Urgazi Triatloi Taldea

Maiatzaren 5ean Eibarko duatloia jokatu da. Euskal Herriko duatloi zirkuituko probarik gogorrena dela diote askok, batez ere korrika egin beharreko zatietan ibilbidea gorabeheratsua delako oso. Nolanahi ere, luzera laburreko (8 km-32 km-4 km) proba hau oso erakargarria izaten da lasterkarientzat eta aurten ere parte-hartzaile andana izan da. Guztira, 151 mutilek eta 5 neskak amaitu dute proba. Tartean Urgaziko lau kide izan dira. Ibon Gabilondo bikain aritu da, eta 14. postuan sailkatu da. Hona hemen guztien denborak eta sailkapenak: Postua Izena Denbora 14 Ibon Gabilondo 01:34:4...


2006ko irailean jakinarazi genizuenez Urgazi Triatloi Taldeak berpiztuta ekin zion ikasturte berriari. Azken urteotan jende gutxi izan da taldean eta aurten kide berriak sartu dira. Helburu ezberdinak ditugun arren, bizikletan, korrika eta igerian ibiltzen gara gustura eta bestelako kiroletan ere taldean aritzeko aukera dugu Urgaziri esker. Herriko zenbait elkarteren (Txarriduna Hotela eta Olaizaga Kiroldegia) babesari esker, arropa berria ere egin dugu aurten eta kostata baina atera dugu taldeko argazkia.   Jende asko falta bada ere, hona hemen goikoen izenak: Ezkerretik eskuinera go...


Apirilaren 14an Gernikako duatloi ospetsua jokatu zen. Paul Secoren omenezko proba ezagunean maila handiko lasterkariak izan ziren eta tartean elgoibartar bat: Luis Anakabe. Sprint luzerako (5,2-25-2,5) ibilbidea 275 mutilek eta 33 neskak amaitu zuten. Elgoibartarra 252. mutila izan zen helmugan. Hauxe bere denbora: Postua Izena Denbora 252 Luis Anakabe 01:31:07 Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2007/gernika_archivos/MASCULINA.pdf Proba honetan ez genuen uste elgoibartarrik izan zenik, horregatik ez dugu orain arte emaitzarik jarri. Halakorik berriro gerta ez ...


Apirilaren 29an, Bilboko maratoi erdia korritu zen Bizkaiko hiriburuan. 1028 lagunek hartu zuten parte eta tartean elgoibartar batek. Urgaziko kide Jose Antonio Ruiz del Reyk oso marka ona egin zuen. 15. postuan sailkatu zen. Postua Izena Denbora 15 Jose Antonio Ruiz 01:17:01 Sailkapen osoa: http://www.clubbhm.com/medio_07/global.pdf


David Conde elgoibartarrak Aloñako igoeran hartu du parte igandean, hilak 22. Oñatiko plazatik Aloñako tontorrera, 16 km inguruko ibilbide aldapatsu eta gogorrean, 272 bat lagunek hartu dute parte. Elgoibartarra bikain aritu da eta 11. postuan sailkatu zen. Ordubete eta 24 minutu behar izan zituen eta goi mailako korrikalariekin egin zuen lasterketa osoa. Hona hemen sailkapena eta denborak: Postua Izena Denbora 11 David Conde 01:24:11 Sailkapen osoa: http://www.goiena.net/oinati/albisteak/news_item.2007-04-23.7777453233


Apirilaren 22an Bilbo hiria lasterketa izan zen Bizkaiko hiriburuan. 7 km eta 700 m egin zituzten ibilbidean eta parte hartu zuten 372 kideen artean elgoibartar bat izan zen, Oskar Garcia Ramos. Elgoibartarra 220. postuan sailkatu zen. Postua Izena Denbora 220 Oskar Garcia Ramos 00:38:01 Sailkapen osoa: http://www.clubbhm.com/villa/clasificacion.pdf


Larunbatean, apirilak 21, dualtloi luzeen Euskadiko lehen proba jokatu zen. Arrigorriagan 149 lagun bildu ziren orain arteko lasterketa gogorrenari ekiteko. 7 neskak hartu zuten parte. Lasterketaren lehen zatian 14 km egin zituzten korrika, ondoren 57 km bizikletan eta azkenik, beste 7 km berriro ere korrika. Guztien artean Urgaziko 4 kide aritu ziren. Ibon Gabilondok oso marka ona egin zuen 13. postuan sailkatuta. Imanol Rodriguezek, berriz, ezin izan zuen proba amaitu. Hona hemen denbora eta sailkapenak: Postua Izena Denbora 13 Ibon Gabilondo 03:04:31 41 Jose Antoni...


Larunbatean, hilak 21, San Adrianen, Nafarroan, beste hitzordu bat izan zuten duatloi zaleek. 126 lasterkariren artean, Urgaziko kide Alexander Agirretxek bosgarren postuan amaitu zuen sprint luzerako (6-25-3) proba. Anaiak berak esan digunez, lehenengo zatian, korrika, 14. postuan sailkatu zen. Ondoren bizikletan postuak aurreratu zituen eta azkenean, korrika egin ostean, 5. izan zen helmugan. Hona hemen denbora eta sailkapena: Postua Izena Denbora 5 Alexander Agirretxe 01:17:34 Sailkapen osoa: http://www.navarratriatlon.com/clasificaciones/2007/dusanadrian07.pdf


Larunbatean, apirilak 21, Bizikleta egokituaren III critreiuma jokatu zen Andoainen. Gipuzkoako eta Euskadiko erlojupeko lasterketan Igor Elizburu lehenengo postuan sailkatu zen. Handbike modalitatean lehenengo postua lortu zuen eta beraz Gipuzkoako eta Euskadiko txapelduna da Igor. Laster jasoko ditugu hemen denbora eta sailkapen osoa. Zorionak Igor!


Aurtengoa ez da oso urte ona izan eskizaleentzat, elur gutxi egin duelako, baina azkenean gozatu ahal izan dute. Joan den asteburuan Iraupen Eskiko probak izan dira Candanchuko pistetan. Argentina, Andorra eta Espainiako eskiatzaileen artean euskaldunak ere ibili ziren, eta tartean, Arkaitz Irureta elgoibartarra. Larunbatean 10 km-ko ibilbidea izan zuten, estilo klasikoan. Eguraldia ez zuten aldeko izan, lainoak eta euriak elurra gaiztotu zuten eta horren ondorioz igandean baino marka kaskarragoak egin zituzten. 22 lagunek hartu zuten parte. Igandean hobeto aritu ziren, luzera bereko i...


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea