogera. Agindu nuen horietako zenbait komentatuko nuela blogean, baina urtebete pasa da eta haizeak eraman ditu berbak.
 
Xamarren elkarrizketa bateko zenbait berba "lapurtu" nituen horren ostean eta hilabeteko artikulu izarra etorri zen gero: Euskara amablea. Sustatukoek hara eraman eta han eta hemen eztabaida polita ekarri zuen. Hilabetea eta urtea eslogan batzuekin amaitu nuen (porzierto, baten batek daki zein izan den eslogan irabazlea?).
 
  1. Hausnartu sariak banatuta
  2. Hizkuntza gutxituak gaur. Erronkak eta aukerak. Jardunaldia
  3. Hiznet: 2008ko ikerketa lanak sarean
  4. Xamarrekin berbetan 
  5. Euskara amablea
  6. Euskara amablea (II)
  7. Atrévete a-usar-tu euskara

Nork: garaigoikoa.2009/12/01 18:59:46.680 GMT+1
Etiketak: kandela soziologia hizkuntzaren abendua hiru sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.